2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
Xehetasun-azterketa 5. poligonoko 821. lurzatian. Hasierako onespena
Zangozako Udalak, 2025eko martxoaren 21ean egin bilkuran, jarraian ageri den erabakia hartu zuen. Hauxe dio haren xedapen zatiak:
1. Hasiera batez onestea Andrés Huarte Juan jaunak sustatutako xehetasun-azterketa, helburu duena justifikatzea estalkirako proposatzen den irtenbidea Juan de Berrueta kaleko 4. zenbakian (5. poligonoko 821. lurzatia) eraikina handitzeko obretan, etxebizitza berria egiteko, espedientean dagoen dokumentuaren arabera.
2. Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Zangozan, 2025eko maiatzaren 3an.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.
Iragarkiaren kodea: L2506453