2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Deialdia, Albaitaritzako lizentziadunaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, funtzionario araubidekoa (A maila/taldearekin parekatua). Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Alkatetzaren apirilaren 30eko 1745/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi honetara onartutako eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onetsi zen: deialdia, Albaitaritzako lizentziadunaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, funtzionario araubidekoa (A maila/taldearekin parekatua). Deialdiaren oinarriak argitaratu ziren 2025eko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 13an.
Bukaturik dago hautapen-prozesuan onartua izateko eskabidea erregistratzeko epea.
Horrenbertzez,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Onestea aipatutako deialdirako izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda.
Onartutako izangaiak:
ÁLVAREZ MARTÍNEZ, FERNANDO
ANTÓN DOIZ, SILVIA
BARRERO ÁLVAREZ-CABORNO, ELSA
CASADO MARTÍNEZ, MARÍA SUSANA
FERRAO HIGUERA, ENRIQUE
FRÍAS GONZÁLEZ, GREGORIO
GIL ANTONIA, MARTA
GONZÁLEZ BARTOLOMÉ, LEONOR
GONZÁLEZ CAVANILLES, COVADONGA
GOÑI ÁLVAREZ DE EULATE, EVA
MINTEGUI EGUREN, JOSEBA
PEÑA FORMOSO, RAQUEL
PÉREZ LUQUI, RAQUEL
PRIETO MARTÍN, SILVIA
ROJO ÁLVARO, DIEGO
URREA BARRIGA, MARÍA
Baztertuak: inor ere ez.
Bigarrena.–10 egun balioduneko epea ezartzea akatsak zuzentzeko, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Epea iraganik, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan (sede.tudela.es), "Trámites destacados-Empleo Público" atalean, deialdiaren aipamenean.
Hirugarrena.–Behin-behineko onarpen-zerrenda hau argitaratzea Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Tuteran, 2025eko maiatzaren 7an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2506604