2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
ARU-09 urbanizazioa berritzeko edo eraberritzeko hiri-jarduketako plan berezia. Ingurumen-txosten estrategikoa
Alkatetzaren 145 b/2025 Ebazpena.
Ikusirik hiri-jarduketako plan bereziaren espedientean dauden agiriak. Planaren xedea da zehaztea determinazio xehatuak, ARU-09 urbanizazioa berritzeko edo eraberritzeko eremuan, Arguedasko udal plan orokorrean. Agirien artean dago ingurumen-txosten estrategikoa.
Jarraikiz abenduaren 9ko 21/2013 Foru Legearen xedapen aplikagarriei (Ingurumen Ebaluazioari buruzko Foru Legea) eta 17/2020 Foru Legearen xedapenei (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), zeinen bidez Udala ezartzen baita ingurumen organo gisa, ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikaturako, eta baliatuz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluaren babesean eman zaizkidan eskudantziak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),
EBAZTEN DUT:
1. Aldeko ingurumen-txosten estrategikoa ematea hiri-jarduketako plan bereziari, ARU-09 urbanizazioa berritzeko edo eraberritzeko eremuan.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten den hurrengo osoko bilkuran.
Arguedasen, 2025eko apirilaren 24an.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.
Ingurumen-txosten estrategikoa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2506626