102. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

57E/2025 Ebazpena, apirilaren 1ekoa, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak emana, deialdi bat onesten duena, toki entitateei eta irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateei dirulaguntzak emateko, 2025. urtean, kulturen arteko bizikidetza eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurkako borroka sustatzeko proiektuetarako. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 817315.

Azken bi hamarkadetan, migrazioaren eraginez nafar hiritargo berria sortu da, non era askotako etniak, kulturak, hizkuntzak, erlijioak eta sinesmenak dauden. Aniztasun hori aberastasun iturri izan daiteke, baldin eta elkar ezagutu, onartu eta errespetatzeko bideak sustatzen badira. Ekintza komunitarioetan parte hartuta, gizarte are inklusiboagoa eta aniztasunarekiko toleranteagoa eraiki daiteke.

Nafarroako Gobernuak sustatu gogo du, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren bidez, Nafarroako toki entitateek eta elkarteek inplikazio handiagoa izatea Nafarroako hiritargoa osatzen duten askotariko kultura ugarien arteko bizikidetzarako espazioak sortzeko ekimenak sustatzen eta garatzen.

Deialdi honek bidea ematen die entitate interesdun guztiei berdintasunez parte har dezaten eta, era berean, bermatzen du dirulaguntzak irizpide objektiboei jarraikiz emanen direla. Irizpide horien lehentasunak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politikaren esparru orokorrean ezarritako jarraibideen araberakoak izanen dira.

Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuaren proposamen txostena jaso da espedientean, baita txosten juridikoa eta kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 241/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea deialdi bat, toki entitateei eta irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateei dirulaguntzak emateko, kulturen arteko bizikidetza eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurkako borroka sustatzeko proiektuetarako, bai eta deialdiaren oinarri arautzaileak eta balorazio irizpideak, foru agindu honen I., II.1 eta II.2 eranskinetan jaso direnak.

2. 478.247 euroko gastua erreserbatu eta baimentzea. Horietatik:

  • 235.247 euro Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren 2025eko ekitaldiko gastu-aurrekontuko "0,7 Funtsa. Gizarte entitateentzako dirulaguntzak bizikidetza- eta sentsibilizazio-proiektuetarako" izeneko 350002-35200-4819-231900 partidaren kargura izanen dira, eta 20.000 euro 2026rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan xede horretarako gaitzen den eta aipatutakoaren baliokidea den aurrekontu-partidaren kargura; azken kasu horretan, baldintza izanen da kreditu egokia eta nahikoa egotea.
  • 170.000 euro Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren 2025eko ekitaldiko gastu-aurrekontuko "Toki entitateentzako dirulaguntzak bizikidetza- eta sentsibilizazio-proiektuetarako" izeneko 350002- 35200-4609-231900 partidaren kargura izanen dira, eta 53.000 euro 2026rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan xede horretarako gaitzen den eta aipatutakoaren baliokidea den aurrekontu-partidaren kargura; azken kasu horretan, baldintza izanen da kreditu egokia eta nahikoa egotea.

Baimendutako kredituari 24.422,28 euro gehitzen ahalko zaizkio gehienez A modalitateko proiektuetarako, eta zenbateko hori dirulaguntzetarako erabiltzeko ez da beste deialdirik egin beharko.

Kasu horretan, gehitutako aurrekontua esleituko zaie aurrekontu-esleipenik gabe geratu diren A modalitateko proiektu onartuei, oinarri arautzaileetan ezarritako lehentasun-hurrenkeraren arabera.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzura, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalera eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren kontu-hartzailetza delegatura.

Iruñean, 2025eko apirilaren 1ean.–Migrazio Politiketako zuzendari nagusia, Marisol de la Nava Martín.

I. ERANSKINA.–DEIALDIA, TOKI ENTITATEEI ETA IRABAZI-ASMORIK GABEKO GIZARTE EKIMENEKO ENTITATEEI DIRULAGUNTZAK EMATEKO, 2025. URTEAN, KULTUREN ARTEKO BIZIKIDETZA ETA ARRAZISMOAREN NAHIZ XENOFOBIAREN AURKAKO BORROKA SUSTATZEKO PROIEKTUETARAKO. OINARRI ARAUTZAILEAK

1.–Xedea.

1.1. Toki entitateei eta irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateei 2025ean dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea dute xede oinarri hauek, kulturen arteko bizikidetza eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borroka sustatzeko proiektuetarako.

1.2. Dirulaguntzen helburua da sustatzea kulturen arteko bizikidetza, bai eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurkako borroka ere, kulturen arteko sentsibilizazio- eta sustapen-ekintzen bidez. Diruz lagunduko diren proiektuak Nafarroako Foru Komunitateko herrietako biztanle guztiei zuzenduta egonen dira, batik bat egoera zaurgarrienean daudenei, hala nola emakumeei, haurrei, nerabeei eta familiei.

1.3. Modalitate hauetako proiektuak lagunduko dira diruz:

–A modalitatea. Irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateek kulturen arteko bizikidetza eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurkako borroka sustatzeko proiektuak.

  • A.1) Kulturen arteko bizikidetza hobetzeko eta arrazakeriaren nahiz xenofobiaren aurka borrokatzeko programak, esku-hartze komunitarioko ekintzen bidez, komunitateko hainbat eragilerekin, hainbat gunetan eta biztanle-taldetan.
  • A.2) Bizikidetza sustatzeko eta sentsibilizatzeko ekintza puntualak egitea arlo hauetan: migrazioak, aterpea eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borroka.

