2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Birpartzelazio proiektua, Taxoareko SA Belanbutzu 2 sektorean. Behin betiko onespena
Arangurengo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko apirilaren 24an egin ohiko bilkuran, behin betiko onetsi du Taxoareko SA Belanbutzu 2 sektorearen birpartzelazio proiektua, Arangurengo Udalak sustatua.
Arangurengo Udalak, 2025eko apirilaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, Taxoareko SA Belanbutzu 2 sektorearen birpartzelazio proiektuaren behin betiko onespena berretsi zuen.
Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Mutiloan, 2025eko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2506555