102. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

311/2025 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, 2025-2026 ikasturtean Nafarroan musikako lanbide-ikasketak egiteko berariazko sarrera-proben deialdia egiten duena.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 48. artikuluan aipatzen dira musikako lanbide-ikasketak, eta 49. artikuluan ezartzen denez, hezkuntza-administrazioek arautu behar dute ikasketa horietan sartzeko berariazko proba.

Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako musikako lanbide-ikasketetan sartzeko modua, Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde-eremuan, Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 29ko 78/2007 Foru Aginduan araututa dago (Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 6ko 37/2025 Foru Aginduaren bidez aldatua).

2025-2026 ikasturtean ikasleak musikako lanbide-ikasketetako ikastetxeetan sartzeko eta onartzeko prozesua antolatzeko xedez, nahitaezko sarrera-proben deialdia egin beharra dago orain.

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuaren 2025eko maiatzaren 6ko txostena ikusirik, eta Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroan 2025-2026 ikasturtean musikako lanbide-ikasketetan sartzeko berariazko proben deialdia egitea, ebazpen honen I. eranskineko oinarrien arabera.

2. Ebazpen hau eta haren eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalera, "Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionalera, "Fernando Remacha" Udalaren Musika Kontserbatoriora eta "Irabia-Izaga" ikastetxeko Hezkuntza eta Kultura Elkartera.

4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 21ean.–Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendaria, Eneritz González Fernández (bat etorrita Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 26ko 107/2024 Foru Aginduan xedatutakoarekin, zeinaren bidez izendatzen baitira Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordez aldi baterako arituko direnak).

I. ERANSKINA.–OINARRIAK

1.–Xedea eta eremua.

Ebazpen honen xedea da prozedura bat ezartzea Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan musikako lanbide-ikasketetan sartzeko, 2025-2026 ikasturterako, Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 29ko 78/2007 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat (78/2007 Foru Agindua, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak ezarritako musikako lanbide-ikasketetan sartzeko arauak ematen dituena Nafarroako Foru Komunitatean).

2.–Eragina eta balioa.

Sarrera-probak gaindituz gero, 2025-2026 ikasturterako matrikula soilik egiten ahalko da, baldin eta nahi den ikastetxean, espezialitatean eta ikasmailan postu librerik badago, hargatik eragotzi gabe I. eranskin honen 4. oinarrian ezarritakoa.

3.–Probak egiteko tokia eta egunak.

Probak "Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionalean (Musikaren Hiria, Antonio Pérez Goyena pasealekua 3, Iruña) edo Tuterako Udalaren "Fernando Remacha" Musika Kontserbatorioan (Mercadal plaza 7, 31500 Tutera).

Sarrera-probak 2025eko ekainaren 9tik aurrera eginen dira. Egun zehatzak Nafarroako Gobernuaren webgunearen bidez argitaratuko dira (www.nafarroa.eus), zerbitzuen katalogoko fitxan.

Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalak argitara emanen du zer egun eta ordutan eginen den proben zatietako bakoitza, aipatutako bideak erabiliz.

4.–Probetan izena ematea eta matrikula egin aurreko alderdiak.

4.1. Izangaiek inskribatzeko eskaera bat aurkeztu beharko dute, eta hartan zehaztu zer ikastetxe lehenesten duten musikako lanbide-ikasketetan matrikula egiteko, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan. Eskaera bat baino gehiago aurkeztuz gero, aurkeztu den azkena soilik joko da baliozkotzat. Aurkeztutako eskaera ez bada osorik bete, probarako izen-ematea ez da baliozkoa izanen.

4.2. Musikako lanbide-ikasketak Iruñeko "Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionalean egin nahi dituzten izangaiek inskribatzeko eskaera bete beharko dute ebazpen honen II. eranskineko ereduaren arabera. II. eranskina aurkezten dutenek lehentasuna izanen dute matrikula Iruñeko "Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionalean egiteko.

4.3. Musikako lanbide-ikasketak Burlatako "Irabia-Izaga" Musikako Arte-ikasketa Profesionalen ikastetxe pribatuan egin nahi dituzten izangaiek inskribatzeko eskaera bete beharko dute ebazpen honen III. eranskineko ereduaren arabera. III. eranskina aurkezten dutenek lehentasuna izanen dute matrikula Burlatako "Irabia-Izaga" Musikako Arte-ikasketa Profesionalen ikastetxe pribatuan egiteko.

