102. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

49/2025 FORU AGINDUA, apirilaren 30ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Amaya Mateos Goñi andrea, Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiko Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuko Aurrekontuen Plangintzarako Ataleko burua.

Hala ezartzen baitu hirugarren xedapen gehigarriko bigarren zenbakian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Amaya Mateos Goñi andrea, Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiko Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuko Aurrekontuen Plangintzarako Ataleko burua, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2025eko apirilaren 30etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori da lanpostu horretan aritzeko azkena.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2025eko apirilaren 30ean.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2506392