2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Deialdia, dirulaguntzak emateko irabazi-asmorik gabeko erakundeei, baldin egiten badituzte gizarte ekintzaren arloko jarduera espezifikoak, 2025ean. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 828293.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/828293).
Dirulaguntzak ematea irabazi-asmorik gabeko erakundeei, baldin egiten badituzte gizarte ekintzaren arloko jarduera espezifikoak, desgaitasunaren/mendekotasunaren arloan eta gizarte inklusioaren arloan. 2025. urtea.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 6an.–Gizarte Ekintzako zinegotzi ordezkaria, Jose M.ª Mauleon Echeverria.
Iragarkiaren kodea: L2506502