107. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Xehetasun-azterketa. Hasierako onespena

Alkatetzaren maiatzaren 5eko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa, Chatarras Marton SLk sustatua, eta haren helburua da itxiturei buruzko araudia aldatzea Arguedasko 5. poligonoko 399. lurzatirako.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da orok jakin dezan, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikulua (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2025eko maiatzaren 5ean.–Alkate udalburua, José Luis Sanz Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L2506457