2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GESALATZ
Aldaketa, Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren arloan baimenak emateko tasak arautzen dituen udal ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena
Gesalazko Udalak, 2023ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren arloan baimenak emateko tasak arautzen dituen udal ordenantza fiskalean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantza onetsiaren aldaketa jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik (31. zenbakia, 2023ko otsailaren 14koa), interesdunek espedientea azter zezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten.
Aipatu epean ez zen alegaziorik egin eta, beraz, ordenantza behin betiko onetsi, eta osorik ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Muetzen, 2025eko martxoaren 14an.–Alkatea, Juan Antonio Urra Caro.
UDAL ORDENANTZA FISKALA, INGURUMENA BABESTEKO JARDUERA SAILKATUEN KONTROLAREN ARLOAN BAIMENAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.
Zerga-egitatea
2.1. artikulua. Zerga-egitatea ingurumena babesteko jarduera sailkatuetan aritzeko zerbitzu tekniko eta administratiboak egitea da, honako kasu hauetan:
a) Jarduera-lizentzia.
b) Jarduera-lizentziaren berrikuspena.
c) Irekitzeko lizentzia.
d) Irekitzeko lizentziaren aldaketa.
e) Instalazioak eta lokalak berriz irekitzeko baimena.
f) Handitzeak, birkalifikatzeak eta txosten teknikoak, ofiziozko ikuskapenen ondorioz edota alde batek eskaturik jardueraren titulartasunaren datuak aldatu direlako jakinarazpen batean, hori guztia egiaztatzearren betetzen direla bai indarrean dagoen araudia bai instalazioen egoera.
g) Erantzukizunpeko adierazpena.
2.2. artikulua. Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen menean ez dauden jardueren gaineko zerbitzu teknikoei eta administratiboei dagokienez, hemendik aurrera kaltegabeak deituak, zerga-egitatea honako kasu hauetan sortzen da:
a) Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia.
b) Erabilera aldatzeko lizentzia.
c) Txosten teknikoak, ofiziozko ikuskapenen ondorioz edota alde batek eskaturik jardueraren titulartasunaren datuak aldatu direlako jakinarazpen batean, hori guztia egiaztatzearren betetzen direla bai indarrean dagoen araudia bai instalazioen egoera.
Ordaindu beharra
3. artikulua. Lizentzia noiz eskatzen den, orduan sortuko da tasa.
Subjektu pasiboa
4. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaindu behar dituzte pertsona fisiko eta juridikoek, bai eta, nortasun juridikorik ez izan arren, batasun ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen duten entitateek ere, baldin haien izenean lizentzia eman, aldatu edo berraztertzen bada.
Tarifak
5. artikulua. Ordenantza honen eranskinean jasotzen dira aplikatuko diren tarifak.
Kudeaketa arauak
6. artikulua. 2. artikuluan zerrendatzen diren jardueren gaineko lizentziak eskuratu nahi dituztenek eskabidea aurkeztuko dute udaletxean, lokalean egin beharreko jarduera edo jarduerak eta haien kokapena zehazten dituztela, dagozkien udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioarekin batera.
7. artikulua. Lizentzia eman eta tasaren likidazioa onetsita dagoela, interesdunak zenbatekoa ordaindu beharko du borondatez pagatzeko epean, jakinarazpena jasotzen duenetik hasita; bertzela, inolako gaztigurik gabe, premiamendu bidez kobratuko da.
8. artikulua. Emandako lizentziek balioa galduko dute dagokien ordenantzan ezarritako epe eta arauen arabera, eta hori gertatuz gero, jardueran aritu nahi duten interesdunek lizentzia berria eskatu beharko dute eta tasa oso-osorik berriz ordaindu.
Ekonomia-jardueren gaineko zergari dagokionez, alta eman nahi dutenek aldez aurretik lizentzia eskuratu beharko dute.
9. artikulua. Titulartasuna aldatu edo jardueraren eskualdaketa gertatzen denean, lizentziaren titular berriak Udalari jakinaraziko dio, eta horretarako behar diren egiaztagiriak aurkeztuko ditu.
9. artikulua. bis: eskakizunak. Obratarako lizentzia eskaera bat izapidetzean edo erantzukizunpeko adierazpena egiaztatzean, Udalak eskatzen badu aurkeztutako jatorrizko proiektua edo memoria aldatzeko, txosten tekniko osagarriak ere sortzapena izanen du, ordenantza honen eranskinean jasotzen den tarifarekin bat.
Arau-hausteak
10. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, ordenantza fiskal orokorrean xedatuari jarraituko zaio.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza honek ondorioak sortuko ditu, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
TARIFEN ERANSKINA
–Jarduera-lizentzia eta jarduera-lizentziaren berrikuspena.
Administrazio-prozedura arruntaren bidez edo prozedura automatikoaren bidez emandako lizentzia bakoitzeko: Ingurumenean eragina duen jarduera sailkatuaren izapidetzea.
- Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa, ingurumen-baimen integratua, ingurumen-baimen bateratua, ukipenen ebaluazioa: 270,00 euro.
–Jarduera sailkatua:
17/2020 Foru Legeko jarduerak:
- 3. eranskina.–4., 5., 6., 7., 12. eta 13. taldeak (isurketarik edo isuri kutsatzailerik sortzen ez dutenean): 270,00 euro.
- 3. eranskina.–8. taldea: 340,00 euro.
- 3. eranskina.–14. taldea (simaurren biltegiratzea izan ezik): 340,00 euro.
- 3. eranskina.–15. taldea: 395,00 euro.
–Jarduera sailkatuak hastea eta irekitzea.
17/2020 Foru Legeko jarduerak:
- 3. eranskina.–1., 2. eta 3. taldeak: 340,00 euro.
- 3. eranskina.–7., 12. eta 13. taldeak: 340,00 euro.
- 3. eranskina.–Taldea: 250,00 euro.
- 3. eranskina.–Taldea: 220,00 euro.
- 3. eranskina.–15. taldea: 310,00 euro.
- Lotutako urbanizazioa egiaztatzeko osagarria: 65,00 euro.
- Txosten tekniko bakoitza, ofiziozko ikuskapenen ondorioz edota alde batek eskaturik, jardueraren titulartasunaren datuak aldatu direla jakinaraztean titular aldaketa dagoenean, hori guztia egiaztatzearren betetzen direla bai indarrean dagoen arautegia bai instalazioen egoera, baita handitzea eta birkalifikazioa ere: 200,00 euro.
- Jarduera kaltegabeetarako lizentzia: 14,00 euro.
- Erabilera aldatzeko lizentzia bakoitza: 180,00 euro.
Iragarkiaren kodea: L2504083