2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Indarrik gabe uztea euskarazko udako kanpaldietarako dirulaguntzen deialdia arautzen duten oinarriak. Hasierako onespena
Burlatako Udalak, 2025eko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du indarri gabe uztea euskarazko udako kanpaldietarako dirulaguntzen deialdia arautzen duten oinarriak.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, indargabetze hori behin betiko onetsirik geldituko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Burlatan, 2025eko maiatzaren 2an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2506417