102. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Herri-lurretako aprobetxamenduen enkante publikoa

Mendabiako Udaleko osoko bilkurak, 2025eko apirilaren 28ko ohiko bilkuran, aho batez erabaki zuen enkante publiko bat egitea, ahozko posturen bidez, adjudika dadin, 2031ko abenduaren 31 arte, lehorreko herri-lur honen errentamendua: 9. poligonoko 1126A eta 1126B katastro-lurzatiak, San Bartolomé parajean.

Enkantea Udaletxean eginen da, ekainaren 5ean, ostegunez, 12:00etan. Enkantean parte hartzeko, ezinbestekoa izanen da frogatzea hirurehun euroko behin-behineko bermea jarri izana, eta inolako zorrik ez izatea Mendabiako Udalean.

Adjudikazio hau arautzen duen baldintza-agiria eta loteen zerrenda interesdunen eskura daude Udal Idazkaritzan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 143.2 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legea).

Mendabian, 2025eko apirilaren 29an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2506423