Iragarkia
102. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 23a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LIZARRA
Deialdia, kirol koordinatzailearen lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketaren bidez
Alkateak honako hau ebazten du:
Kontuan izanik Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 5. artikuluan eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoa, bidezkoa da lanpostu huts hauek oposizio-lehiaketaren bidez betetzea.
Deialdiaren oinarriak eta espedientean dauden eranskinak ikusirik, honako hau,
EBATZI DU:
Lehenbizikoa.–Deialdia onesteko erabaki honi dagokionez, neureganatzea Alkatetzaren 2023ko uztailaren 3ko 381. Ebazpenaren bidez Lizarrako Udaleko Gobernu Batzarraren esku utzitako eskumena.
Bigarrena.–Lizarrako Udalean kirol koordinatzailearen lanpostu bat (4.4 plaza; funtzionarioa) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak onestea.
Hirugarrena.–Agintzea deialdiaren oinarriak eta haren eranskinak argitara daitezela Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea udaleko osoko bilkurari, organo kolegiatu horrek egiten duen lehen bilkura arruntean.
OINARRIAK
1.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da kirol koordinatzailearen lanpostu bat, B mailakoa eta funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzea, Lizarrako Udalaren zerbitzura aritzeko. Lanpostu horrek 4.4 zenbakia du plantilla organikoan, 2024rako onetsitako lan publikoaren eskaintzaren arabera.
Era berean, eta 10. oinarrian ezarritakoarekin bat, deialdi honen xedea da izangaien zerrenda bat eratzea, kirol koordinatzailearen lanpostua aldi baterako betetzeko, lehen proban puntuazioaren %30 gutxienez lortu duten izangaiekin.
1.2. Izendapenaren ondorioz hautatua gertatzen dena Lizarrako Udaleko funtzionario bilakatuko da, ondorio guztietarako, karguaz jabetzen den egunetik hasita, eta alta emanen zaio Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean.
1.3. Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei dagozkien B mailako ordainsariak ditu lanpostuak, bai eta plantilla organikoan soldatarako ezarritako osagarriak ere.
1.4. Urteko lanaldia izanen da Udalaren bulegoetako gainerako langileek duten bera, eta zerbitzuaren beharretara egokituko da; beraz, Udalak noiznahi aldatzen ahalko du.
1.5. Bere mailari eta kategoriari dagozkion eginkizunak bateko ditu; hona hemen horietako batzuk, aipamen hutsez eta bestelakoak baztertu gabe:
–Kirol programak eta jarduerak prestatzea, sustatzea, planifikatzea, kudeatzea eta ebaluatzea.
–Azterlan eta txosten teknikoak prestatzea bere arloan, eta aholkuak ematea Kirol Batzordeari.
–Kirol programak gauzatzen direla zaintzea, eta horien jarraipena eta ebaluazioa egitea.
–Kirol jarduerak koordinatzea Lizarrako erakunde, talde, klub, entitate publiko edo pribatu, elkarte, aisialdi-zentro eta ikastetxeekin lankidetzan.
–Kirol Batzordearen bileretan parte hartzea, aholkulari gisa, eta bileretan agertzea batzordeburuak eskatzen dion guztietan; txostenak egin eta har litezkeen erabakiak aztertuko ditu.
–Kiroldegiaren Jarraipen Batzordearen bileretan parte hartzea.
–Herritarrei harrera egitea, eta informazioa eta orientabideak ematea bere lan esparruko gaietan.
–Herritarren eskakizunak eta eskabideak kudeatzea, eta horiek betetzeko behar diren ekintzak diseinatzea.
–Antolaturiko jarduera eta programak iragartzeaz eta ezagutarazteaz arduratzea.
–Kirol instalazioetarako erabilera ordutegiak antolatzea, honako hauen jardueretarako: kirol klubak, eskolak, auzo-elkarteak, federazioak eta abar.
–Etengabe egotea harremanetan kultura, hezkuntza, emakumea eta gazteria arloekin, ezarritako helburuak betetzearren.
–Kirol Arloko (oinarriko kirola eta oinarriko kirola ez dena) dirulaguntzen deialdiak prestatzea, aztertzea, haien jarraipena egitea eta ebaztea.
–Foru administrazioak eta estatukoak deitzen dituzten dirulaguntzak bilatzea, horien gaineko argibideak ematea eta horiei buruzko proiektuak egitea.