Nolanahi ere, ikastetxe horretan matrikula egin ahal izateko, ikastetxearen titularrak aldez aurretik 2025-2026 ikasturterako dokumentazio pedagogikoa eta antolaketakoa eta plantilla eguneratua aurkeztu beharko ditu, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren azaroaren 27ko 15/2024 Ebazpenean ezarritakoarekin bat, haren bidez baimena eman baitzen Burlatako "Irabia-Izaga" Musikako Arte-ikasketa Profesionalen ikastetxe pribatua ireki eta jarduteko.

4.4. Musikako lanbide-ikasketak Tuterako Udalaren "Fernando Remacha" Musika Kontserbatorioan egin nahi dituzten izangaiek inskribatzeko eskaera bete beharko dute ebazpen honen IV. eranskineko ereduaren arabera. IV. eranskina aurkezten dutenek lehentasuna izanen dute matrikula Tuterako Udalaren "Fernando Remacha" Musika Kontserbatorioan egiteko.

4.5. Eranskin honetako 4.2, 4.3 eta 4.4 oinarrietan ezarritakoaren arabera lehentasuna duten izangaiek matrikula egin ondoan ikaspostu hutsik bada II., III. eta IV. eranskinetan aipatzen diren ikastetxeetan, sarrera-proba gainditu duten izangaiek eskubidea izanen dute ikastetxe horietako edozeinetan matrikula egiteko, lehentasun-ordena honen arabera:

a) Iruñeko "Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionalean matrikula egiteko, honako hauek izanen dute lehentasuna, ordena honetan:

1. III. eranskina aurkeztu duten izangaiek, puntuaziorik altuena duenetik hasita.

2. IV. eranskina aurkeztu duten izangaiek, puntuazio altuena duenetik hasita.

b) Burlatako "Irabia-Izaga" Musikako Arte-ikasketa Profesionalen ikastetxe pribatuan matrikula egiteko, honako hauek izanen dute lehentasuna, ordena honetan:

1. II. eranskina aurkeztu duten izangaiek, puntuaziorik altuena duenetik hasita.

2. IV. eranskina aurkeztu duten izangaiek, puntuazio altuena duenetik hasita.

c) Tuterako Udalaren "Fernando Remacha" Musika Kontserbatorioan matrikula egiteko, lehentasuna izanen dute II. edo III. eranskinak aurkeztu dituzten izangaiek, puntuazio altuena duenetik hasita.

5.–Egokitzapenak.

Honako hauek egokitzapenak eskatzen ahal dituzte musikako lanbide-ikasketetan sartzeko proba egiteko:

a) %33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua duten izangaiek. Eskaerarekin batera, desgaitasun-maila egiaztatzen duen ziurtagiri indardunaren kopia aurkeztu beharko dute, baita gizarte zerbitzuetako erakunde eskudunak emandako irizpen teknikoa ere, hartan agertuko baita eskaturiko egokitzapena justifikatzen duen diagnostikoa.

b) Hezkuntza-premia bereziak, ikaskuntzaren edo arretaren nahasmenduak, hizkuntzaren eta komunikazioaren garapenaren nahasmenduak edo beste egoera pertsonal batzuk dituzten izangaiak. Desgaitasun-ziurtagiririk ez badute, osasungintzako profesionalek edo espezialistek emandako irizpen teknikoa edo txosten klinikoa aurkeztu beharko dute, hartan agertuko baita eskaturiko egokitzapena justifikatzen duen diagnostikoa. Txostenean, halaber, profesionalaren identifikazioa eta elkargokide-zenbakia agertuko dira. Halakorik ezean, ebazpen honen V. eranskina aurkeztuko dute (Ikasleek hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituztela egiaztatzeko agiria), izangaia matrikulatuta egon den azken ikastetxeko orientatzaileak sinatua (ikasleak ikastetxe horretan eginak izanen ditu derrigorrezko ikasketak edo derrigorrezkoaren ondokoak), eta eranskin horretan agertuko da zer egokitzapen proposatzen diren pertsona horrentzat.

Epaimahaiak neurri egokiak eta bidezkoak hartuko ditu denborak eta baliabideak egokitzeko, eta, betiere, errespetatuko du izangaiak frogatu ahal izatea badituela irakaskuntza horiek probetxuz egiteko behar diren ezaupide, gaitasun eta trebetasunak.

