107. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Deialdia, kirol instalazioetako arduradun izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

2025eko martxoaren 27an honakoa argitaratu zen 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean: deialdia, Uharteko Udaleko D mailako funtzionarioek oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez C mailako kirol instalazioetako arduradun lanpostu bat betetzeko.

Eskabideak aurkezteko epea buruturik, bidezko da izangai onartu eta baztertuen zerrenda onestea. 5.3. oinarrian xedatutakoari jarraituz, baztertutako hautagaitzarik ez badago, zuzenean argitaratuko dira behin betiko zerrendak. Baztertutako izangairik ez dagoenez, zerrenda behin betikoa izanen da.

2025eko maiatzaren 14an, alkateak 2025/0512 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren xedapen zatia:

"Lehenengoa.–Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onestea Uharteko Udaleko kirol instalazioetako arduradun izateko oposizio-lehiaketa murriztuan.

Onartutako izangaiak:

IÑIGO ARISTREGUI ELCANO

Baztertuak: inor ere ez.

Bigarrena.–Izangaiari jakinaraztea proba teorikoa ekainaren 2an eginen dela, astelehenarekin, goizeko 09:00etan, Uharteko udaletxean.

Hirugarrena.–Ebazpen honen xedapen zatia igortzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzeko.

Uharten, 2025eko maiatzaren 14an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2507020