–B modalitatea. Kulturen arteko bizikidetza eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borroka sustatzeko proiektuak, toki entitateenak, 2024an kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokarako teknikariaren figura (TECIR) finantzatzeko dirulaguntza jaso ez dutenenak Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariaren azaroaren 24ko 132E/2023 Foru Aginduaren eta Migrazio Politiketako zuzendari nagusiaren ekainaren 9ko 81E/2024 Ebazpenaren babesean.

  • Kulturen arteko bizikidetzaren ildo estrategiko baten esparruko jarduketa planak egitea (diagnostikoak egitea, neurriak planifikatzea eta gauzatzea barne hartuta).
  • Bizikidetza sustatzeko eta sentsibilizatzeko ekintza puntualak egitea arlo hauetan: migrazioak, aterpea eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borroka; ekintza horiek besteak beste, jardunaldiak, debateak, topaketak edo oinarrizko konpetentzien ikaskuntza izan daitezke.

–C modalitatea. Kulturen arteko bizikidetza eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borroka sustatzeko proiektuak, toki entitateenak, 2024an kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokarako teknikariaren figura (TECIR) finantzatzeko dirulaguntza jaso dutenenak Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariaren azaroaren 24ko 132E/2023 Foru Aginduaren eta Migrazio Politiketako zuzendari nagusiaren ekainaren 9ko 81E/2024 Ebazpenaren babesean. Proiektuen helburua izaten ahalko da kulturen arteko bizikidetza-diagnostikoak eta/edo -planak edo antzekoak egitea, horiek garatzea eta/edo bizikidetza sustatzeko eta sentsibilizatzeko ekintza puntualak egitea arlo hauetan: migrazioak, aterpea eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borroka.

2.–Aurrekontu egozpena eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

2.1. Deialdi honen dirulaguntzak finantzatzeko zenbatekoa, gehienez ere, 478.247 eurokoa da.

Modalitateen arabera, aurrekontua honela banatuko da:

–A modalitatea: 255.247 euro; horietatik 235.247 euro Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren 2025eko ekitaldiko gastu-aurrekontuko "0,7 Funtsa. Gizarte entitateentzako dirulaguntzak bizikidetza- eta sentsibilizazio-proiektuetarako" izeneko 350002-35200-4819-231900 partidaren kargura izanen dira, eta 20.000 euro 2026rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan xede horretarako gaitzen den eta aipatutakoaren baliokidea den aurrekontu-partidaren kargura; azken kasu horretan, baldintza izanen da kreditu egokia eta nahikoa egotea.

  • A.1 modalitatea: 165.000 euro.
  • A.2 modalitatea: 90.247 euro.

–B modalitatea: 76.000 euro; horietatik 58.000 euro Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren 2025eko ekitaldiko gastu-aurrekontuko "Toki entitateentzako dirulaguntzak bizikidetza- eta sentsibilizazio-proiektuetarako" izeneko 350002- 35200-4609-231900 partidaren kargura izanen dira, eta 18.000 euro 2026rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan xede horretarako gaitzen den eta aipatutakoaren baliokidea den aurrekontu-partidaren kargura; azken kasu horretan, baldintza izanen da kreditu egokia eta nahikoa egotea.

–C modalitatea: 147.000 euro; horietatik 112.000 euro Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren 2025eko ekitaldiko gastu-aurrekontuko "Toki entitateentzako dirulaguntzak bizikidetza- eta sentsibilizazio-proiektuetarako" izeneko 350002- 35200-4609-231900 partidaren kargura izanen dira, eta 35.000 euro 2026rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan xede horretarako gaitzen den eta aipatutakoaren baliokidea den aurrekontu-partidaren kargura; azken kasu horretan, baldintza izanen da kreditu egokia eta nahikoa egotea.

"0,7 Funtsa. Gizarte entitateentzako dirulaguntzak bizikidetza- eta sentsibilizazio-proiektuetarako" izeneko 350002-35200-4819-231900 partidaren kargura baimendutako kredituari 24.422,28 euroko zenbatekoa gehitzen ahalko zaio gehienez, 2024ko funtsen %0,7ko gerakinari dagokiona.

Gehikuntza horretarako, baimena eman beharko da kreditu-txertaketa baten ondorioz, 2024ko Aurrekontuei buruzko martxoaren 13ko 2/2024 Foru Legearen 50. artikuluaren arabera, eta, ondoren, handitzea eginen da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluaren 3. apartatuaren arabera.

Hori guztia Foru Komunitateko zergadunek gizarte-intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen %0,7 arautzeari buruzko ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legearen araberakoa da.

Kasu horretan, aurrekontu-esleipenik gabe geratu diren proiektu onartuei esleituko zaie gehitutako aurrekontua, honako lehentasun-ordena honen arabera:

–A.1 modalitateko proiektuak, onartuak eta aurrekontu-esleipenik gabekoak.

–A.2 modalitateko proiektuak, onartuak eta aurrekontu-esleipenik gabekoak.

2.2. Proiektu bakoitzean, hauexek izanen dira gehieneko dirulaguntzak:

–A.1 modalitatea: 25.000 euro.

–A.2 modalitatea: 12.000 euro.

–B modalitatea: 5.000 euro.

–C modalitatea: 7.000 euro.

2.3. Laguntzen zenbatekoa, oro har, onartutako aurrekontuaren %100ekoa izanen da, modalitate bakoitzean zehaztutako mugarekin.

