2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
Aldaketa APR 06 / 15. sektoreko Plan Partzialean. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2025eko maiatzaren 6ko 25-151 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da APR 06 / 15. sektorearen Plan Partzialaren aldaketa, NASUVINSAk sustatu duena.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aplikatu beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoa (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Arguedasen, 2025eko maiatzaren 6an.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.
Iragarkiaren kodea: L2506521