102. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ETXALAR

2025. urterako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren maiatzaren 13ko 26/2025 Ebazpenaren bidez, onetsi dela Etxalarko Udalaren 2025. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

–Lanpostua: garbitzailea. D maila. Araubide-juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Lanpostua betetzeko sistema: oposizio-lehiaketa. Euskara maila: B1 ahozkoa, B1 idatzizkoa.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Etxalarren, 2025eko maiatzaren 13an.–Alkatea, Xabier Etxarte Miquelestorena.

Iragarkiaren kodea: L2506991