Onartzen den aurrekontua kalkulatzeko, aurkezten den aurrekontuari honako diru kopuru hauek kenduko zaizkio: batetik, BEZa, pertsona edo entitate eskatzaileentzat berreskuratzeko modukoa bada, eta, bestetik, Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuaren ustez, proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren edo deialdi honen xedekoak ez diren jarduerei dagozkien diru kopuruak.

2.4. Modalitateren batean (A.1, A.2, B, C) zehaztuta dagoen zenbateko esleitua osorik ematen ez bada, partida beraren kargura finantzatzen diren eta aurrekontu-esleipenik gabe geratu diren proiektu onartuetara bideratzen ahalko da soberakina. Era berean, B edo C modalitateetan zehaztuta dagoen zenbateko esleitua osorik ematen ez bada eta bi modalitateetako beharrak beteta badaude, soberakina A modalitatera bideratzen ahalko da, lehentasun-hurrenkera honen arabera:

–A.1 modalitatea.

–A.2 modalitatea.

2.5. Hasiera batean emandako diru kopuruak askatzen badira, dirulaguntza gehigarria ematen ahalko da halakorik jaso ez duten entitateentzat, edo, proiektu bakoitzeko baimendutako gehieneko zenbatekora iritsi gabe, eskatutakoa baino zenbateko txikiagoa jaso dutenentzat, lortutako puntuazio hurrenkerari jarraikiz eta beharrezko eta behar adinako puntuazioa lortu bada.

3.–Gauzatzeko epea.

Dirulaguntzaren xedeko proiektuak 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte gauzatu beharko dira, bi egun horiek barne. Ondorio horietarako, ulertuko da gauzatu direla epe horren barrenean sortu direnean eta 2026ko otsailaren 10a baino lehenago ordaindu direnean.

4.–Proiektu diruz lagungarriak.

Diruz lagundutako proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako Foru Komunitatean kulturen arteko bizikidetza eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurkako borroka sustatzeko egiten diren jarduerak izatea.

b) Modalitateen esparruko kultura ekintzek –aisialdi eta denbora librekoek– kulturen arteko bizikidetzaren ikuspegia eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokarena bildu behar dute.

c) Diruz lagundutako jarduerak emakumeen eta gizonen aukera berdintasuna bultzatu behar du.

d) Oinarri arautzaile hauetako helburu eta xedeekin bat etorriko dira, baita aplikatu beharreko bestelako arauekin ere.

Programak, proiektuak, jarduerak edo jarduketak ez dira diruz lagunduko baldin eta aplikatzen badituzte irizpide sexistak, arrazistak, xenofoboak edo beste edozein motatako diskriminazioa. Era berean, deialdi honetatik kanpo uzten dira eraikuntza eta/edo birgaitze obren proiektuak.

5.–Gastu diruz lagungarriak.

5.1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak inongo zalantzarik gabe, oinarri hauetan ezarritako epean egiten badira. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

5.2. Zehazki, honako hauek dira gastu diruz lagungarriak, besteak beste:

A.–Proiektuko jarduerak gauzatzeko beharrezkoak diren zuzeneko gastuak, hala nola honako hauek:

a.1) Higiezinen alokairuak eta horiek erabiltzearen ondoriozko gastu arruntak, diruz lagundutako jarduerak entitatearen jarduketa guztiei eragiten dien zati proportzionalean.

a.2) Jarduera egiteko zuzenean behar diren materialak eta hornidurak.

a.3) Kontratatutako langile berekien gastuak, haien barnean egonda soldatak, entitatearen kargura diren gizarte aseguruak eta jarduerak koordinatzeaz arduratzen diren langileen beste lan karga batzuk (C modalitatekoak kenduta), eta/edo entitate onuradunak jarduerak gauzatzeko izendatutako gainerako langileenak. Entitateko langileek egindako jardueren kasuan, baldin eta beste eginkizun eta lan batzuk egiten badituzte diruz lagundutako jardueraren ondoriozkoez gainera, dagozkien lan guztien aldean jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ezin izanen da egotzi zuzeneko kostu gisa. Langileen gastuentzako dirulaguntza Foru Komunitateko Administrazioan lan egiten duten profesionalentzat ezarritako gastua adinakoa izanen da, gehienez; koordinazio lanetarako langileen kasuan, gizarte-langileei dagokien profilaren parekoa izanen da.

a.4) Bidaiak eta dietak. Jarduerak egitearekin lotura zuzena duten langileen mugigarritasunari lotutako gastuak dira, betiere gainditu gabe Nafarroako Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartutako Erabakian kostu errealaren gainean ezarritako muga. Erabaki horren bidez jarraibide batzuk onetsi ziren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek joan-etorriengatik egiten dituzten gastuen arlokoak (2012ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa).

a.5) Zerbitzu teknikoak eta profesionalak. Entitatetik kanpoko profesionalen kontratazio puntualari dagozkion gastuak dira, diruz lagundutako proiektuan jasotzen den jarduera jakin bat egiteko kontratatzen diren kasuetan.

a.6) Finantza gastuak. Sail honetan sartuko dira entitateak izanen lituzkeen gastuak, baldin eta bere jarduera ez eteteagatik hirugarrenei kalte egin eta bankuari mailegu bat edo kreditu lerro bat eskatzea beharrezkoa balitz. Kontzeptu horren barnean egozten ahalko dira, bakar-bakarrik, dirulaguntzaren aurrerakina pagatu arte sortutako interesak eta, orobat, mailegua ireki eta ixteko gastuak. Banku kontuetako interes zordunak salbuetsita daude (kontu korronteetako zorpekoak). Kreditu lerroa edo mailegua deialdi honetan aurkezten den proiekturako eskatu beharko da, zalantzarik gabe; horretarako, gehienez ere, 2.000 euroko zenbatekoa izanen da diruz lagungarria. Entitateak dirulaguntzaren aurrerakinik eskatzen ez badu, finantza gastuak ez dira aintzat hartuko. Dirulaguntzari dagozkion finantza gastuak kalkulatzeko, kontuan hartuko da banku erakundeari eskatutako mailegua edo kreditua ez izatea proiektuaren guztirako kostuaren %70etik gorakoa. Bestela, portzentaje horretarainoko hainbanaketa eginen da.

