103. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZPAKO KONTZEJUA

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

2025eko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 7an, 2025eko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo da, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hori dela-eta, laburtuta argitaratzen da behin betiko onetsitako aurrekontua, jarraikiz aipatutako foru legearen 272. artikuluari:

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 8.750,50 euro.

Gastuak, guztira: 8.750,50 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 440,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 2.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 3.010,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 3.300,50 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 8.750,50 euro.

Azpan, 2025eko maiatzaren 2an.–Kontzejuko burua, Sergio Hernández Nicuesa.

Iragarkiaren kodea: L2506437