2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
PUIU
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, funtzionarioen araubidean. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta azterketaren eguna
Alkatetzaren 2025eko otsailaren 11ko 2025-0012 Ebazpenaren bidez, oinarriak onetsi ziren honako deialdi honetarako: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Puiuko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, funtzionarioen araubidean. Oinarriok argitaratu ziren 2025eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 27an.
Eskabideak aurkezteko epea amaituta, 2025eko apirilaren 4ko 2025-0039 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda onetsi zen aipatutako hautapen prozesuan, eta 10 egun natural eman ziren, 2025eko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 4an, argitalpena egin zenetik hasita, egoki diren alegazioak aurkezteko eta zuzenketak egiteko.
Alkatetzaren 2025eko maiatzaren 6ko 2025-0055 Ebazpenaren bidez, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen, eta deialdiaren 6.4.1 oinarrian ezarritako lehen proba teorikoaren data zehaztu zen: 2025eko ekainaren 4a, goizeko 9:30ean.
Proba Puiuko zentro sozialean eginen da (Pérez Aoiz kalea 11, Puiu).
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Puiun, 2025eko maiatzaren 6an.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.
IZANGAI ONARTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
ADOLFO ARANZABAL ORBEGOZO
ADRIÁN VILCHES ORTIGOSA
AKAITZ ANSOLA MAYAYO
DANIEL MAROTO VIZCAYA
EDGAR RAMÓN MORAN IDOY
FRANCISCO GIL ALGARRA
IKER PURROY BLANCO
IÑAKI BEDIALAUNETA BENGOETXEA
JOSEBA AYARRA VILLAVERDE
JAVIER BARACE MORÁN
JOSÉ JAVIER MARTÍNEZ ESPINAL
MIGUEL BORDONABA MARÍN
ORLANDO ARTIEDA CADENA
RAFAEL GUILLÉN ARTAZCOZ
ROBERTO NARCISO RUBIERA ERAUNCETAMURGUIL
RUBÉN DEL HOYO MARTÍNEZ DE LAGRÁN
VIRGINIA URDIN PÉREZ
FÉLIX JOSÉ CAPARROSO ESQUIROZ
IZANGAI BAZTERTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
–Deialdiko 2.1.a) atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik:
KATERINE CUELLAR LAGUNA
Iragarkiaren kodea: L2506544