B.–Zeharkako gastuak, emandako dirulaguntzaren %15 edo gutxiago direnean. Proiektuaren zeharkako gastutzat hartuko dira, ondorio horietarako, entitate onuradunaren funtzionamenduko gastu orokorrak (bestelako pertsonal gastuak, lokalenak, bulegoko materialak eta beste gastu arrunt batzuk). Zeharkako gastu horien %85, gutxienez, Nafarroan egina izan beharko da.

5.3. Inola ere ez dira diruz lagunduko proiektua garatzeko beharrezkoak ez diren jarduerak edo deialdi honen xede ez direnak.

Era berean, ez dira diruz lagunduko:

a) C modalitatean, kontratatutako langile propioen gastuak, ezta TECIR figura duten udalek modu mankomunatuan egindako eskaerak ere.

b) Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa) edo zeharkako beste edozein zerga, berreskuratzen edo konpentsatzen ahal badira.

c) Ondasun inbentariagarriak eskuratu, birgaitu eta hobetzea.

d) Amortizazioak.

e) Protokoloko eta luxuzko gastuak (otamenak, harrerak, opariak, loreak, ikuskizunetarako sarrerak, haborokinak lantegietara joate hutsagatik edo antzeko beste edozein).

f) Interesak, errekarguak eta zehapen administratibo eta penalak.

g) Proiektua aurrera eramateko beharrezkoak ez diren jarduketak edo deialdi honen xede ez direnak.

h) Zenbatekoa modu fidagarrian zehaztuta ez duten gastu-kontzeptuak.

5.4. Edonola ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

6.–Entitate onuradunak.

6.1. Dirulaguntzen deialdi honen onuradun izaten ahalko dira gizarte ekimeneko entitateak eta Nafarroako toki entitateak, baldintza hauek betetzen badituzte:

–Gizarte ekimeneko entitateek honakoak:

a) Bere izaera juridikoarekin bat etorriz legez eratutako pertsona juridikoa izatea, eta erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta egotea. Era berean, pertsona juridiko pribatuen taldeek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan xedatutakoa bete beharko dute.

b) Irabazi-asmorik ez izatea.

c) Estatutuetan jasota izatea, helburu sozialen artean, esku-hartze sozialeko lana egitea, proiektua zer modalitatetarako eskatzen den, modalitate horrekin lotura duen esparruan.

d) Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza izatea eta lurralde honetan jardutea, edo, elkartearen jarduketa-eremua autonomia erkidegoaz gaindikoa bada, egitura eta aurrekontu berezitua daukan antolamendu bat izatea Nafarroan. Ez da diruz lagunduko baldintza hau bete aurretik egindako jarduera.

–Bestalde, bai gizarte ekimeneko entitateek, bai Nafarroako toki entitateek honakoak:

a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan xedatutakoa betetzea.

b) Ez egotea zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen, edo, hala bada, ez egotea zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuagatiko edo generoagatiko diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.

–Halaber, Nafarroako toki entitateek B edo C modalitatea aukeratzen ahalko dute, baldintza honen arabera:

  • B modalitatean parte hartzen ahalko dute 2024an kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko teknikariaren figura (TECIR) finantzatzeko dirulaguntzen deialdien onuradun izan ez diren Nafarroako toki entitateek.
  • C modalitatean parte hartzen ahalko dute 2024an kultura arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokarako teknikariaren figura (TECIR) finantzatzeko dirulaguntzen deialdian onuradun izan direnek.

6.2. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak. Orobat, diruz laguntzen den jarduerak irauten duen bitartean bete beharko dira, justifikazio epea bukatu arte.

7.–Eskaerak eta agiriak aurkezteko epea eta modua.

7.1. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

7.2. Eskaerak aurkezteko modua.

Eskaerak eta aurkeztu beharreko dokumentazio guztia telematikoki aurkeztuko dira nahitaez, deialdiaren fitxako "Tramitatu" aukeraren bidez. Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian dago argitaratuta, tramiteen katalogoan: https://www.navarra.es/eu/tramiteak.

Horretarako, nahitaez eduki behar da ziurtagiri digitala.

Eskaera Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuari zuzenduko zaio.

Entitate bakoitzak proiektu bakarra aurkezten ahal du.

Ekintza bat entitate batek baino gehiagok elkarrekin egiten badute, ekintza gauzatzeko ardura bere gain hartzen duen entitateak aurkeztuko du eskaera; entitate horrek egin beharko ditu ekintzari dagozkion ordainketa eta gastu guztiak, eta berak jasoko du dirulaguntza osoa.

