2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NABASKOZE
Jarduera-lizentziaren eskaera. Erabilera anitzeko aretoa
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak edo alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Sustatzailea: Nafarroako Gobernuko Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzua.
Jarduera: 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko jolas jarduerak, 15. taldeko 15.1 azpitaldean sartuak, soilik eraikinaren beheko solairuan.
Ordutegia: lanegunetan, 08:00etatik 18:00etara, eta 84 pertsonako gehieneko edukiera.
Tokia: Askuntze etxea, Errepideko kalea 64 (8. poligonoko 1. lurzatia), Nabaskoze.
Nabaskozen, 2025eko maiatzaren 12an.–Alkatea, Cruz Moriones Uriz.
Iragarkiaren kodea: L2506939