–Urteko kirol gala eta kirolaren eguna antolatzea Lizarran.
–Aipatutakoez gain, haren gain jartzen direnak, lanpostuari dagozkion ahalmen eta gaitasunekin bat etorriz gero.
–Aholkuak ematea eta ohartarazpenak egitea klubei Boluntariotzarako Foru Legeari buruz.
–Desgaitasuna dutenentzako kirol jardueren arloan, horiek antolatzea eta sustatzea, horiei lotutako dirulaguntzak kudeatzea eta elkarteekin modu koordinatuan lan egitea.
–Gazteentzako jarduera osasungarriak antolatzea.
–Eta, oro har, arestian deskribatutakoen antzeko zeregin guztiak egitea, bai eta zerbitzua dela-eta agintzen zaion bertze edozein eginkizun edo zeregin ere, lanpostuari dagokionez eta haren mailaren eta kategoriaren barnean.
2.–Baldintzak.
2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:
a) Espainiar nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa.
Parte hartzen ahal dute, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.
b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.
c) Unibertsitateko gradu edo diploma titulua, ingeniari teknikoarena, arkitekto teknikoarena edo horien baliokidea edukitzea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.
Baldin atzerrian lortutako tituluak badira, eduki beharko da egoki den baliozkotzea, edo homologazioa frogatzen duen agiria. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena eskuratu duten izangaiei, betiere eskuratu badute lanbide arautuen esparruan, Europar Batasuneko xedapenen babesean.
d) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez izatea administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua.
e) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.
2.2. Baldintza horiek bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea amaitzen den unean eta lanpostuaz jabetu arte, eta izangaiek frogatu beharko dituzte deialdi honetako oinarrietan zehazten den unean.
3.–Eskabideak eta aurkezteko epea.
3.1. Deialdi honetan parte hartzeko eskabideak nahitaez aurkeztu beharko dira modu telematikoan. Horretarako, Lizarrako Udalaren atariko egoitza elektronikoan berariaz diseinatutako izapidea baliatu beharko da.
Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.3 artikuluan ezarritakoaren arabera (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), "administrazioek haiekin harremana nahitaez bitarteko elektronikoz izan beharra ezarri ahal izanen dute zenbait prozeduratarako eta pertsona fisikoen multzo batzuendako, haien gaitasun ekonomikoagatik, gaitasun teknikoagatik, dedikazio profesionalagatik edo bertzelako arrazoiengatik egiaztaturik badago behar diren bitarteko elektronikoetarako irispidea eta eskuragarritasuna badutela".
Halaber, 2025erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 19/2024 Foru Legearen 27. artikuluan (Nafarroako Administrazio Publikoek deitutako hautapen prozesuei buruzko xedapenak), hau ematen da aditzera: "Nafarroako administrazio publikoei ahalmena ematen zaie Administrazioan sartzeko edo bertako lanpostuak betetzeko hautapen-prozesuen deialdietako eskabideak eta gainerako dokumentazioa bitarteko elektronikoen bidez aurkez daitezela eskatzeko".
3.2. Desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, denbora eta baliabideen aldetik, ariketak egin ahal izateko, hala behar izanez gero. Halakoetan, eskabidean adierazi beharko dute, beste orrialde batean, zer nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten. Horretarako, izangaiak egokitzat jotzen duen dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean.
3.3. Deialdian parte hartzeko eskabideak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.
3.4. Eskabideak egoitza elektronikoko tramitearen bidez aurkeztu beharko dira. Haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
3.5. Izangaiek alegatu egin beharko dituzte kalifikazio-epaimahaiak baloratu beharreko merezimenduak, deialdi honen 6,3. oinarriaren arabera.
Dokumentazio hori aurkezten ez bada eskabideetarako ezartzen diren epean eta moduan, ez dira baloratuko merezimenduak.
3.6. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak. Eskabidea aurkezteko unean, izangaiek aurkeztu beharko dute dokumentazio hau, kasuaren arabera:
3.6.1. Nortasun agiri nazionala edo pasaportea, indarrean.
Europar Batasuneko beste estatuetako izangaien kasuan, jatorrizko herrialdeko nortasun agiri balioduna, indarra duena, non agertuko baita titularraren nazionalitatea, edo pasaportea.
