107. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Mutiloako 2. poligonoko 2161. lurzatia soberako lurzati gisa sailkatzea. Hasierako onespena

Arangurengo Udalak, 2025eko apirilaren 29an, espediente bat ireki du Mutiloako 2. poligonoko 2161. lurzatiaren kalifikazio juridikoa aldatzeko. Helburua da soberako lurzati gisa sailkatzea, gero zuzenean besterentzeko mugakideei.

Mutiloako 2. poligonoko 2161. lurzatia: 30,00 m². Mugak: iparraldean, 2. poligonoko 17. lurzatia; hegoaldean, 2. poligonoko 2160. lurzatia (jatorrizko finkaren gainerakoa); ekialdean eta mendebaldean, bide publikoak.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok kontsultatu eta aurkez ditzan bidezko iruditzen zaizkion kexa, erreklamazio edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko foru legea).

Mutiloan, 2025eko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2506463