Sarrera-probak egiteko eskuragarri dauden baliabide teknikoen eta giza baliabideen mende daude neurri horiek, eta gerta daiteke eskatutakoekin bat ez etortzea guztiz. Inola ere ezin da egokitzapenik egin probaren edukian.

6.–Dokumentazioa.

Eskaerarekin batera (ebazpen honen II., III. edo IV. eranskina), honako hauek aurkeztu beharko dira:

a) Nortasun agiri nazionalaren, atzerritarraren nortasun txartelaren (bi aldeetatik bi kasuetan), pasaportearen, nortasuna frogatzen duen bidaia agiriaren edo bisaren fotokopia.

b) Musikako lanbide-ikasketetan sartzeko probetan izena emateagatiko zenbatekoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren diru-bilketako kontuan sartu dela frogatzen duen gordekina. Kopuru hori ezarrita dago otsailaren 11ko 2/2021 Foru Legean, Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzkoan, eta hauxe da: 18,64 euro.

Honako zerga-onura hauek aplikatuko dira:

–Kategoria orokorreko familia ugarietako kideak, guraso bakarreko familiak edo gurasobakartasun egoeran daudenak (kategoria orokorrekoak) eta %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak: %50eko hobaria.

–Kategoria bereziko familia ugarietako kideak; guraso bakarreko familiak edo gurasobakartasun egoeran daudenak (kategoria berezikoak); ekintza terroristen biktimak (baita haien ezkontideak eta seme-alabak ere); genero indarkeriako ekintzen biktimak (baita haien seme-alabak ere); eta gutxienez %65eko desgaitasun aitortua duten pertsonak: %100eko salbuespena.

c) Kasua bada, familia ugariaren tituluaren fotokopia, guraso bakarreko familiaren tituluarena edo Barne Ministerioak ekintza terroristen biktimentzat, haien ezkontideentzat edo seme-alabentzat emandako ziurtagiriarena, edo biktimaren aldeko babes ebazpen judizialarena, kondena-epaiarena edo biktimaren aldeko kautelazko neurriarena, edo desgaitasunaren ziurtagiriarena.

d) Kasua bada, desgaitasun-maila egiaztatzen duen ziurtagiri indardunaren kopia, baita gizarte zerbitzuetako erakunde eskudunak emandako irizpen teknikoa ere, hartan agertuko baita eskaturiko egokitzapena justifikatzen duen diagnostikoa.

e) Kasua bada, ikasleak hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituela egiaztatzen duen agiria (ebazpen honen V. eranskina).

f) Probetan inskribatzeko eskaera II. eta III. eranskinak aurkeztuz egin duten izangaiek mezu elektroniko bat bidali beharko dute cmpablos@educacion.navarra.es helbidera, izangaiaren izen-abizenak adierazita eta sarrera-proban joko dituen partiturak erantsita, PDF formatuan.

g) Probetan inskribatzeko eskaera IV. eranskina aurkeztuz egin duten izangaiek mezu elektroniko bat bidali beharko dute escuelademusica@tudela.es helbidera, izangaiaren izen-abizenak adierazita eta sarrera-proban joko dituen partiturak erantsita, PDF formatuan.

Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko dizkie eskatzaileei eskaerarekin batera aurkeztutako agirien jatorrizkoak edo horien fotokopia konpultsatuak.

7.–Eskaerak aurkezteko tokia eta epea.

Eskaera, aipatu agiriekin batera, Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalera igorriko da (Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusia, Hezkuntza Departamentua), eta honela aurkezten ahalko da:

a) Aurrez aurre, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren erregistro orokorrean, edo Nafarroako Gobernuaren erregistro-bulegoetako edozeinetan.

b) Telematika bidez, online, Nafarroako Foru Komunitateko erregistro orokor elektronikoan, zeina Nafarroako Gobernuaren Interneteko web atarian (www.nafarroa.eus) eskura baitago.

c) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legeak ezarritako tokietan (16.4 artikulua). Eskaera posta-bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

Azken kasu horretan, horren berri emateko, izangaiak egun horretan berean mezu elektroniko bat bidali beharko du ensearti@navarra.es helbidera, igorpenaren gordailu-eguna egiaztatzen duen agiriaren kopiarekin batera.

Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta handik bost egun baliodunen buruan bukatuko.

8.–Eskaera onartuak eta baztertuak.

