107. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Plan Partzialaren aldaketa puntuala, ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) banaketa eremuko A13 oinarrizko unitatean. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko maiatzaren 5ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 05-MAY-25 (8/UV).

«Navarra de Inversiones y Gestión Inmobiliaria SAUk izapidetzeko aurkeztutako dokumentuaren helburua da A-13A lurzatiaren lehen solairuaren erabilera aldatzea (hirugarren sektorekoa izatetik bizitegikoa izatera), baita beheko eta lehen solairuetako lerrokadurak zertxobait aldatzea eta eraikinaren osaera zehaztea ere.

I/S1, IV/S1, XVI/S1, XIX/S1 sektoreen eta atxikitako sistema orokorren (ARS-3 banaketa-eremua) Plan Partziala 2006ko urtarrilaren 19an onetsi zen behin betiko (2006-03-08ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala). 2010eko martxoaren 4ko osoko bilkuraren erabakiaren bidez, plan partzial horren aldaketa osoa onetsi zen, eta, ondoren, aldaketa puntual batzuk onetsi dira.

Plan Partzialaren aldaketa onetsien artean, aipatu behar da 2017-02-17an behin betiko onetsi zena (2017-02-17ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) A-13 oinarrizko unitaterako; izan ere, haren bidez bizitegi-erabilera baimendu zen lehen solairuaren zati batean A-13B eta A-13C lurzatietan, eta eraikin horien osaera zehaztu zen, baina ez zen determinazio espezifikorik ezarri A-13A lurzatirako.

Espedientean jasota daude Hirigintza Gerentziako arkitektoaren txostenak eta Hirigintza Gerentziako Aholkularitza Juridikoko zuzendariaren txostena, biak ere 2025eko maiatzaren 2koak.

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea Iruñeko Udal Planeko ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) banaketa eremuko A13 oinarrizko unitatean Plan Partzialaren aldaketa puntuala egiteko dokumentua.

2. Aldaketaren dokumentua hilabetez edukitzea jendaurrean eta entzunaldia ematea, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazio idazki guztiak aurkezten ahalko dira. Epea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitalpena egiten denean hasiko da.

3. Erabaki hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Iruñeko Udaleko egoitza elektronikoan (https://www.pamplona.es/eu/udala/araudia/tramitazio-bidean-dagoen-araudia).

4. Erabaki hau eta dokumentuaren kopia bat Iruñerriko Mankomunitateari igortzea, egoki den txostena egin dezan.

5. Erabaki hau Navarra de Inversiones y Gestión Inmobiliaria SAUri jakinaraztea».

Hasiera batez onetsitako agiria esteka honetan kontsultatzen ahalko da: https://www.pamplona.es/eu/udala/araudia/tramitazio-bidean-dagoen-araudia.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 7an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2506564