107. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

2025erako lan publikoaren eskaintza osagarria

Alkatetzak 2025eko maiatzaren 2an eman 431 Ebazpenaren bitartez, 2025eko lan publikoaren eskaintza osagarria onetsi zen, honako lanpostu honi dagokiona:

–Lan-kontratudun finkoaren araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: eskola-sustatzailea, 123 zenbakia plantilla organikoan. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Ordezte-tasa (abenduaren 23ko 31/2022 Foru Legearen 20.Bi.1 artikulua).

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Berriozarren, 2025eko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2506469