Inskripzioa egiteko ezarri den epea bukatutakoan, Nafarroako Gobernuaren web-orrian (www.nafarroa.eus zerbitzu-katalogoan dagokion fitxan) zerrenda bat argitaratuko da, onartu diren eskatzaileen izenak adierazita eta ikastetxearen, mailaren eta espezialitatearen arabera bereizita, baita baztertutakoen zerrenda eta haiek baztertzeko arrazoiak ere. Baztertutakoek bi egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrendak argitaratzen direnetik hasita, baztertzeko arrazoiak zuzentzeko moduko dokumentazioa aurkezteko. Eskaera bat baino gehiago aurkeztuz gero, aurkeztutako azken eskaera soilik joko da baliozkotzat, eta horren arabera agertuko da izangaia onartuen behin-behineko zerrendan.

Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalera zuzenduko da dokumentazioa, eta ebazpen honen 7 oinarrian aurreikusitako edozein tokitan aurkeztuko da. 7.c oinarrian ezarritako tokietan aurkeztuz gero, horren berri emateko, izangaiak egun horretan berean mezu elektroniko bat bidali beharko du ensearti@navarra.es helbidera, igorpenaren gordailu-eguna egiaztatzen duen agiriaren kopiarekin batera. Balizko erreklamazioei erantzuna eman ondoan, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratuko dira, lehenago aipatutako bide berberak erabiliz. Baztertuen kasuan, baztertzeko arrazoia zehaztuko da.

9.–Deialdiko espezialitateak.

Honako espezialitate hauetan sartzeko probak eginen dira: Akordeoia, harpa, baxu elektrikoa, kantua, klarinetea, klabezina, kontrabaxua, fagota, zeharkako txirula, moko-txirula, gitarra, gitarra elektrikoa, oboea, organoa, perkusioa, pianoa, saxofoia, tronboia, tronpa, tronpeta, tuba, txistua, biola, biolina eta biolontxeloa.

10.–Sarrera-proben egitura eta edukia, eta probetako atal bakoitzaren balorazio partziala espezialitatearen arabera.

Sarrera-proben egitura, edukia eta espezialitate bakoitzeko proben ataletako bakoitzaren balorazio partziala honako arau honetan ezarritakoaren araberakoak izanen dira: 78/2007 Foru Agindua, ekainaren 29koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak ezarritako musikako lanbide-ikasketetan sartzeko arauak ematen dituena Nafarroako Foru Komunitatean.

11.–Sarrera-proben kalifikazioa eta gainditzeko modua.

Sarrera-proben azken kalifikazioa zenbakiz adieraziko da, 0tik 10 puntura bitartean eta hamartar batekin gehienez. Hura lortzeko, batezbesteko haztatua kalkulatuko da: a) atalak %70eko balioa izanen du, eta b) atalak, %30ekoa. Proba gainditzeko, beharrezkoa izanen da a) eta b) atalak gainditzea (5 puntu, gutxienez) eta azken kalifikazioan 5 puntu edo gehiago lortzea.

Kalifikazio-aktak kontuan hartuta, Nafarroako Gobernuaren web-orrian (www.nafarroa.eus zerbitzu-­katalogoan dagokion fitxan) argitara emanen dira behin-behineko puntuazioen hiru zerrenda, sarrera-­probetan inskribatzeko aurkezturiko eskaeren arabera (II., III. eta IV. eranskinak).

Aipatu puntuazioen aurrean, izangaiek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, argitalpenaren ondoko lehen egun balioduna bukatu arte. Halakoetan, epaimahaiak erreklamazioa berrikusiko du, eta egiaztatuko du kalifikazioetan akats materialik edo egitezkorik, transkripziozkorik edo aritmetikorik egin den.

Era berean, epaimahaiak ofizioz zuzentzen ahalko ditu izangaiei emandako behin-behineko puntuazioan hautemandako akatsak.

Erreklamazioak ebatzi ondoren, bitarteko berberak erabilita, izangaiek lortutako behin betiko puntuazioen hiru zerrenda argitaratuko dira.

12.–Epaimahaiak.

Musikako lanbide-ikasketetako espezialitate bakoitzerako epaimahaiak eratuko dira, eta bakoitzean hiru kide izanen dira: epaimahaiburua, idazkaria eta epaimahaikide bat. Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez izendatuko dira, eta argitara emanen da www.nafarroa.eus zerbitzu-katalogoan dagokion fitxan.

13.–Erreklamazioak.

Gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke behin betiko emaitzen kontra, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiari zuzendua, komunikazioa jakinarazi eta hilabeteko epean.

II. ERANSKINA.–2025-2026 IKASTURTEAN MUSIKAKO LANBIDE IKASKETETAN SARTZEKO PROBETAN INSKRIBATZEKO ESKAERA

IRUÑEKO "PABLO SARASATE" MUSIKA KONTSERBATORIO PROFESIONALA

IZANGAIAK IKASTETXE HONETAN EGIN NAHI DITU MUSIKAKO LANBIDE IKASKETAK 2025-2026 IKASTURTEAN

Musikako lanbide-ikasketetan sartzeko probak gaindituz gero, eta ikaspostu hutsik bada, adierazten dut "Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionalean matrikulatzeko asmoa dudala.

2025-2026 IKASTURTEAN MUSIKAKO LANBIDE IKASKETETAN SARTZEKO PROBAK NON EGINEN DIREN

"Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionala (Musikaren Hiria, Antonio Pérez Goyena pasealekua 1, Iruña).

DATU PERTSONALAK

Lehen deitura:

Bigarren deitura:

Izena:

NANa:

Jaioteguna:

Sexua:

Helbidea:

Herria:

Posta-kodea:

Helbide elektronikoa:

Telefono zenbakia:

Nazionalitatea:

2025-2026 IKASTURTEAN MUSIKAKO LANBIDE IKASKETETAN SARTZEKO PROBETAN INSKRIBATZEA ESKATZEN DUT, MAILA ETA ESPEZIALITATE HAUETARAKO

1. maila 2. maila 3. maila 4. maila 5. maila 6. maila

Espezialitatea:

EGOKITZAPENERAKO DATUAK (hezkuntza-laguntzako berariazko premiak)

Ikasteko zailtasun berariazkoak dituen ikaslea (ikaskuntzaren edo arretaren nahasmenduak, hizkuntzaren eta komunikazioaren garapenaren nahasmenduak, hizkuntzaren ezezagutza handia edo beste egoera pertsonal batzuk).

Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak (desgaitasuna).

ESKAERARI ERANTSITAKO AGIRIAK

NANaren, pasaportearen edo ANTaren fotokopia.

Sarrera-probetan inskribatzeko ordaindu beharreko tasa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Diru-bilketa Kontuan sartu izanaren gordekina (ordain gutuna).

Kasua bada, familia ugariaren tituluaren fotokopia.

Kasua bada, familia gurasobakarraren tituluaren fotokopia.

Kasua bada, Barne Ministerioak ekintza terroristen biktimentzat, haien ezkontideentzat edo seme-alabentzat emandako ziurtagiriaren fotokopia.

Kasua bada, biktimaren aldeko ebazpen judizialaren fotokopia, biktimaren aldeko kondena-epaiarena edo kautelazko neurriarena.

Kasua bada, ikasleak hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituela egiaztatzeko agiria (V. eranskina).

Kasua bada, desgaitasuna egiaztatzen duen dokumentazioa.

DOKUMENTAZIO OSAGARRIA

Mezu elektroniko bat bidali dut cmpablos@educacion.navarra.es helbidera, nire izen-abizenak adierazita eta proban joko dudan errepertorioa erantsita, PDF formatuan.

ADIERAZPENA

Eskatzaileak adierazten du, bere erantzukizunpean, aurkeztutako datu eta agiriak egiazkoak direla eta deialdi honetan parte hartzeko baldintzak betetzen dituela, eta badaki Administrazioak edozein unetan eska diezaiokeela hori frogatzen duen dokumentazioa.

.............................................(e)n, 2025eko .....................................aren ........(e)(a)n

Interesdunaren sinadura

III. ERANSKINA.–2025-2026 IKASTURTEAN MUSIKAKO LANBIDE IKASKETETAN SARTZEKO PROBETAN INSKRIBATZEKO ESKAERA

BURLATAKO "IRABIA-IZAGA" MUSIKAKO ARTE IKASKETA PROFESIONALEN IKASTETXE PRIBATUA

IZANGAIAK IKASTETXE HONETAN EGIN NAHI DITU MUSIKAKO LANBIDE IKASKETAK 2025-2026 IKASTURTEAN

Musikako lanbide-ikasketetan sartzeko probak gaindituz gero, eta ikaspostu hutsik bada, adierazten dut "Irabia-Izaga" Musikako Arte-ikasketa Profesionalen ikastetxe pribatuan matrikulatzeko asmoa dudala.

