2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Aldaketa, Udal Plan Orokorreko 1. poligonoko 1132. lurzatian. Hasierako onespena
San Adriango Udalak, 2025eko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzaile bat, Intermalta SAk sustatu duena. Aldaketa horren arabera, 1. poligonoko 1132. katastro-lurzati osoa pasatuko da lurzoru urbanizagarri gisa sailkatuta egotera, lurzoru sektorizatuaren kategoriarekin, eta hura garatzeko hirigintza-determinazioak ezarriko dira.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2. eta 71.8. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
San Adrianen, 2025eko maiatzaren 7an.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2506585