1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
35/2025 FORU AGINDUA, apirilaren 28koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Carla Alessandra Imbérgamo Mendívil andrea, kabineteko laguntzailea.
Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19.2 artikuluak xedatzen du kabineteetako kideak libreki izendatuko edo kargutik kenduko dituztela Nafarroako Gobernuko lehendakariak edo kontseilariek. Behin-behineko langileak izanen dira, funtzio publikoari buruzko legeriaren arabera, eta kargua utziko dute izendatu dituenak kargua uztearekin batera.
Horrenbestez,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Carla Alessandra Imbérgamo Mendívil andrea, Lurralde Kohesiorako kontseilariaren kabineteko laguntzailea, eta egindako zerbitzuak eskertzea. 2025eko apirilaren 28a da lanpostu horretan aritzeko azken eguna.
2. Foru dekretu hau Carla Alessandra Imbérgamo Mendívil andreari jakinaraztea eta Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko apirilaren 28an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2506344