1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
912/2025 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, zenbait akats zuzentzen dira 2025eko apirilaren 16ko 813/2025 Ebazpenean, zeinak Nafarroako Unibertsitate Publikoak Banco Santanderrekin batera finantzaturiko doktoratu aurreko kontratuen 2025-2026 ikasturterako deialdia onetsi eta haren gastua baimendu baitzuen.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2021eko maiatzaren 18an emandako 813/2025 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoak Banco Santanderrekin batera finantzaturiko doktoratu aurreko kontratuen 2025-2026 ikasturterako deialdia onetsi eta haren gastua baimendu zen.
Ebazpen horretan ezarri zen ezin izanen direla doktoratu aurreko kontratuen zuzendari izan I. eranskinean jasoak ez dauden kontratu loturak dituztenak. Eranskin horretan, akats baten ondorioz, ez da ageri irakasle kontratatu iraunkorraren figura.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, "Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak".
Azaldutakoagatik, 109.2 artikuluan ezarritakoa kontuan hartuz, 813/2025 Ebazpenean zuzendu egin behar dira doktoratu aurreko kontratuen zuzendarien kontratu loturak.
Horrenbestez, Unibertsitate Sistemari buruzko 2/2023 Lege Organikoaren 50. artikuluak (2023ko martxoaren 22koa) eta Unibertsitateko Estatutuen 40. artikuluak (2003ko maiatzaren 12ko 110/2023 Foru Dekretuak onetsia eta Nafarroako Gobernuaren 2011ko martxoko erabaki baten bidez aldatua) esleitu dizkidaten eskudantziez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Aldaketa hau egitea errektorearen 2025eko apirilaren 16ko 813/2025 Ebazpenean –haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoak Banco Santanderrekin batera finantzaturiko doktoratu aurreko kontratuen 2025-2026 ikasturterako deialdia onetsi eta haren gastua baimendu zen–:
Tesi zuzendarien kontratu loturak ezartzen dituen I. eranskineko taula hau kendu:
UK | Unibertsitateko katedraduna |
UT | Unibertsitateko titularra |
KID | Kontratupeko irakasle doktorea |
KBID | Kontratupeko bitarteko irakasle doktorea |
ORD | Irakaslanerako ordezko irakasleak (LOU) |
ILD | Irakasle laguntzaile doktorea |
+ IF | Ikertzaile finkoa |
RYC | Ramón y Cajal |
AND | Andia laguntzaren onuraduna |
NB | Navarrabiomedeko plantillako ikertzailea edo Navarrabiomedeko areagotutako osasun-langileak |
Taula horren ordez, honako taula hau jartzea:
UK | Unibertsitateko katedraduna |
UT | Unibertsitateko titularra |
IKI | Irakasle kontratatu iraunkorra |
KID | Kontratupeko irakasle doktorea |
KBID | Kontratupeko bitarteko irakasle doktorea |
ORD | Irakaslanerako ordezko irakasleak (LOU) |
ILD | Irakasle laguntzaile doktorea |
+ IF | Ikertzaile finkoa |
RYC | Ramón y Cajal |
AND | Andia laguntzaren onuraduna |
NB | Navarrabiomedeko plantillako ikertzailea edo Navarrabiomedeko areagotutako osasun-langileak |
Bigarrena.–Ebazpen hau aditzera ematea Gizarte Kontseiluari, Ikerketako errektoreordeari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Irakaskuntza Zerbitzuari eta Kontu-hartzailetzari.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki ohol elektronikoan argitara dadila agintzea. Halaber, Unibertsitateko baliabide elektronikoen bidez ahalik eta hedapen handiena izan dezan arduratuko da Ikerketa Zerbitzua.
Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta, haren kontra, zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 13an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.
Iragarkiaren kodea: F2507011