2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEGASAKO KONTZEJUA
Akats zuzenketa, 4. poligonoko 235. lurzatiaren barneko bideen kalifikazio juridikoaren hasierako aldaketaren jendaurreko informazioarena
2024ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an, argitara eman zen Legasako Kontzejuak 2024ko urriaren 5ean egin bilkuran hartutako erabaki bat, honako hau zioena: "hasiera ematea espediente bati, bide batzuei dagozkien 1.285,90 eta 288.26 metro koadroren kalifikazio juridikoa aldatzeko eta ondoren desafektatzeko. Bide horiek, 4. poligonoko 235. lurzatian daude, H eta G azpilurzatietan. Hala, kalifikazio juridikoa aldatzen zaie, jabari publikoko izatetik herri-lur izatera pasako dira, eta metro koadro horiek gehitzen zaizkio herri-lur gisa deskribatutako finkari."
Akats bat atzeman da iragarki horretan, eta honela zuzentzen da:
Honela dioen tokian: "jabari publiko izatetik herri-lur izatera"
Honela behar du: "herri-lur izatetik jabari publiko izatera".
Legasan, 2025eko maiatzaren 2an.–Kontzejuko burua, Jesus Etxart Ansalas.
Iragarkiaren kodea: L2506548