7.3. Aurkeztu beharreko agiriak.

7.2 oinarrian adierazitako moduan aurkeztu behar da honako dokumentazio hau, eskaneatuta eta behar bezala identifikatutako dokumentu bereizietan:

A.–Entitate eskatzaileari buruzko agiriak:

a) Entitatearen estatutuak. Ez da beharrezkoa toki entitateen kasuan.

b) Entitatea erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria edo beste frogagiri bat. Entitateak egoitza soziala Nafarroatik kanpo baldin badu, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean ordezkaritza bat ireki duela dioen ziurtagiria. Aipamen horren ordez beste erregistro administratibo batek emandako ziurtagiri osagarria aurkezten ahalko da, ordezkaritza hori badela egiaztatzen duena, edo notarioaren agiria, fundazioen kasuan. Bata zein bestea aurkeztu, ziurtagiriak urtebete baino gutxiagoko antzinatasuna izan beharko du, deialdi hau argitaratzen den egunean. Ez da beharrezkoa toki entitateen kasuan.

c) Identifikazio fiskaleko txartela. Ez da beharrezkoa toki entitateen kasuan.

d) Ordezkaritza Nafarroako Foru Komunitatean duela frogatzen duen ziurtagiria. Ez da beharrezkoa toki entitateen kasuan.

e) Onuradun izateko baldintzak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, IV. eranskineko ereduaren araberakoa.

f) Sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazio ezari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, V. eranskineko ereduaren araberakoa.

g) Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuak emandako ziurtagiria, frogatzen duena egunean dituela Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak. Ziurtagiri horrek gehienez hilabete lehenago egina izan beharko du. Ez dira agiri horiek aurkeztu beharko, baldin eta baimena ematen bada Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak egiaztapen hori zuzenean egin dezan Ekonomia eta Ogasun Departamentuan (VI. eranskina).

h) Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak egindako ziurtagiria, gehienez ere aurkeztu baino hiru hilabete lehenago egina, frogatzen duena Gizarte Segurantzarekiko betebehar guztiak egunean daudela. Eskatzaileak ziurtagiri hori aurkeztu beharko du baldintza hori frogatzen duten datuak kontsultatzearen aurka agertzen bada, arrazoituta, VI. eranskineko ereduaren arabera. Aldiz, eskatzaileak ez du dokumentazio hori aurkeztu beharko Gizarte Segurantzako datuak kontsultatzearen aurka agertzen ez bada, VI. eranskinaren arabera.

i) Beste dirulaguntza batzuk eskatu eta/edo emateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, VII. eranskineko ereduaren araberakoa.

j) Kasua bada, BEZaren aitorpenak egitetik salbuetsita dagoela edo zergaren menpe ez dagoela frogatzen duen ziurtagiria, Nafarroako Zerga Ogasunak edo Espainiako Zerga Administrazioko Estatu Agentziak gehienez hiru hilabete lehenago egina.

k) Hala badagokio, eta 10. oinarrian xedatutakoari dagokionez, aurrerakinaren eskaera eta dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsik ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, eta premia frogatzeko egiaztagiriak, III. eranskineko ereduaren araberakoa. Horrez gainera, entitateak ordaindu beharko lituzkeen finantza-gastuak egiaztatzen ahalko dira hasierako eskaeran, entitate eskatzailearen lege ordezkariak sinatutako ziurtagiri baten bidez, baldin eta jarduera hirugarrenen kalterako ez eteteak banku mailegu bat edo kreditu lerro bat eskatzea badakar berekin, 5. oinarriko 2.A.a.6) atalean aurreikusita dagoen bezala.

l) Hala badagokio, diruz lagundutako jarduerak entitatearekin lotura duten pertsonei/entitateei azpikontratatzeko baimen-eskaera, VIII. eranskinaren araberakoa. Hala ere, entitate onuradunak baimen-eskaera hori ondorengo edozein unetan aurkezten ahalko du, jarduera azpikontratatu aurretik. Bi kasu horietan, 13. oinarrian adierazitako moduan ebatziko da eskaera.

m) Hala badagokio, irabazi-asmorik gabeko gizarte entitatearen ordezkariak sinatutako agiria, emandako dirulaguntzaren %60 aldez aurretik ordaintzeko eskatzen duena, betiere emandako zenbatekoa 15.000 eurotik gorakoa ez bada. Kasu horretan ez da beharrezkoa baliabide nahikorik ez dagoela egiaztatzea.

n) Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea, Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia baldin bada edo aurreko dirulaguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua aldatu bada; Nafarroako Gobernuaren webguneko Diruzaintza Inprimakien atalean egonen da eskuragarri (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/nafarroako-foru-administrazioaren-inprimaki-orokorrak).

B.–Dirulaguntzaren xede den proiektuari buruzko agiriak, hura baloratzeko:

o) Eskaera-eredu teknikoa eta ekonomikoa, euskarri informatikoan aurkeztuak eta eskaera-orri ofizialaren arabera, zeina interesdunen eskura egonen baita deialdiaren fitxan, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko Tramiteen Katalogoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak).

Eskaera teknikoek ez dute 20 orrialde baino gehiago izanen (edo 10 orri bi aldeetatik), Arial 11 letran eginda. Eskaera tekniko luzeagoak atxikiz gero, baloraziorako lehen 20 orrialdeak baizik ez dira aintzat hartuko.

p) Agiri grafiko, tekniko eta ekonomikoak (proformako fakturak, aurrekontu profesionalak eta abar), eta proiektua behar bezala ulertzeko beharrezkotzat jotzen diren bestelako agiriak. Agiri horiek guztiak memoriaren eranskintzat hartuko dira.

7.4. Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan xedatutakoarekin, Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar dituzten agiriak edo administrazio honen esku dauden agiriak badira, ez da beharrezkoa izanen 7.3.A ataleko a), b) c) eta d) letretan derrigorrezko gisa bildutako agiriak aurkeztea, baldin eta agiri horietan aldaketarik ez bada gertatu. Foru Komunitateko Administrazioko organoen esku badaude, eskatzaileak zehaztu egin beharko du noiz eta zer administrazio organotan aurkeztu zituen agiri horiek eta, gainera, espediente hura amaitu zenetik bost urte baino gehiago igaro ez baldin badira bakarrik izanen da zilegi, bestela ez.

