107. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, langileriako administrarien 4 lanpostu lekualdatze-lehiaketa berezi bidez betetzeko, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen Zuzendaritzaren 2025eko maiatzaren 19ko Ebazpenaren bidez, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura dauden langileen administrari lanpostuko 4 plaza lekualdatze bereziko lehiaketa bidez betetzeko deialdia onartu da.

OINARRIAK

1.–Xedea.

Deialdia iragartzen da Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko langileriako administrarien 4 lanpostu -funtzionario araubidekoak eta C mailakoak-, lekualdatze-lehiaketa berezi bidez betetzeko. Horietako 3 Giza Baliabideetako Alorrari atxikita daude eta plantilla organikoan honako zenbaki hauekin identifikatuta daude: 1-307300-2, 1-307300-3 eta 1-307300-4; eta bestea Haur Eskolen Erakunde Autonomoari atxikita dago, eta plantilla organikoan 108 zenbakiarekin identifikatuta dago.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Lekualdatze-lehiaketa berezi hau honako arau hauei jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua aplikatzeko aginduak; 1/2025 Foru Lege Dekretua, 2025eko maiatzaren 7koa, Nafarroako Administrazio Publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko langileen arloko aparteko eta premiazko neurriak onesten dituena; Lanpostuak betetzeko Erregelamendua, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsia; Tokiko Gobernu Batzarrak Iruñeko Udaleko lanpostuak betetzeko deialdietan aplikatuko diren merezimenduen baremoak ezartzeko 2005eko azaroaren 22an hartutako erabakia; aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta deialdi honen oinarriak.

3.–Betekizunak.

Indarrean den araudian xedatutakoaren arabera, lekuz aldatzeko lehiaketa honetan parte hartzen dutenek betekizun hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta esleitutako lanpostuaz jabetzeko unean:

a) Iruñeko Udaleko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoak izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) C mailakoa edo taldekoa izatea.

c) Lanpostu-erreserbarik gabeko borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian dauden funtzionarioek ere lehiaketan parte hartzen ahalko dute, betiere deialdian eskatzen diren betekizunak betetzen badituzte; horrela, zerbitzu aktibora itzuliko dira eta behin betiko esleituko zaie lanpostua.

Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du ekarriko, inongo kasutan, parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea.

4.–Eskabideak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskabideak hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta. Eskabideak aurkezteko ezarritako epea luzaezina izanen da.

4.2. Eskabidea aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek modu telematikoan aurkeztu beharko dute eskabidea, Internet bidez, www.pamplona.es/eu webgunean, honako nabigazio-bide honi jarraikiz: "Izapideak eta lizitazioak", "Lan-eskaintzak", "Enplegu publikoa", "Enplegu publikoko deialdiak", deialdi honi dagokion aipamenean.

4.3. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabidea modu telematikoan aurkezteko unean, izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

–Deialdi honen I. eranskinean ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztiak egiaztatzeko agiriak.

–Lan-bizitzaren txostena, Gizarte Segurantzako Diruzaintzak emana, eta emandako zerbitzuen ziurtagiria, lan egin duten administrazio publikoek emana, bete dituzten lanpostuak egiaztatzeko. Horretatik salbu geratuko dira Iruñeko Udalean emandako zerbitzuak, horiek ofizioz egiaztatuko baitira.

4.4. Aski izanen da agirien kopia sinpleak aurkeztea; hala ere, emandako datuak edo agiriak okerrak edo faltsuak badira, horrek berekin ekarriko du horrelako kasuetarako ezarritako erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak eskatzea.

Administrazioak edonoiz eskatzen ahalko dizkie izangaiei deialdian parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztutako agirien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.

Izangaiek behar bezala ordenaturik aurkeztu eta justifikatu beharko dituzte merezimenduak, I. eranskineko baremoan ageri den puntuazio-eskemari jarraituta.

