107. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Las Labradas AG-1 eremuko UE-1 unitateko (AR-1/S-1) birpartzelazio proiektuaren aldaketa. Jendaurreko informazioa

Tuterako Udalak 2025eko apirilaren 25eko Gobernu Batzarraren erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Las Labradas AG-1 eremuko UE-1 unitateko (AR-1/S-1) birpartzelazio proiektuaren aldaketa puntuala, 2025eko otsailekoa. Proiektua idatzi zuten Sergio Murillo Salidas arkitektoak eta Aitor Otazu Vega Global Proyectos enpresako abokatuak, eta AG-1 eremuko UE-1 jarduketa-unitateko (AR-1/S-1) konpentsazio batzordeak sustatu zuen.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, ediktua argitara emanda Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki-taulan eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan. Espedientea Hirigintzako Administrazio Unitatean egonen da, inork aztertu nahi badu ere edo egokiak iruditzen zaizkion alegazioak aurkeztu nahi baditu ere. Idatziz aurkeztu beharko ditu, Udalaren erregistro orokorra baliatuz.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2025eko maiatzaren 6an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2506524