102. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BADOSTAINGO KONTZEJUA

Laborantzako herri-lurren aprobetxamenduaren eskaera

Badostaingo Kontzejuak, 2025eko apirilaren 13ko ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera ematea laborantzako herri-lurren aprobetxamendua adjudikatzeari, errentamendu bidez adjudikatu ere.

Interesdunek adjudikazioa eskatzen ahalko dute, baldintza-agiriei jarraikiz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamar eguneko epean.

Badostaingo Kontzejuaren iragarki-taulan eta kontratazio atarian agertzen dira aprobetxamendurako baldintzak, eta, orobat, azaltzen da zer agiri aurkeztu behar dituzten interesdunek.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Badostainen, 2025eko apirilaren 13an.–Kontzejuburua, Fernando Torres de Miguel.

Iragarkiaren kodea: L2507215