5.–Izangaien onarpena.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Giza Baliabideetako zuzendariak izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta deialdiaren web-fitxan argitara dadila aginduko.

5.2. Baztertutako izangaiek aukera izanen dute bost egun balioduneko epean, behin-behineko zerrenda deialdiaren web-fitxan argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina zenbatuta, erreklamazioak aurkezteko edo, hala behar izatera, egindako akatsak zuzentzeko. Erreklamazioak izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpenean zehazten den bidetik aurkeztuko dira.

5.3. Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzen duen ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

5.4. Baztertutako izangairik ez badago, behin betiko zerrenda onetsiko da zuzenean, eta deialdiaren web-fitxan argitaratuko da.

5.5. Erreklamazioak aurkezteko epea amaituta eta haien gainean ebatzi ondoren, Giza Baliabideetako zuzendariak izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta deialdiaren web-fitxan argitara dadila aginduko.

6.–Kalifikazio-epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduketa.

6.1. Kalifikazio-epaimahaia kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Xabier Burgui Vergara, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria.

Epaimahaiburu ordezkoa: Aitor Navarro Aristorena, Iruñeko Udaleko Ogasuneko eta Kontratazio Publiko Arduratsuko zuzendaria.

Epaimahaikidea: Iñigo Anaut Peña, Iruñeko Udaleko Gerentea.

Epaimahaikide ordezkoa: Arantxa Campo Mayo, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako Alorreko idazkaria teknikoa.

Epaimahaikidea: María Jesús Redín, Iruñeko Udaleko nominetako ofizial administraria.

Epaimahaikide ordezkoa: Iratxe Bihotz Cía Da Riva, Iruñeko Udaleko langileriako ofizial administraria.

Epaimahaikidea: Maite Echarte Beunza, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide ordezkoa: Iñaki Goyeneche Lizarraga, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide-idazkaria: Beatriz Martínez Buldain, Iruñeko Udaleko giza baliabideetako teknikaria.

Idazkari ordezkoa: Raquel Pérez García, Iruñeko Udaleko giza baliabideetako teknikaria.

6.2. Epaimahaia eratu beharko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean.

6.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengoa bildu gabe.

6.4. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari hori jakinarazi, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean horretarako ezarriak dauden arrazoiak suertatzen badira. Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errekusatzea, aipatu inguruabar horiek gertatzen badira.

6.5. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko du deialdiaren oinarriak aplikatzean sortzen ahal diren arazo guztiei buruz.

6.6. Epaimahaiak aholkulari espezializatuak edukitzen ahalko ditu; aipatu aholkulariak beraien espezialitate teknikoetan soilik ariko dira, eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

7.–Lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko proba teoriko-praktikoa.

Teoriko-praktikoa. Izangaiek epaimahaiak proposatutako kasu bat edo batzuk ebatzi beharko dituzte, II. eranskineko gaitegian jasotako gaiei buruz.

Proba honek 20 puntu balioko du, baztertzailea izanen da, eta gutxienez 10 puntu lortu beharko dira hura gainditzeko (%50).

Proban plika-sistema erabiliko da.

Proba amaituta, epaimahaiak Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu), deialdiaren laburpenean, argitaratuko ditu izangaiek erdietsitako puntuazioak, eta 5 egun balioduneko epea emanen du interesdunek erreklamazioak egin ditzaten eta eskubidez komeni zaien guztia alega dezaten.

8.–Merezimenduen balorazioa.

8.1. Proba teoriko-praktikoa gainditu dutenen merezimenduak baino ez dira baloratuko.

8.2. Kalifikazio-epaimahaiak eginen du merezimenduen balorazioa, honako baremo honekin bat:

a) Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak: 30 puntu gehienez ere.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa: 10 puntu gehienez ere.

8.3. Izangai bakoitzak aurreko bi apartatuetan alegatu eta frogaturiko merezimenduak deialdi honen I. eranskinean jasotako baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko dira.

