2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Hiri-jarduketarako plan berezia, Taxoareko 3. poligonoko 215. lurzatian. Behin betiko onespena
Arangurengo Udalak, 2025eko apirilaren 29an egindako ohiko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Taxoareko 3. poligonoko 215. lurzatirako hiri-jarduketarako plan berezia, Club Atletico Osasunak sustatua.
Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, jarraikiz ezarritakoari uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Mutiloan, 2025eko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2506466