102. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 64. lurzatian. Behin betiko onespena

Los Arcosko Udalak, 2025eko apirilaren 24an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

2025eko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 20an, iragarki bat argitaratu zen, 5. poligonoko 64. lurzatirako (La Carrera kalea 25) xehetasun-azterketari buruzkoa (haren sustatzailea 169861T espedientean ageri da). Argitaratu zenetik 20 egun igarota, behin betiko onesten da xehetasun-azterketa hori.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 79. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Los Arcosen, 2025eko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Eduardo García de Galdiano Baños.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2506482