8.–Dirulaguntza emateko prozedura eta instrukzioa.

8.1. Dirulaguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluarekin bat.

8.2. Prozeduraren instrukzioa Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuari dagokio. Zerbitzu horrek egiaztatuko du, hain zuzen, dirulaguntzak jasotzeko derrigorrezko baldintzak betetzen diren, eta ofizioz baloratuko ditu eskaerak, II.1 eta II.2 eranskinetan ezarritako irizpideen arabera.

8.3. Dirulaguntza eskaerak ez baditu adierazitako baldintzak betetzen, gehienez 10 egun balioduneko epean zuzentzeko eskatuko zaio entitate interesdunari. Hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko da, espedientea artxibatzeko ebazpena eman ondoren, zeina Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoaren arabera emanen baita.

7.3 oinarriko B atalean adierazitako dokumentazioa ez da zuzenduko. Dokumentazio horretan zehaztugabeko edo okerreko datuak, oso errealistak ez diren kostuak edo hautagarriak ez diren beste kostu batzuk atzematen badira, organo kudeatzaileak horren inguruko argibideak eskatzen ahalko dizkio entitate interesdunari.

8.4. Eskaerak banan-banan eta bakoitza bere aldetik baloratuko dira, modalitate bakoitzaren arabera (modalitateak 1.3 oinarrian adierazita daude), 0tik 100 puntura arteko eskalan, II.1 eta II.2 eranskinetan adierazitako irizpide objektiboak eta haien haztapena kontuan hartuta.

8.5. Dirulaguntza jaso ahal izateko, proiektuek gutxienez 50 puntu lortu beharko dituzte guztira, eta gutxienez 23 puntu adierazitako II.1 eta II.2 eranskinetako b atalean (Proiektuaren koherentziaren azterketa) eta gutxienez 8 puntu e atalean (Giza baliabideen, baliabide teknikoen eta ekonomikoen azterketa).

8.6. Modalitateren batean, balorazio positiboa izan duten eskaeretako guztirako zenbatekoak aurrekontuetan modalitate horretarako kontsignatutako kreditua gainditzen badu, lehentasun hurrenkera bat ezarriko da, balorazioan lorturiko puntuazioaren arabera, eta dirulaguntzak muga horretaraino esleituko dira.

2025eko edo 2026ko aurrekontuaren kargura emanen den laguntzaren banaketa baimendutako gastu xedapena ahalik eta handiena izateko moduan eginen da, eta 2025eko ekitaldiko aurrekontuaren kargura xedatzeari lehentasuna emanda, 2026ko ekitaldiko aurrekontukoaren aurretik. 2026ko ekitaldiaren kargurako xedapenak dirulaguntzaren zenbatekoaren proportzioan eginen dira, diruz lagundutako zenbatekoaren %100eko aurrerakina lortzen ez duten entitateen artean. 2025ean ordaintzen ez diren laguntzen saldoak 2026ra eramanen dira, hala badagokio.

Gerakinik izanez gero, txikiagoa baldin bada puntuazioaren arabera hurrengo den proiekturako eskatutako aurrekontua baino, dirulaguntza proposatuko da baldin eta bideragarria bada hura ematea. Horrelakoetan, onuradunari eskaera berregiteko eskatzen ahalko zaio, konpromisoak eta baldintzak egokitu ditzan ematen ahal den dirulaguntzara, haren xedea eta ezaugarriak bere horretan utzita betiere.

8.7. Jarduketaren modalitate berean proiektu batek baino gehiagok puntuazio bera lortuta, aurrekontu krediturik ez badago, II. eranskineko b atalean (Proiektuaren koherentziaren azterketa) puntuazio handiena lortu duena izanen da onuraduna. Berdinketak irauten badu, proiektuak baloratzeko irizpideen b.1 atalean lortutako puntuazioaren arabera ebatziko da.

8.8. Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuak, balorazioa egin ondoren, ebazpen proposamena eginen dio Migrazio Politiketako zuzendari nagusiari, dirulaguntza jasotzeko derrigorrezko gisa ezarritako baldintzak betetzen dituzten entitate onuradunak adierazita, eta, hala badagokio, adieraziko du gainerako eskaerak zergatik ezetsi diren.

9.–Prozeduraren ebazpena.

9.1. Instrukzio-organoak egindako ebazpen proposamenean oinarrituta, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak dirulaguntzak ematea ebatziko du. Ebazpen horretan dirulaguntza jaso duten eskatzaileen zerrenda adieraziko du, eta berariaz jakinaraziko du gainerako eskaerak ezetsi direla; ezetsitako eskaera horien artean zehaztu egin beharko dira, besteak beste, aurrekontu baliabideen mugaren ondorioz ezetsi direnak.

9.2. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik zenbatzen hasita. Epe hori igarota berariazko ebazpena jakinarazi ez bada, dirulaguntzaren eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

9.3. Ebazpena jakinarazi eginen zaie entitate interesdunei, administrazio-prozedura arautzen duen legerian ezarrita dagoen moduan, eta argitara emanen da Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atarian, Tramiteen Katalogoko (https://www.navarra.es/eu/tramiteak) deialdiaren fitxan.

10.–Dirulaguntzaren ordainketa.

