107. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, izangaien bi zerrenda eratzeko, bete dadin Akordeoiko eta Musika Hizkuntzako irakaslearen lanpostua, B maila/taldearekin parekatua

Tuterako Udalak, Alkatetzaren apirilaren 30eko 1764/2025 Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi zuen:

Deialdia eta oinarriak, Akordeoiko eta Musika Hizkuntzako irakaslearen lanpostuan (B maila/taldearekin parekatua) aldi baterako aritzeko izangaien bi zerrenda eratzeko, bata prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko eta bertzea aldi baterako kontratuarekin aritzeko, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.

Deialdi honen oinarriak eskura daitezke Tuterako Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (sede.tudela.es), "Izapide nabarmenduak - Enplegu publikoa" atalean, eta "Argitalpen ofizialak" atalean, lan publikoaren eskaintzaren taulan.

Tuteran, 2025eko maiatzaren 7an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2506602