2025-2026 IKASTURTEAN MUSIKAKO LANBIDE IKASKETETAN SARTZEKO PROBAK NON EGINEN DIREN

"Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionala (Musikaren Hiria, Antonio Pérez Goyena pasealekua 1, Iruña).

DATU PERTSONALAK

Lehen deitura:

Bigarren deitura:

Izena:

NANa:

Jaioteguna:

Sexua:

Helbidea:

Herria:

Posta-kodea:

Helbide elektronikoa:

Telefono zenbakia:

Nazionalitatea:

2025-2026 IKASTURTEAN MUSIKAKO LANBIDE IKASKETETAN SARTZEKO PROBETAN INSKRIBATZEA ESKATZEN DUT, MAILA ETA ESPEZIALITATE HAUETARAKO

1. maila 2. maila 3. maila 4. maila 5. maila 6. maila

Espezialitatea:

EGOKITZAPENERAKO DATUAK (hezkuntza-laguntzako berariazko premiak)

Ikasteko zailtasun berariazkoak dituen ikaslea (ikaskuntzaren edo arretaren nahasmenduak, hizkuntzaren eta komunikazioaren garapenaren nahasmenduak, hizkuntzaren ezezagutza handia edo beste egoera pertsonal batzuk).

Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak (desgaitasuna).

ESKAERARI ERANTSITAKO AGIRIAK

NANaren, pasaportearen edo ANTaren fotokopia.

Sarrera-probetan inskribatzeko ordaindu beharreko tasa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Diru-bilketa Kontuan sartu izanaren gordekina (ordain gutuna).

Kasua bada, familia ugariaren tituluaren fotokopia.

Kasua bada, familia gurasobakarraren tituluaren fotokopia.

Kasua bada, Barne Ministerioak ekintza terroristen biktimentzat, haien ezkontideentzat edo seme-alabentzat emandako ziurtagiriaren fotokopia.

Kasua bada, biktimaren aldeko ebazpen judizialaren fotokopia, biktimaren aldeko kondena-epaiarena edo kautelazko neurriarena.

Kasua bada, ikasleak hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituela egiaztatzeko agiria (V. eranskina).

Kasua bada, desgaitasuna egiaztatzen duen dokumentazioa.

DOKUMENTAZIO OSAGARRIA

Mezu elektroniko bat bidali dut cmpablos@educacion.navarra.es helbidera, nire izen-abizenak adierazita eta proban joko dudan errepertorioa erantsita, PDF formatuan.

ADIERAZPENA

Eskatzaileak adierazten du, bere erantzukizunpean, aurkeztutako datu eta agiriak egiazkoak direla eta deialdi honetan parte hartzeko baldintzak betetzen dituela, eta badaki Administrazioak edozein unetan eska diezaiokeela hori frogatzen duen dokumentazioa.

.............................................(e)n, 2025eko .....................................aren ........(e)(a)n

Interesdunaren sinadura

IV. ERANSKINA.–2025-2026 IKASTURTEAN MUSIKAKO LANBIDE IKASKETETAN SARTZEKO PROBETAN INSKRIBATZEKO ESKAERA

TUTERAKO UDALAREN "FERNANDO REMACHA" MUSIKA KONTSERBATORIOA

IZANGAIAK IKASTETXE HONETAN EGIN NAHI DITU MUSIKAKO LANBIDE IKASKETAK 2025-2026 IKASTURTEAN

Musikako lanbide-ikasketetan sartzeko probak gaindituz gero, eta ikaspostu hutsik bada, adierazten dut Tuterako Udalaren "Fernando Remacha" Musika Kontserbatorioan matrikulatzeko asmoa dudala.

2025-2026 IKASTURTEAN MUSIKAKO LANBIDE IKASKETETAN SARTZEKO PROBAK NON EGINEN DIREN

Tuterako Udalaren "Fernando Remacha" Musika Kontserbatorioa (Mercadal plaza 7, 31500 Tutera).