10.1. Oro har, dirulaguntza aldez aurretik eta ordainketa bakar batean ordainduko da, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, emandako zenbateko guztiarekin, gehienez ere hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena ematen denetik zenbatzen hasita, Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, baldin eta irabazi-asmorik gabeko entitateek edo horien federazio, konfederazio edo taldeek ez badute aski baliabiderik dirulaguntza jaso duen jardueraren gauzatzea behin-behinekoz finantzatzeko, eta hori behar bezala frogatzen badute. Era berean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33.2 artikuluan ezarritako baldintzetan, toki entitateek dirulaguntzaren ordainketa aurreratua eskatzen ahalko dute, dirulaguntzaren helburuak betetzeko funtsak behar direla justifikatzen den kasuetan.

Horretarako, eskaerari erantsi beharreko agiriekin batera, deialdi honen III. eranskinean jasota dagoen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, adierazten duena entitateak aski funtsik ez duela dirulaguntzaren xedeak betetzeko eta funtsak behar dituela, eta funtsik ez duela edo horien beharra duela egiaztatu beharko da entitateko ordezkariaren ziurtagiri baten bidez; hartan, honako hauek adieraziko dira: entitatearen izenean dauden banku kontuak, diruzaintzako egoera edo bankuko kontuetako uneko saldoak agertzen dituen bankuko ziurtagiri bat –banku elektroniko bidez lortutakoak ere onartuko dira–, bai eta hileroko aurreikuspen bat ere, ordaintzeke edo kobratzeke dauden gastuei eta diru-sarrerei buruz –dirulaguntzaren xedearekin lotutakoak–, eta proiektuarekin lotu gabeko gastu- eta sarrera-konpromisoak.

10.2. Ordainketa aldez aurretik egin ez den kasuetan, 11. oinarrian ezarritakoaren arabera justifikatu ondoren, 2025eko ekitaldian emandako ebazpenaren bidez onetsiko da aurreratuta ez dauden zenbatekoen ordainketa, irailaren 30era arte egindako jarduketetarako, eta 2026ko ekitaldiaren hasieran emandako ebazpenaren bidez, berriz, 2025eko urriaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egindako jarduketei dagozkien zenbatekoen ordainketa.

11.–Dirulaguntzaren justifikazioa.

11.1. Entitate onuradunek aurkeztu beharko dituzte diruz lagundutako proiektua gauzatu dela egiaztatzeko behar diren txosten tekniko eta ekonomiko guztiak, inprimaki ofizialean eta euskarri informatikoan; eredua Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atarian argitaratuta egonen da, Tramiteen Katalogoko deialdiaren fitxan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak).

11.2. Entitate onuradunek, diruz lagundutako zenbateko osoa aldez aurretik jasotzea dagokien ala ez kontuan hartuta, jarduketak eta haiekin lotutako gastuak oinarri hauetan adierazitakoaren arabera gauzatu izanaren justifikazioa aurkeztuko dute, honako data hauetara egokituta:

–2025eko urriaren 31 (justifikazio partziala): 2025eko irailaren 30era arte (egun hori barne) egindako jarduketen eta haiei lotutako gastuen justifikazioa aurkezteko azken eguna, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak emandako dirulaguntzaren %100 aldez aurretik jaso ez duten entitateei diruz lagundutako jarduketei dagokienez.

Aurrekoa kendu gabe, organo emaileak justifikazio partzial horretatik salbuesten ahalko ditu dirulaguntza osoa 2026ko ekitaldiko aurrekontuaren kargura jasoko duten entitate onuradunak.

–2026ko otsailaren 10a azken eguna da (azken justifikazioa), batetik, aurreko puntuan aipatutako entitateek 2025eko urrian, azaroan eta abenduan egindako jarduketak justifikatzeko, eta, bestetik, Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiak emandako dirulaguntzaren %100eko aurrerakina jaso duten entitateek diruz lagundutako jarduketa guztiak justifikatzeko (2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arteko jarduketak).

Era berean, emandako laguntza osoa 2026ko aurrekontuaren kargura jaso duten eta justifikazio partzialetik salbuetsita dauden entitateentzat ere hori da azken eguna beren jarduketak justifikatzeko.

Gainera, prozeduraren instrukzio-organoak proiektuaren bilakaerari buruzko txosten bat aurkezteko eskatzen ahalko du noiznahi, diruz lagundutako jarduerak zenbateraino gauzatu diren azalduko duena. Horrez gain, diruz lagundutako proiektuari aurrez aurreko jarraipena egiten ahalko dio.

11.3. Tarteko justifikazioa, %100eko ordainketa aurreratua jasotzen ez duten entitateek aurkeztu beharrekoa, eta azken justifikazioa, bi kasuetan gastuaren eta ordainketaren frogagiriak aurkeztuta, justifikazio-kontuaren bidez aurkeztuko dira, honako elementu hauek osatuta, dagokionaren arabera:

–Proiektuaren bilakaerari buruzko txosten teknikoa eta ekonomikoa, oinarri honen 1. atalean ezarritako ereduaren araberakoa. Kronograma batean adieraziko da diruz lagundutako jarduerak ezarritako helburuen arabera (orduak, prezioa, parte-hartzaileen kopurua, etab.) gauzatu direla. Horrekin batera, ordaindutako gastu guztien zerrenda ordenatua, zenbakitua eta xehatua aurkeztuko da.

Tarteko txosten horiek aurkeztuta ere, programaren amaierako txostena aurkeztu beharko da hura bukatutakoan. Ondorio horietarako, amaierako txostena izanen da justifikatzen duena diruz lagundutako proiektu osoa oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu dela, beste finantzatzaile batzuei dagokien zatia barne, halakorik balego.

