102. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Aranoko Udaleko Udalbatzak, 2025eko martxoaren 27an egindako udalbilkuran hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda. Iragarki hau 74. zenbakidun 2025eko apirilaren 14ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen.

Jendeaurreko epea igaro da eta ez da erreklamaziorik aurkeztu, ondorioz, plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda behin betiko onetsita gelditzen direla ulertzen da.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioako 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Aranon, 2025eko maiatzaren 14an.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

–Lanpostua: Arano eta Goizuetako udalen Elkarteko idazkaria.

  • Buru den udalerria: Goizueta.
  • Maila: A.
  • Bateraezintasun osagarria: %35.
  • Lanpostuko osagarria: %3,72.
  • Baldintza berezia: euskara jakitea nahitaezkoa, EGA maila edo baliokidea.
  • Egoera administratiboa: hutsik.

Lan Kontratatudunak.

–Lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea.

  • Maila: E.
  • Maila osagarria: %15.
  • Lanpostuko osagarria: %3,21.
  • Baldintza berezia: Euskara jakitea nahitaezkoa, idatzizkoa eta ahozkoa B1 maila.
  • Baldintza berezia: Gidatzeko B baimena.
  • Egoera administratiboa: hutsik.

–Lanpostua: administrari laguntzailea.

  • Maila: D.
  • Lanaldia. %41.
  • Maila osagarria: %12.
  • Lanpostuko osagarria: %2,99.
  • Baldintza berezia: euskara jakitea nahitaezkoa, EGA maila edo baliokidea.
  • Egoera administratiboa: jardunean.

Langileen izenen zerrenda

Administrazio kontratudun langileen izenen zerrenda.

Idazkaria: Miriam Arozena San Miguel.

Zerbitzu anitzetako langilea: Francisco Javier Ansa Egurrechea.

Behin betiko lan kontratudun langileen izenen zerrenda.

Adminsitrari laguntzailea: Cristina Ursua Aizpurua.

Iragarkiaren kodea: L2506996