Merezimendu guztiak -administrazio publikoetan emandako zerbitzuen ingurukoak barne- agiri bidez alegatu eta frogatu beharko ditu izangai bakoitzak lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, salbu eta Iruñeko Udalean egindako zerbitzuei dagozkien merezimenduak, administrazio horrek ofizioz egiaztatuko baititu.

8.4. Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez egiaztatu gabeko merezimendurik, ezta apartatu bakoitzerako ezarritako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

8.5. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu lehiaketan parte hartzen duten izangaiek alegatu eta egiaztatutako merezimenduen gainean.

8.6. Behin merezimenduen kalifikazioa amaituta, epaimahaiak Udalaren webgunean argitara emanen ditu parte-hartzaileek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du, webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta, interesdunek merezimenduen balorazioaren gainean eskubidez komeni zaien guztia alega dezaten.

8.7. Lehiatzaileek guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasun handiena dutenen alde joko da. Berdinketak bere horretan badirau, kalifikazio-epaimahaiak xede horrekin eginen duen zozketa bakarraren bidez ebatziko da.

9.–Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera, eta lanpostu hutsak hautatzea.

9.1. Kalifikazio-epaimahaiak, aurkezten diren erreklamazioak ebatzi ondoren, Udalaren webgunean argitaratuko ditu izangai guztien behin betiko puntuazioak, eta Giza Baliabideetako zuzendariari igorriko dio izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, espediente osoarekin batera. Azken horrek lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldirako deia eginen du; horretarako, parte-hartzaileen eskura jarriko da hautatzen ahal duten lanpostuen zerrenda, Udalaren webguneko deialdiaren fitxan argitaratuta, eta bost egun balioduneko epea emanen da interesatutako parte-hartzaileek eskaera modu telematikoan egin dezaten, erregistro elektronikoaren bidez.

Deialdia egin duen organoak hautaketa- eta esleipen-ekitaldia eginen du, puntuazio-ordena kontuan hartuta.

Hautaketaren emaitzari buruzko informazioa Iruñeko Udalaren webgunean argitaratuko da.

Adierazitako epearen barruan eskabidea igortzen ez duten izangaiek galdu eginen dituzte lehiaketaren xede diren lanpostu hutsak betetzeko eskubide guztiak.

Lanpostuak hautatzeko epea amaitu ondoren, lehiatzaileek ezin izanen diote uko egin hautatutako lanpostuari.

10.–Lanpostuen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Giza Baliabideetako zuzendariak interesdunen eskaeren arabera esleituko ditu lanpostuak, betiere horiek lortu duten puntuazioarekin bat.

Birkokatutako lehiatzaileei dagokienez, Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako langileen hitzarmen kolektiboaren II. eranskineko hamaikagarren artikuluan eta Iruñeko Udaleko langile lan-kontratudunen Hitzarmen kolektiboan xedatutakoa beteko da.

Lanpostu hutsak hautatzeak esan nahi du lehiatzaileak berariaz onartzen duela berak adierazitakoen artean esleitu zaion lanpostua, eta ezin izanen dio uko egin.

10.2. Behin lanpostu hutsak esleituta, Giza Baliabideetako zuzendariak dagozkion izendapenak eginen ditu, eta horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

10.3. Izangaiek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean hartu beharko dute lanpostuen jabetza, eta deialdia egin duen organoak ebazpenean bertan ezartzen ahalko du lanpostuaz jabetzeko eguna.

11.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, deialdiaren oinarrien eta haiek aplikatzeko kalifikazio-epaimahaia sorburu ez duten egintzen aurka, errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen eta ebazpenen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta hurrengo egunetik aitzina kontatuta.

Udalaren webgunean argitaratuko dira hala jarritako errekurtsoak nola haien gainean emandako ebazpenak, hautapen-prozesu honetako interesdunei jakinarazteko eta dei egiteko.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 19an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.