Espainiarren eta Europako Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontide direnek, ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak baldin haien kontura bizi badira, pasaportea eta Europar Batasunean bizi den baten ahaide izatearen txartela, ez badira Europar Batasuneko kide den estatu bateko herritarrak; bestela, aurreko apartatuan aipatu dokumentazioa aurkeztuko dute.
3.6.2. Deialdiko 2.1. c) oinarrian eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.
3.6.3. Izangaiak lehiaketaldian aurkezten dituen merezimenduak ziurtatzen dituzten egiaztagiriak edo kopiak.
3.6.4. Dokumentuak eman eta izapidetzeagatiko tasak arautzen dituen 4. ordenantza fiskalean xedatutako azterketa eskubideei dagokien tasaren hamar euroak ordaindu izanaren egiaztagiria.
Tasa autolikidazio bidez ordainduko da bankuko txartelaren bidez egoitza elektronikoan bertan, eskabidea aurkezteko izapidean. Egiaztagiria automatikoki sortuko da eta eskabideari erantsiko zaio.
Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.
3.6.5. Desgaitasun aitortua duten izangaiek aurkeztu beharko dute hura frogatzeko agiria, organo eskudunak emana, parte hartzeko eskabidearekin batera. Halaber, azterketak egiteko egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, denboraren nahiz baliabideen aldetik. Kasu horretan eskabidean bertan adierazi beharko dute, eta, horrez gainera, aparteko orri batean azaldu beharko dute zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten.
4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
Onartzeko baldintza gisa ezartzen da bigarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzea, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako, epe barruan aurkeztea, eskatutako gainerako dokumentazioarekin batera, eta azterketa eskubideak ordaintzea.
4.1. Eskabideak aurkezteko 30 egun naturaleko epea bukatutakoan, Alkatetzak ebazpen bat emanen du, onesten duena izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Udalaren iragarki-taulan eta web orrian.
4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, erreklamazioak aurkezteko eta, deialdiko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko agirietan akats formalik egin badute, horiek zuzentzeko. Erreklamazioak nahitaez aurkeztu beharko dira telematikoki, egoitza elektronikoaren bidez.
4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea iragan eta horiek ebatzi ondoren, alkateak ebazpen bat emanen du, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Lizarrako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.
Bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda.
4.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak, galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
4.5. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da non, noiz eta zer ordutan eginen den oposizioko lehen ariketa eta epaimahaiaren behin betiko osaera. Ondoren, epaimahaiak gainerako ariketak egiteko iragarkiak argitaratuko ditu bere garaian, Lizarrako Udalaren web-orrian.
4.6. Azterketa eskubideak ez dira itzuliko, baldin izangaiak bazterturik gelditzen badira izangaiei berei egozten ahal zaien arrazoi batengatik.
5.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Hauek izanen dira kalifikazio epaimahaiko kideak:
–Epaimahaiburua: Marta Ruiz de Alda Parla, Lizarrako Udaleko alkatea.
–Epaimahaiburuaren ordezkoa: udalbatzako kide bat, hark eskuordetzen duena.
–Epaimahaikide titularra: Nafarroako administrazio publiko bateko kirol teknikari bat.
–Ordezkoa: Nafarroako administrazio publiko bateko kirol teknikari bat.
–Epaimahaikide titularra: Nafarroako administrazio publiko bateko kirol teknikari bat.
–Ordezkoa: Nafarroako administrazio publiko bateko kirol teknikari bat.
–Udaleko langileen ordezkari bat, horretarako berariaz izendatua.
–Ordezkoa: Udaleko langileen ordezkari bat, titularrak eskuordetua.
–Epaimahaikide idazkaria: José Luis Navarro Resano, Lizarrako Udaleko idazkaria.
–Ordezkoa: Lizarrako Udalaren edo beste administrazio publiko baten zerbitzuko langilea, Zuzenbideko lizentziaduna.
5.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako jasotzen diren egoeretako batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Zehazteke dauden epaimahaikideen izen-abizenak Udalaren web-orrian argitaratuko dira, izangaiak aukera izan dezaten horiek errekusatzeko, baldin eta adierazitako inguruabarrak jazotzen badira.
Epaimahaiaren konposizioa aldatzen bada abstenitzeko edo errekusatzeko ezarritako arrazoiak direla medio, izangai onartuen eta baztertuen zerrendekin batera emanen da horren berri.
