2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Udalak izapidetutako administrazio-prozeduren epeak bi egunez luzatzea, baldin eta aurkezteko epea 2025eko apirilaren 28an edo 29an amaitu bada
Alkatetzaren 2025eko maiatzaren 2ko 470. Ebazpenaren bidez, oro har, Udalak izapidetutako administrazio-prozeduren epeak bi egunez luzatzen dira, baldin eta aurkezteko epea 2025eko apirilaren 28an edo 29an amaitu bada.
2025eko apirilaren 28aren 12:30ak aldera, sistema elektrikoa erori zen Espainiako lurralde osoan. Aipatu elektrizitate horniduraren etenak eragina izan zuen baita Portugalen eta Frantziako zenbait zonaldetan ere.
Red Eléctrica de Españak emandako informazioaren arabera, elektrizitate horniduraren etena guztiz ezohikoa eta salbuespenezkoa izan da, eta horren arrazoiak ezin izan dira zehaztu oraingoz.
Sistema elektrikoaren erorketaren intentsitatearen ondorioz, eten egin da sistema, eta zerbitzu publikoen funtzionamendu normalari eta administrazio-prozedurak izapidetzeko erabilitako sistemei ere eragin die 2025eko apirilaren 28an eta 29an, eta eragina izan du interesdunen eskubideen erabileran, ezin izan baitira telematikoki normaltasunez harremanean jarri Barañaingo Udalarekin. Gainera, ezin izan dira ezta epearen barruan egin ere administrazio prozedurak bideratzeko edo ebazteko dagozkien beharrezko jarduketa administratiboak.
Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluaren 5. apartatuan ezarritakoaren arabera (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), gertakari zibernetikoren batek larriki eragotzi badu dagokion sistemak edo aplikazioak ohi bezala funtzionatzea, eta araudiak aurreikusten dituen interesdunen eskubideen erabilera, Administrazioak, oro har, epeak luzatzea erabaki ahal izanen du.
Halaber, Administrazio publikoek objektibotasunez egiten dute lan interes orokorraren alde eta, bertzeren artean, fede onaren eta konfiantza legitimoaren printzipioak erabiliz aritzen dira, bat etorriz Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 3. artikuluaren 1. apartatuan xedatutakoarekin.
Ildo horretatik, 2025eko apirilaren 28an edo 29an administrazio-epeak amaitzen zitzaien prozeduren epeak bi egunetan luzatzen badira, 2025eko apirilaren 28an gertatu sistema elektrikoa erorketa dela eta; iritzi da jarduteko printzipio orokor horiek behar bezala betetzen direla, eta bat datorrela haiekin, itzaltzeak kalte larria egin baitzien administrazioaren eta herritarren arteko harremanei.
Horregatik guztiagatik, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen aipatu 32.5 artikuluan xedatutakoarekin, eta baliatuta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen legearen 21.s artikuluak aurreikusitako alkatetza eskumena,
EBAZTEN DUT:
1. Bi egunez luzatzea, oro har, Barañaingo Udalak izapidetutako administrazio prozeduren epeak, baldin eta 2025eko apirilaren 28an edo 29an amaitzen bazen aurkezteko epea.
2. Erabaki hau Barañaingo Udaleko alorrei eta haren erakunde autonomoei helaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, bai eta Barañaingo Udalaren egoitza elektronikoan ere, herritar orok jakin dezan.
Barañainen, 2025eko maiatzaren 5ean.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2506452