107. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Ehizari buruzko ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Etxalarko Udalak, 2025eko maiatzaren 15ean eginiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ehizaren kudeaketari buruzko udal ordenantzaren aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, espedientea behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Etxalarren, 2025eko maiatzaren 19an.–Alkatea, Xabier Etxarte Miquelestorena.

Iragarkiaren kodea: L2507214