102. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluen gainean xedatuari jarraikiz, deialdi publikoa iragarri da hutsik dauden Lakuntzako bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko.

Interesdunek eskabidea aurkezten ahal dute zuzenean Udal Idazkaritzan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako baten bidez; horretarako, 15 egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lakuntzan, 2025eko maiatzaren 13an.–Alkatea, Oihane Uribeetxebarria Garmendia.

Iragarkiaren kodea: L2506956