2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Deialdia, izangaien bi zerrenda eratzeko, bete dadin Klarineteko eta Musika Hizkuntzako irakaslearen lanpostua, B maila/taldearekin parekatua
Tuterako Udalak, Alkatetzaren apirilaren 30eko 1766/2025 Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi zuen:
Deialdia eta oinarriak, Klarineteko eta Musika Hizkuntzako irakaslearen lanpostuan (B maila/taldearekin parekatua) aldi baterako aritzeko izangaien bi zerrenda eratzeko, bata prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko eta bertzea aldi baterako kontratuarekin aritzeko, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.
Deialdi honen oinarriak eskura daitezke Tuterako Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (sede.tudela.es), "Izapide nabarmenduak - Enplegu publikoa" atalean, eta "Argitalpen ofizialak" atalean, lan publikoaren eskaintzaren taulan.
Tuteran, 2025eko maiatzaren 7an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2506600