102. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko administrari-ofizialaren lanpostu bat, Zizur Zendeako Udalean jarduteko (Alkatetzaren urriaren 30eko 441/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2024ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14an). Izendapen proposamena

Goian aipatutako deialdiko lanpostu hutsa hautatzeko egintza amaitu ondoren, eta 7.2 oinarrian azaldutakoarekin bat: "Kalifikazio-epaimahaiak, aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, parte-hartzaileen behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Zizur Zendeako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, eta izangaien zerrenda alkateari igorriko dio, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik eta espediente osoarekin batera, hark behar den ebazpena eman dezan eta, gero, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin".

Aurreko guztiarekin bat etorriz, kalifikazio-epaimahaiak erabaki du jarraian adierazten den izangaiaren aldeko izendapen-proposamen hau aurkeztea:

DEITURAK ETA IZENA

PUNTUAZIO OSOA

ZUDAIRE PLAZA, GARBIÑE

81,3134

8.1 oinarrian ezarritakoa betez, hogeita hamar egun naturaleko epea ezartzen da, izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, izangaiak honako dokumentu hauek aurkez ditzan Zizur Zendeako Udaleko erregistro orokorrean: a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena. b) Deialdiko lanpostua betetzeko eskatzen diren tituluen fotokopia konpultsatua. c) Osasun ziurtagiri ofiziala, erakusten duena interesdunak ez duela akats fisikorik nahiz psikikorik edo eritasunik, eragozten dionik karguaren eginkizunak betetzea. Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, aurkeztu beharko dute desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana. d) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dutela kendu administrazio publikoren baten zerbitzutik. e) Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko dutela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela. Deialdiko 8.2 oinarrian ezarritakoari jarraikiz: "Epe horretan interesdunak agiri horiek ekartzen ez baditu, salbu eta behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuetan, ezin izanen da izendatu, eta haren jarduketa guztiak indarrik gabe geldituko dira, deusetan galarazi gabe eskabidean egindako faltsukeriagatik izan dezakeen erantzukizuna".

Gazolatzen, 2025eko apirilaren 16an.–Epaimahaiko idazkaria, Elena Esquisabel Asiron.

Iragarkiaren kodea: L2506158