5.3. Epaimahaia eratu beharko da hautaprobak hasi baino lehen, eta, haren eraketak eta jardunak balioa izan dezaten, kide guztien gehiengo osoa bildu beharko da gutxienez.
Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza jaso dezake proba guztietan edo haietako batzuetan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.
6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.
6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da: lehiaketaldia lehenbizi, eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.
Oposizioaldia 2026ko urtarriletik aurrera hasiko da.
Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioaldiko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.
Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin eta deialdi honen 9. oinarrian ezartzen den moduan emanen ditu argitara hurrengo probetako deialdiak, Lizarrako Udalaren egoitza elektronikoan; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du, baita oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adierazi ere.
Oposizioaldiko probarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena, bai eta bolaluma urdina edo beltza ere. Prozesutik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak eta aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.
6.2. Lehiaketaldia. Epaimahaiak, lehenik, baloratuko ditu deialdian parte hartzeko eskabidea aurkezteko unean izangaiek alegatutako eta agiri bidez frogatutako merezimenduak. Hori dena, jarraikiz Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 19. artikuluari (erregelamendu hori onetsi zen ekainaren 5eko 113/19985 Foru Dekretuaren bidez).
Ez dira aintzat hartuko, ezta baloratuko ere, parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean zerrendatuta, alegatuta eta frogatuta ez dauden merezimenduak; hala ere, kalifikazio epaimahaiak noiznahi dokumentazio gehiago eskatzen ahal du, behin betiko balorazioa egin baino lehen, uste badu merezimendu bat ez dagoela behar bezala frogatua. Orduan aurkezten ez diren merezimenduak ez dira kontuan hartuko, ondorio guztiekin.
Epaimahaiak izangaiek aurkeztutako merezimenduak baloratuko ditu, ondotik heldu den baremoari jarraikiz. Epaimahaiak noiznahi eska ditzake izangaiek alegatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak.
6.3. Merezimenduen baremoa. Lehiaketaldian, 30 puntu lortzen ahalko dira gehienez, eta ez da baztertzailea izanen.
6.3.1. Laneko esperientzia. Gehienez ere 18 puntu.
a) Edozein administrazio publikotan kirol koordinatzailearen lanetan edo antzeko lanetan benetan emandako urte bakoitzeko: 3 puntu urteko.
Hori frogatuko da dagokion administrazio publikoko organo eskudunaren ziurtagiriaren bidez; bertan, berariaz agertu beharko da zerbitzu-ematearen iraupen osoa. Zerbitzuak lanaldi partzialean eman badira, ohiko lanaldiaren aldean horien portzentajea zenbatekoa izan den ere agertu beharko da.
b) Enpresa eta/edo erakunde pribatuetan besteren kontura emandako zerbitzuak, kirol koordinatzaile gisa edo antzeko ezaugarriak dituen beste lanposturen bat betez (betetako eginkizunek eta lan-kategoriek administrazioaren B mailakoen baliokide izan behar dute): 2 puntu urte bakoitzeko, eta gehienez ere 10 puntu.
Hori egiaztatu beharko da lan kontratuaren kopiarekin eta Gizarte Segurantzak emandako lan-bizitzaren ziurtagiriarekin.
6.3.2. Prestakuntza. 6 puntu gehienez:
–Amaitutako graduondoko unibertsitate-ikasketak, lotura dutenak lanpostuko eginkizunekin (1.5 oinarria); erakunde ofizialek, administrazio publikoek edo unibertsitateek emanak edo homologatuak. Unibertsitateko goi-mailako hezkuntza-sistemako 200 prestakuntza-ordu bakoitzeko 2 puntu emanen dira, eta 6 puntu gehienez. Ez da baloratuko 200 ordu baino gutxiagoko prestakuntza-ikasketarik. Gutxieneko prestakuntza hori gainditurik, 200 ordutik beherako zatiei esleituko zaie dagokien puntuazio proportzionala.
–Amaitutako ikastaroak, lotura dutenak lanpostuko eginkizunekin (1.5 oinarria); erakunde ofizialek, administrazio publikoek edo unibertsitateek emanak edo homologatuak. 0,25 puntu emanen da 10 orduko, eta 4 puntu gehienez. Ez da baloratuko 10 ordu baino gutxiagoko ikastarorik. Gutxieneko iraupen hori gainditurik, 10 ordutik beherako zatiei esleituko zaie dagokien puntuazio proportzionala.
