2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Hiri-jarduketarako plan berezia, Taxoareko 3. poligonoko 89. lurzatian. Hasierako onespena
Arangurengo Udalak, 2025eko apirilaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Taxoareko 3. poligonoko 89. lurzatian, José eta Saturnino Rived Dominguezek sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Mutiloan, 2025eko maiatzaren 2an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2506430