1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
152E/2025 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita aurrez prestatutako janariak egiten dituen instalazio baten ingurumen-baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak aldatzea. Instalazioa San Adriango udal mugartean dago eta titularra General Mills San Adrián SL da.
Instalazio horrek badu ingurumen-baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren 324E/2015 Ebazpenaren bidez emana, gero Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 21eko 46E/2024 Ebazpenaren bidez aldatua.
2024ko martxoaren 25ean, titularrak ingurumen-baimen integratuan jasotako baldintzak aldatzeko eskatu zuen; zehazki, eguneko batez besteko emaria (asteko aldian) 580 m³/egun izatetik 700 m³/egun izatera igarotzea, eguneko gehieneko emaria 1.130 m³/egun izatetik 1.150 m³/egun izatera igarotzea, eta urteko gehieneko emaria 178.050 m³/egun izatetik 221.543 m³/egun izatera igarotzea. Eskaera berean, eroankortasunaren gehieneko isurketa balioa (8.000 µS/cm) eta isuritako OEK kargaren balioa (1.500 kg eguneko) mantentzea planteatzen da, bai eta solido esekien kontzentrazioa 250 mg/l-tik 125 mg/l-ra murriztea ere. Horren guztiaren arrazoia da ekoizpen eredua aldatu egin dela; izan ere, gaur egun serie laburragoez osatuta dago, eta horrek ur-kontsumo handiago dakar.
2025eko urtarrilaren 28an NILSAk egindako txosten batek dio instalazioari gaur egun baimendutako parametroak ez liratekeela onargarriak Egabarrengo araztegian, ezin baitira tratatu enpresak, eskatu duen bezala, bere isurketa-emaria handitzen badu, eta proposatzen du eroankortasunaren gehieneko isurketa balioa murriztea, bai eta OEK parametroaren kontzentrazioa eta isuritako karga ere.
Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak, aurkeztutako eskaera aztertuta, ondorioztatu du onargarria dela; izan ere, eskatzen dena bat dator instalazioak ingurumen aldetik eduki beharreko funtzionamendu egokiarekin eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin.
Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehendabizikoa.–Partez onartzea aurrez prestatutako janariak egiten dituen instalazio baten ingurumen-baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean adierazitako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioa San Adriango udal mugartean dago eta titularra General Mills San Adrián SL da.
Bigarrena.–Eguneratzea hondakin urak udalaren kolektore sarean isurtzeko baimena, alegia, Ur Jabari Publikoaren gaineko Erregelamenduaren 245. artikulua aplikatuz eskatzen dena, bat etorriz Uren Legearen testu bateginaren (uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia) hamargarren xedapen gehigarrian eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduaren 6. artikuluan xedatutakoarekin. Ebazpen honen eranskinean jasotzen da zer isurketa egiten ahalko diren eta instalazioak zer baldintza bete beharko dituen. Baimenak bost urteko indarraldia du eta bost urtetik bost urtera automatikoki berrituko da, une bakoitzean eskatzen ahal diren kalitate arauak eta ingurumen helburuak betetzen badira.
Hirugarrena.–Ebazpen honetan jasotako baldintzak betetzen ez baldin badira, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren IV. tituluan jasotako ingurumen-diziplinako neurriak hartuko dira (testu bategin hori abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen), eta, subsidiarioki, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen III. tituluan ezarritako zehapen-araubidean jasotakoak, ezertan galarazi gabe legeria sektorialean ezarritakoa, aurrerantzean ere aplikatu beharko baita.
Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Bosgarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.
Seigarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, General Mills San Adrián SLra, San Adriango Udalera eta NILSAra.
Iruñean, 2025eko apirilaren 23an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.
Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/CentroPublicaciones.html#/CentroPublicaciones.
Iragarkiaren kodea: F2506244