Ez dira baloratuko 10 ordu baino gutxiagoko ikastaroak, ez eta zer iraupen izan duten zehazten ez dutenak ere.
Alegatutako merezimenduak baloratzeko, kontuan hartuko dira honako inguruabar hauek:
Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du eman onarri hauetan apartatu bakoitzerako adierazitako gehieneko puntuazioa baino handiagorik.
Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.
–Honako hauek hartzen dira administrazio publikotzat: Estatuko Administrazio Orokorra, autonomia erkidegoetako administrazioak, Toki Administrazioa osatzen duten entitateak, eta aurrekoei loturik edo haien mendean dauden organismo publikoak eta zuzenbide publikoko entitateak.
–Tokiko merkataritza-sozietateetan edo araudian aurreikusitako zeharkako kudeaketa-moduetan emandako zerbitzuei dagokienez, enpresa eta entitate pribatuetan egindako zerbitzutzat joko dira.
–Aldi berean egindako zerbitzuak ez dira bi aldiz baloratuko.
–Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaio (hilabete oso bat izanen da kontuan hartuko den gutxieneko denbora).
–Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.
–Ez dira baloratuko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.
6.3.3. Hizkuntzak. 6 puntu gehienez ere.
Hizkuntzak jakiteagatik, gehienez ere 6 puntu emanen dira. Jakintza hori frogatu beharko da Hizkuntzetarako Esparru Bateratuko ziurtagiri ofizialen arabera. Titulazio gorena baino ez da baloratuko.
Baloratuko diren hizkuntzak: euskara, ingelesa eta frantsesa.
C1 tituluagatik: 6 puntu; B2 tituluagatik: 4,8 puntu; B1 tituluagatik: 3,6 puntu.
Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak ikusgai jarriko du izangaien zerrenda Lizarrako Udalaren iragarki-taulan eta udalaren web orrian, eta izangai bakoitzak lehiaketaldian lortutako puntuak zehaztuko ditu. Behin-behineko kalifikazio horien aurka, izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte bost egun naturaleko epean. Alegazioak nahitaez aurkeztu beharko dira egoitza elektronikoaren bidez.
6.4. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko II. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzeko iragarkian adieraziko da non eta noiz (eguna eta ordua) izanen den lehenbiziko proba.
Baldin, arrazoi justifikatua dela-eta, probaren lekua, eguna edo ordua aldatu behar bada (betiere, iragarritakoa baino geroago), behar besteko aurrerapenarekin jakinaraziko da udalaren web orrian, eta izangai bakoitzari banaka jakinaraziko zaio.
Gai guztiak eskatuko dira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean den araudiaren arabera.
Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzat, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean hala eskatu badute.
6.5. Oposizioak proba hauek izanen ditu:
6.5.1. Lehen proba: teorikoa. Gehienez ere, 40 puntu.
Proba teoriko horretan test moduko 60 galderari erantzun beharko zaie, idatziz, ordu eta erdian gehienez. Proba baztertzailea izanen da. Galderok izanen dira deialdi honen II. eranskineko gai-zerrendako gaiei buruzkoak. Galdera bakoitzak lau erantzun izanen ditu aukeran, baina bat bakarra izanen da zuzena. Oker emandako erantzun bakoitzeko, zuzen erantzundakoaren balioaren laurdena kenduko da; hutsik utzitako galderengatik ez da ezer kenduko.
Proba gaindituko dute 12 puntu baino gehiago lortzen dituztenek.
6.5.2. Bigarren proba: praktikoa. Gehienez ere, 30 puntu.
Kasu praktiko bat edo gehiago ebatzi beharko dira, II. eranskinean adierazitako gairen bati buruz.
Proba gaindituko dute 12 puntu baino gehiago lortzen dituztenek.
Proba bakoitza hasi baino lehen, epaimahaiak ezarriko du ariketak egiteko denbora.
6.6. Oposizioaldiko ariketa guztiak baztertzaileak izanen dira. Bazterturik geldituko dira, bada, ariketa bakoitzari dagokion gutxieneko puntuazioa bederen eskuratzen ez dutenak.
Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta gailu elektronikorik edo bertzelako materialik ere, boligrafo urdina edo beltza izan ezik.
