1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1221/2025 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita akats bat, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 2ko 3541/2024 Ebazpenean atzemandakoa. Ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko albaitarien plaza hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 2ko 3541/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko albaitarien plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpena 2024ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 15ekoan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak otsailaren 10ean emandako 429/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko albaitarien plaza hutsak oposizio bidez betetzeko deialdikoa. Ebazpen hori 2025eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 27koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 7ko 1036/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko albaitarien plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdikoa. Ebazpen hori 2025eko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 28koan.
Akats bat atzeman denez epaimahaikide izendatutakoen izen-abizenetan (urriaren 2ko 3541/2024 Ebazpeneko seigarren oinarria), bidezkoa da hori zuzentzea, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Zuzentzea Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 2ko 3541/2024 Ebazpenean atzemandako akatsa.
Honako hau dioen tokian:
"–Epaimahaikidea: Ana Urdánoz Tabuenca andrea, Langileen Batzordea ordezkatuz.
–Ordezkoa: Ana Carmen García del Pozo Aguirre andrea, Langileen Batzordea ordezkatuz."
Honela behar du:
"–Epaimahaikidea: Luis Antonio Barbarin jauna, Langileen Batzordea ordezkatuz.
–Ordezkoa: Daniel Pérez Díaz jauna, Langileen Batzordea ordezkatuz."
2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, kalifikazio-epaimahaiko idazkariari eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).
Iragarkiaren kodea: F2506581