2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IGANTZI
2025erako lan publikoaren eskaintza
2025eko maiatzaren 6ko 69/2025 Alkate Ebazpenaren bidez Igantziko Udalaren 2025erako lan publikoaren eskaintza onetsi da, eta ebazpen horren xedapen zatia honakoa da:
1. Igantziko Udalaren 2025erako eskaintza publikoa onartzea, honako lanpostu hau betetzea barne:
–Funtzionarioa. Plaza kopurua: bat (1). Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. D maila. Lanaldia: %100. Hizkuntza-eskakizuna: B2 ahoz eta B1 idatziz. Sartzeko sistema: oposizio-lehiaketa. Betetze aurreikuspena: 2025-2026.
2. Enplegu publikoaren eskaintza udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta interesdunek egoki iritzitako errekurtsoak aurkez ditzaten.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Igantzin, 2025eko maiatzaren 6an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.
Iragarkiaren kodea: L2506543