6.7. Gutun-azal itxien sistema erabiliko da. Ariketa bakoitza zuzendutakoan, epaimahaiak argitara emanen ditu kalifikazioen zerrenda eta plikak jendaurrean irekitzeko eguna eta ordua, Lizarrako Udalaren egoitza elektronikoan.
6.8. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak Lizarrako Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bortz egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidekotzat jotzen duten guztia alega dezaten modu telematikoan.
7.–Gainditu dutenen zerrenda eta izendapen proposamena.
7.1. Oposizioaldiaren kalifikazioa buruturik, epaimahaiak ikusgai jarriko du, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, probak gainditu dituztenen zerrenda, puntuazioaren arabera ordenatua, eta horretarako, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian ateratzen dituen kalifikazioen batuketa eginen du.
Berdinketarik izanez gero, oposizioaldian puntuaziorik handiena eskuratu duenaren alde eginen da, eta berdinketak badarrai, lehenbiziko proban lortutako puntuaziori begiratuko zaio. Hala eta guztiz ere, berdinketak bere horretan jarraitzen badu, zozketa bidez ebatziko da. Zozketa hori ukitutakoei jakinaraziko zaie zozketa egiteko eguna baino bi egun lehenago.
7.2. Zerrenda horri jarraituz, epaimahaiak alkatetzari igorriko dio puntuazio altuena lortu duen pertsona izendatzeko proposamena, bai eta azken bilkuraren akta ere. Proposamena Udalaren egoitza elektronikoan eta web-orrian, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
7.3. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituela ziurtatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu Lizarrako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez; zehazki, honako hauek:
a) Nortasun-agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzen dituen bertze agiri baliokideren batena.
b) Lanpostuko eginkizunak betetzea eragozten dion eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzen duen osasun ziurtagiri ofiziala.
c) Deialdian eskatutako tituluaren kopia autentikoa, edo hura lortzeko eskubideak ordainduak dituela erakusten duen ordainagiria.
d) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazteko izangaia ez dagoela diziplinazko espediente bidez inongo administrazio publikotatik bereizia eta ez dagoela eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua epai irmo bidez, eta ez duela bateraezintasunerako arrazoirik.
e) Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
7.4. Eskatutako dokumentazioa lehen aipatutako epean aurkezten ez bada, salbu ezinbesteko kasuetan, edo agiriak aurkeztuta ondorioztatzen bada deialdiko beharkizunak ez direla betetzen edo aitorpenean gezurra esan dela, hautatutako izangaiaren egintzak baliorik gabe geldituko dira, eta, hortaz, hari buruz epaimahaiak gauzatutako egintzak ere baliorik gabe geldituko dira, eta ezin izanen da izendatu.
Kasu horretan, baldintzak betetzen dituen izangaiarekin beteko da baja, eta, ondoren, gaindituen zerrendan sartuko da, aurreko apartatuetan adierazitako moduan jardunez. Horrek ez du esan nahi beste erantzukizun batzuk eskatuko ez direnik.
Udalaren egoitza elektronikoan eta web-orrian argitaratuko da informazio hori.
8.–Izendapena eta jabetza hartzea.
8.1. Hautaketa-prozesua amaituta, eta gainditu dutenen artean puntuaziorik handiena eskuratu duen izangaiak 7.3 oinarrian adierazitako agiriak aurkeztu eta gero, alkatetzak, ebazpen bidez, Lizarrako Udaleko funtzionario izendatuko du aurreko oinarrietan ezarritakoa bete eta puntuaziorik handiena eskuratu duen izangaia eta lanpostu hutsa (4.4 plaza) esleituko dio, kirol koordinatzaile gisa aritzeko.
8.2. Izendapenaren eta lanpostuaren jabetza hartzearen ondorioz, izendatua nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko da, eta izanen ditu indarra duten xedapenek Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko funtzionarioentzako ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean inskribatu eta kidetuko da, araubide horretan aurreikusitakoaren babesean.
Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), baldin izendatuak badira Nafarroako administrazio publikoen edozein montepiotako eskubide pasiboen araubidekoak, bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez arauturiko eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.
8.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
8.4. Funtzionario izendatutako izangaiak hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten zaionetik hasita. Epe horretan lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, ezinbertzeko kasuetan izan ezik, Lizarrako Udaleko funtzionario bihurtzeko eskubide guztiak galduko ditu, eta aurreko oinarrian zehaztu bezala jokatuko da.