DATU PERTSONALAK

Lehen deitura:

Bigarren deitura:

Izena:

NANa:

Jaioteguna:

Sexua:

Helbidea:

Herria:

Posta-kodea:

Helbide elektronikoa:

Telefono zenbakia:

Nazionalitatea:

2025-2026 IKASTURTEAN MUSIKAKO LANBIDE IKASKETETAN SARTZEKO PROBETAN INSKRIBATZEA ESKATZEN DUT, MAILA ETA ESPEZIALITATE HAUETARAKO

1. maila 2. maila 3. maila 4. maila 5. maila 6. maila

Espezialitatea:

EGOKITZAPENERAKO DATUAK (hezkuntza-laguntzako berariazko premiak)

Ikasteko zailtasun berariazkoak dituen ikaslea (ikaskuntzaren edo arretaren nahasmenduak, hizkuntzaren eta komunikazioaren garapenaren nahasmenduak, hizkuntzaren ezezagutza handia edo beste egoera pertsonal batzuk).

Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak (desgaitasuna).

ESKAERARI ERANTSITAKO AGIRIAK

NANaren, pasaportearen edo ANTaren fotokopia.

Sarrera-probetan inskribatzeko ordaindu beharreko tasa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Diru-bilketa Kontuan sartu izanaren gordekina (ordain gutuna).

Kasua bada, familia ugariaren tituluaren fotokopia.

Kasua bada, familia gurasobakarraren tituluaren fotokopia.

Kasua bada, Barne Ministerioak ekintza terroristen biktimentzat, haien ezkontideentzat edo seme-alabentzat emandako ziurtagiriaren fotokopia.

Kasua bada, biktimaren aldeko ebazpen judizialaren fotokopia, biktimaren aldeko kondena-epaiarena edo kautelazko neurriarena.

Kasua bada, ikasleak hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituela egiaztatzeko agiria (V. eranskina).

Kasua bada, desgaitasuna egiaztatzen duen dokumentazioa.

DOKUMENTAZIO OSAGARRIA

Mezu elektroniko bat bidali dut escuelademusica@tudela.es helbidera, nire izen-abizenak adierazita eta proban joko dudan errepertorioa erantsita, PDF formatuan.

ADIERAZPENA

Eskatzaileak adierazten du, bere erantzukizunpean, aurkeztutako datu eta agiriak egiazkoak direla eta deialdi honetan parte hartzeko baldintzak betetzen dituela, eta badaki Administrazioak edozein unetan eska diezaiokeela hori frogatzen duen dokumentazioa.

.............................................(e)n, 2025eko .....................................aren ........(e)(a)n

Interesdunaren sinadura

V. ERANSKINA.–IKASLEEK HEZKUNTZA-LAGUNTZAKO BERARIAZKO PREMIAK DITUZTELA EGIAZTATZEKO AGIRIA

Ikastetxea: .............................................................................................................................................

Helbidea: ................................................................................................................................................

Herria: ................................................................................................................................................

Ikastetxe honetako orientazio-departamentuak egiaztatu du ezen ................................................. ikasleak hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituela, arrazoi hauengatik: ikaskuntzaren edo arretaren nahasmenduak, hizkuntzaren eta komunikazioaren garapenaren nahasmenduak, egoera pertsonalak, hizkuntzaren ezezagutza handia edo hezkuntza-premia bereziak, musikako lanbide-ikasketa artistikoetan sartzeko berariazko probak egokitzeko.

BEHARREZKO EGOKITZAPENAK:

Denbora luzatzea (aldez aurreko prestaketarako eta/edo proba egiteko):

Epaimahaiko norbaitek laguntza ematea (zalantzak argitzea, zenbat denbora gelditzen den oroitaraztea, jarraibideak ongi ulertu dituen galdetzea, arreta jartzeko esatea, azterketa berrikustea):

Azterketaren eredua edo formatua egokitzea (testu handiagoa, lerroartea, proba zatikatzea edo beste batzuk):

Kokapena edo tokia egokitzea (arreta galarazten duten tokiak saihestea, soinu-iturriekiko edo bestelakoekiko distantzia):

Proba egiteko laguntza teknikoak eta baliabide materialak egokitzea (argiztapena, altzariak...):

Ikasteko zailtasun berariazkoei buruzko informazioa epaimahaikideentzat:

Kontuan hartu beharreko beste neurri batzuk:

OHARRAK:

OHARRA: inola ere ez da egokitzapen nabarmenik eginen baldin eta ez bada bermatzen sarrera-proban eskatzen diren gutxieneko edukiak betetzen direla.

.............................................(e)n, 2025eko .....................................aren ........(e)(a)n

Orientatzailea

Iragarkiaren kodea: F2507275