107. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Deialdia, arduradunaren plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendaren onespena

Moncayoko Ur Mankomunitateko buruak, 2025eko maiatzaren 6an, 50/2025 Ebazpena onetsi zuen:

Arduradunaren plaza bat, plantilla organikoan 7 zenbakia duena, lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdia argitaratu zen 2024ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 4koan. Deialdiaren 10.1 oinarriari jarraikiz, honako hau adierazten da:

"Zerrendak eratzea:

Behin funtzionario bihurtutakoak jabetza hartzen duenean, Mankomunitateko buruak ebazpen bat emanen du, non bi zerrenda jasoko baitira aldi baterako kontratatzeko izangaiekin. Ebazpen hori argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen egoitza elektronikoan, hautatzeko sistema hauen arabera, hurrenkera-ordenaren arabera:

"a) Lehenik, prozesua gainditu arren plazarik lortu ez dutenak: bertan egonen dira hautaprobak gainditu arren plazarik ez duten izangaiak. (1. zerrenda).

Prozesua gainditu arren, plaza lortu ez dutenen zerrendan, honela ezarriko da lehentasuna: batuko dira oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuak.

b) Bigarrenik, oposizioko lehen ariketako puntuazioaren %40 (20 puntu) edo gehiago lortu duten izangaien zerrenda. (2. zerrenda).

Apartatu honen (b apartatua) babesean eratzen den izangaien zerrendan, honen araberakoa izanen da lehentasuna: oposizioko lehen ariketan lortutako puntuazioa.

1. zerrendak izanen du lehentasuna 2. zerrendaren aurretik.

Kontratazio zerrendak indarrean izanen dira beste deialdi bat egin arte. Deialdi berria egitean, eratzen den zerrenda berriak ordeztuko ditu".

Ikusita ez dagoela probak gainditu arren plazarik lortu ez duenik (1. zerrenda).

Ikusita bi izangaik lortu dutela oposizioko lehen ariketako puntuazioaren %40 (20 puntu) gutxienez (2. zerrenda).

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–2. zerrendaren eraketa onestea. Zerrenda honako izangaiek osatuko dute:

LEHENTASUN ORDENA

IZANGAIA

1

Julio Javier Vicente Porcel

2

Jose Ignacio Pérez Millán

Bigarrena.–Honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta egoitza elektronikoan argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Corellan, 2025eko maiatzaren 7an.–Mankomunitateko burua, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2506557