8.5. Izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 7.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.
9.–Jarduketen publikotasuna.
Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez ofizialki argitaratu beharreko izapideak, Lizarrako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian argitaratuko dira proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen informazioa eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den guztia ere.
10.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendaren eraketa eta funtzionamendua.
10.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan xedatuarekin bat, eta deialdi honen 1.1. oinarrian ezarritakoarekin bat, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat prestatuko da probak gainditu baina lanposturik lortu ez duten izangaiekin, gerta daitezkeen izendapen beharrei erantzuteko, betiere aldi baterako eta administrazio araubidean.
Horretarako, izendapenarekin batera, alkatetzak izangaien zerrenda hori onetsiko du.
Hautaketa-prozesuaren emaitza ikusita, gerta liteke bigarren zerrenda bat, nagusiarekiko subsidiarioa, onetsi behar izatea. Zerrenda horretan sartuko dira oposizialdiko lehenbiziko proban puntuazioaren %30 gutxienez eskuratu duten izangaiak. Probak gainditu baina lanposturik eskuratu ez dutenen zerrendan, izangaien ordena ezarriko da oposizioaldian lortutako puntuazioaren arabera. Halaber, hautapen prozesua gainditzen ez duten izangaien zerrendako ordena finkatuko da lehendabiziko ariketan lortutako puntuazioaren arabera, eta zerrenda horretan berdinketa badago, zozketa bidez ebatziko da.
Zerrendak/zerrendek bost urteko iraupen luzaezina izanen du/dute, eta iraungitzen ahalko da/dira lanpostu bererako beste hautapen prozesu baterako deialdia egiten bada.
Onartutako zerrendan ezarritako hurrenkera errespetatuz eginen da deia.
10.2. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda.
Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42.2 artikuluari jarraikiz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak osatuko dira, jarraikiz kasuan kasuko hautapen probetan lortutako puntuazioaren hurrenkerari eta lehiaketaldian lortutako puntuazioari.
Izangaiak aldi baterako kontratatzeko zerrendan sartzeak ez du berekin ekartzen interesdunei onartu izana 2. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituztela, horiek frogatu behar baitira oinarri hauetan ezartzen den eran.
10.3. Aldi baterako kontrataziorako dei egitea.
Gainditu duten izangaiak kontrataziorako deitzen ahalko dira, sortzen diren beharren arabera, jarraikiz deialdi honetako oinarrietan eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan ezarritakoari.
Deiak eginen dira Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera, haren bitartez onetsi baitziren aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak.
Lehen aipatutako deietarako, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bateginean ezarritakoa, zehazki, zazpigarren xedapen gehigarriko 3. apartatuan ezarritakoa, maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera. Foru lege horrek hizpide du Nafarroako Foru Komunitatean desgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzea. Horretarako, azterketa medikoa eginen zaie, lanposturako duten gaitasuna zehazteko.
Kontratuduna Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartuko da, eta bertan kidetuko; beraz, haren kargu izanen da dagokion kuota eta PFEZaren atxikipena (pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga), behar diren kopuruetan.
Lan zerrendaren kudeaketatik eratortzen diren jarduketa guztiak Lizarrako Udaleko langileen alorrak eginen ditu.
11.–Datuen babesa.
Bat etorriz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren (DBEO) 13. artikuluarekin, izangaiei honako honen berri ematen zaie:
–Lizarrako Udala da izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.
–Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.
–Oinarri juridikoak honako hauek dira: DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege betebeharra betetzeko) eta DBEOren 6.1.b) artikulua. Tratamendua beharrezkoa da, interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko.
–Datuak zein helburutarako bildu diren, halako helburua lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko denbora guztian ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).
–Datuak komunikatuko dira legeak ezarritako kasuetan (5/2015 Errege Lege Dekretua, urriaren 30ekoa), gardentasunaren atarian argitaratzea barne, bat etorriz 5/2018 Foru Legearen 19.2.f artikuluarekin.
–Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko eta kontra egiteko, udal bulegoetara joz edo helbide elektroniko honen bitartez: dpd@estella-lizarra.com.
–Halaber, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (www.aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.
12.–Errekurtsoak.