I. ERANSKINA.–BAREMOA

a) apartatua: Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuak.

Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak baloratzeko, urte bakoitzeko puntu bat emanen zaio deialdia argitaratzen den egunera bitarte aintzat hartutako antzinatasunari.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan emandako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa esleituko zaio.

2. Lanaldi partzialean emandako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

3. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren emandako zerbitzuak.

4. Honako a) apartatu honi dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntukoa izanen da.

b) apartatua: Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa.

1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 8 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko prestakuntza-ekintzetan, ikastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Ikastorduen kopurua ageri ez den ziurtagiriei 1 kredituko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena frogatzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Puntuazio berarekin baloratuko da erakunde antolatzailearen baldintza bete ez baina Administrazioak aginduta edo haren oniritziarekin eginak diren prestakuntza-saioetan parte hartu izana, halako prestakuntza-saiotzat joko direlarik espresuki sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatutakoak.

5. Apartatu honetan ez dira baloratuko titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, ez unibertsitatekoak ezta unibertsitatez bestekoak ere.

2) Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo sariren bat jaso duten zientzia- edo ikerketa-lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: Puntu bat, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoa, kontuan hartuz lana edo jarduera pertsona bakar batek egina den edo taldekoa, eta biltzarra edo argitalpena zer esparrutakoa den (tokikoa, eskualdekoa, naziokoa edo nazioartekoa).

3) Sektore publikoan prestakuntza-saioak antolatu edo/eta halakoetan irakasle jardutea: gehienez ere, 1 puntu, epaimahaiak baloratu beharrekoa, haien iraupenaren arabera.

Oharrak, b) apartatu osorako.

1. Deialdi honen xede den lanpostuarekin zerikusia duten merezimenduak baino ez dira baloratuko 1. puntuan.

2. 10 puntukoa izanen da gehienez ere b) apartatu honi dagokion puntuazioa.

II. ERANSKINA.–GAITEGIA

1.–68/2009 Foru Dekretua, irailaren 28koa, Nafarroako Administrazio Publikoetan langileak administrazio-araubidean kontratatzea arautzen duena.

2.–158/1984 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 4koa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen ordainsarien behin-behineko erregelamendua onesten duena.

3.–225/2002 Foru Dekretua, azaroaren 4koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek txandaka, gauez eta jaiegunetan lan egiten dutenean hartu beharreko diru-konpentsazioak arautzen dituena.

4.–116/1992 Foru Agindua, abuztuaren 17koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek ohiz kanpoko orduetan lan egiteko behar diren muga eta betebeharrak ezartzen dituena.

5.–11/2009 Foru Dekretua, otsailaren 9koa, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen Erregelamendua onesten duena.

6.–39/2014 Foru Dekretua, maiatzaren 14koa, Nafarroako Administrazio Publikoetan lanaren banaketarako neurriak ezartzen dituena.

7.–27/2011 Foru Dekretua, apirilaren 4koa, Nafarroako Administrazio Publikoetako langile funtzionarioen lanaldiaren murrizketa arautzen duena.

8.–96/1997 Foru Dekretua, apirilaren 14koa, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 24.2 artikulua hein batean garatzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen prestakuntza eta lanbide-hobekuntza emate aldera.

9.–23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa: ordainsariak.

10.–Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako langileen akordio kolektiboa (2017-2019).

11.–Iruñeko Udalaren Hitzarmen Kolektiboa lan-kontratudun langileentzat.

12.–2/2015 Errege Dekretu Legegilea, urriaren 23koa, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena. I. titulua eta III. titulua. I. kapitulua.

13.–8/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onesten duena. I. titulua. Gizarte Segurantzaren sistemaren arau orokorrak. I. kapitulutik IV. kapitulura (biak barne). II. titulua. Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorra. I. kapitulutik X. kapitulura (biak barne).

Iragarkiaren kodea: L2507187