Deialdi honen kontra, baita bere oinarri eta egintzen kontra ere, errekurtso hauetako bat para daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza agindu edo erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka aurkez daiteke gora jotzeko errekurtsoa, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
Lizarran, 2025eko maiatzaren 6an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
I. ERANSKINA.–ESKABIDEA
https://sedeelectronica.estella-lizarra.com/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=9417
II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
1.–15/2001 Foru Legea, uztailaren 5ekoa, Nafarroako Kirolari buruzkoa. I., II., III., IV., V., VI. eta VII. tituluak.
2.–38/2009 Foru Dekretua, apirilaren 20koa, kirol instalazio eta ekipamenduen oinarrizko betebeharrak eta segurtasun neurriak arautzen dituena. I. eta II. kapituluak.
3.–Kirolean osasuna sustatzeko udal programa. Gerontogimnasia.
4.–Herritarren artean osasuna sustatzeko udal programa. Kirol errezeta.
5.–Nafarroako eta estatuko beste administrazio batzuek Nafarroako toki entitateei ematen dizkieten dirulaguntzak, kirola sustatzeko: motak eta ezaugarriak.
5.1. Nafarroako toki erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia, 2023-2024 aldian, kirol anitzeko programak susta ditzaten 6 eta 8 urte bitarteko umeentzat.
5.2. Nafarroako toki erakundeei zuzendutako dirulaguntzen deialdia, 60 urte baino gehiagoko pertsonentzako jarduera fisikoaren programak eta osasuntsu egoteko jarduera zein ariketa fisikoaren preskripzio proiektuak susta ditzaten 2023-2024 aldian.
6.–Lizarrako Udaleko ordenantza fiskalak:
6.1. 1.1.–Kirol instalazioak eta eskoletako lokal eta instalazioak erabiltzeko prezio publikoak, eta lokalak errentan uzteko tarifak.
6.2. 1.6.–Kirol jardueren zerbitzua emateko prezio publikoak.
7.–Kirol klubei zuzendutako dirulaguntzen deialdietarako oinarriak (2024ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 4koa):
7.1. Oinarriko kirolarekin eta oinarriko kirolik gabe (2023-2024 denboraldia).
7.2. Aisialdiko kirol klubak (2023-2024 denboraldia).
8.–Lizarrako udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantza. IV. eta V. kapituluak.
9.–Nafarroako Kirol Instalazioen Plan Gidaria (2022-2025).
10.–Kirol ekitaldi jasangarriak antolatzea. 36/2024 Foru Dekretua, apirilaren 17koa, ekitaldi publikoei eta jasangarritasunari buruzkoa. I. kapitulua ("Xedapen orokorrak"); II. kapitulua ("Ingurumen jasangarritasunerako neurriak"); I. eta II. eranskinak.
11.–18/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroan Kirol Lanbidean Hasteari eta Jarduteari buruzkoa.
12.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Atariko titulua ("Xedapen orokorrak"), I. titulua ("Prozeduran interesdun direnak"), II. titulua ("Administrazio Publikoen jarduera)", III. titulua ("Administrazio egintzak").
13.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. I. kapitulua ("Xedapen orokorrak"), II. kapitulua ("Administrazio publikoetako organoak", 5. artikulutik 18.era). IV. kapitulua ("Administrazio publikoen ondare-erantzukizuna").
14.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. I. titulua ("Nafarroako toki-erakundeen antolaketa eta administrazioa"); III. titulua ("Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrentzako informazioa eta haien parte-hartzea"); V. titulua ("Jarduerak, zerbitzuak eta obrak"); VI. titulua ("Kontratazioa"); VII. titulua ("Nafarroko toki-erakundeen zerbitzuko langileak").
15.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa. Atariko titulua; I. titulua "Xedapen orokorrak" (III. kapitulua, IV. kapitulua eta V. tituluko 2. eta 3. atalak).
16.–38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa. Atariko titulua ("Xedapen orokorrak"); I. titulua "Dirulaguntzak eman eta kudeatzeko prozedurak"; II. titulua ("Dirulaguntzak itzultzea").
17.–17/20219 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa. IV. titulua ("Berdintasuna sustatzeko politika publikoak").
18.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa. I., II., III., IV. eta V. tituluak.
19.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. I. titulua. Xedapen orokorrak. II. titulua. Datu babesaren printzipioak.
Oharra: Gai-zerrendari buruzko informazioa eskuragarri dago Lizarrako Udalaren web-orrian.
Iragarkiaren kodea: L2506522
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