–Dirulaguntza eskatu bada dokumentu edo materialen bat egiteko (diagnostikoak, bizikidetza-planak edo antzekoak, jardunbide egokien eskuliburuak, unitate didaktikoak, liburuak edo bestelako dokumentazioa), azken justifikazioari erantsiko zaio.

–Onartutako proiektua gauzatzeko egindako gastuen eta ordainketen ziurtagiriak, zeinak digitalki aurkeztu beharko baitira.

2025eko urtarrilaren 1etik aurrera jaulkitako ordainagiriak eta fakturak baino ez dira onartuko gastuen frogagiri gisa. Agiri horietan honako hauek jaso beharko dira: agiri-zenbakia, jaulkipen data eta ordainketaren data efektiboa, jaulkitzailearen eta hartzailearen datuak, kontzeptua, zenbatekoa eta ordaintzeko formula, bat etorriz fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoarekin. Kanpoan geratzen dira berariaz albaranak, aurrekontuak eta hartze-agiriak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

200 eurotik gorako gastu guztien ordainketak bankuko ordainagirien bidez frogatuko dira. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.

Onartutako gastuen zerrenda eta dagozkien aldaketak, halakorik egonez gero, ordainketa proposamenarekin batera aurkeztuko dira, edo, bestela, gastuaren justifikazioarekin batera, dirulaguntzaren ordainketa aurreratua egin bada.

Toki entitateen kasuan, egindako gastuen eta ordainketen zerrenda justifikatzen ahalko da toki entitateko udal-idazkaritzak edo kontu-hartzailetzak, dagokionaren arabera, egindako ziurtagiri bat aurkeztuz, edo haien ordezkariek egindakoa, jarduketa mankomunatua bada. Halaber, egindako gastuen eta ordainketen ziurtagiriak, fakturak edo bestelako egiaztagiriak aurkeztuko dira.

–Zergapetuak eta salbuetsi gabeak badira, BEZ konpentsatuaren aitorpena.

–Hiruhilekoko 715 eredua (lan atxikipenak, zenbait enpresa eta lanbide jarduerarenak eta sarienak), eta hiruhilekoko 759 eredua (errentamenduengatiko atxikipenak).

–Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non egiaztatuko baita proiektuko langileek entitateak lortzen dituen programa finantzatuetan egin dituzten lanaldien egozpena, eta proiektuan aritu diren langileei ordaintzeko benetan bideratu dela.

–Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non egiaztatuko baita, batetik, justifikazio-kontuan zer portzentaje egotzi zaien zeharkako gastuei, eta bestetik, jarduera gauzatzeko diru-sarrerek ez dituztela gastuak gainditu.

–Hileko nominen zerrenda, langileei eta Gizarte Segurantzari egindako ordainagiriekin eta digitalizatutako lan-kontratuekin batera, hori guztia dirulaguntzaren bidez finantzaturiko langileei dagokienez.

–Finantzatutako proiektua gauzatu dela bermatzen duen beste edozein agiri.

11.4. Baldin eta, dirulaguntzaz gain, funts berekiak edo bestelako dirulaguntza nahiz baliabideak erabiltzen badira jarduerak finantzatzeko, egiaztatu beharko dira halako funtsen zenbatekoa, jatorria eta diruz lagundutako jardueretan izan duten aplikazioa.

11.5. Instrukzio-organoak zehazten badu zuzendu daitezkeen akatsak daudela entitate onuradunak aurkeztutako justifikazioan, horren berri emanen dio, hamar egun balioduneko epean zuzendu ditzan.

11.6. Diruz lagundutako zenbatekoa behar bezala justifikatzen ez bada, justifikatu gabeko zatia jasotzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzuli beharko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritakoaren arabera.

12.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Dirulaguntzen onuradun diren entitateek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza ematea eragin duten proiektua eta jarduerak gauzatzea deialdi honetako oinarri arautzaileen eta baldintza eta betebehar formal eta materialen arabera, eta dirua zer helburutarako eman zen, hartarako baino ez erabiltzea.

b) Gizarte entitateen kasuan, gardentasun-betebeharrak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariaren Tramiteen Katalogoan argitaratutako deialdiko fitxaren bidez. Toki entitateek ez dute aurkeztu behar.

c) Oinarri arautzaileotan aipatzen diren frogagiriak, tartekoak eta amaierakoak, aurkeztea.

d) Organo kudeatzaileari jakinaraztea proiektuari atxikitako langile taldean egiten diren aldaketa guztiak, eta, bereziki, laneko bajak. Baja kasuetan, langileak gehienez ere hilabeteko epean ordeztu beharko dira, dirulaguntza ematean aintzat hartutako pertsonal gastua osatzeko behar den lanaldi portzentajerako kontratatuz.

e) Organo kudeatzaileak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.

f) Dirulaguntzaren jatorria jakitera ematea, diruz lagundutako proiektuen zabalkunde eta publizitate orotan, baita zerbitzua ematen den lokalean ere. Zabalkunde idatzian edo grafikoan Nafarroako Gobernuaren logotipoak agertu beharko du, dirulaguntza jasotzen duen entitatearenak duen tamaina berean eta ikusteko moduko baldintza beretan, eta Nafarroaren Sinboloei buruzko otsailaren 27ko 4/2020 Foru Legean ezarritakoari jarraituz. Era berean, "Navarra de Colores-Nafarroa Koloretan" markaren logotipoa agertuko da.

g) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea organo kudeatzaileari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

h) Entitatearen izaera dela-eta kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak betetzea.

i) Dirulaguntza justifikatzea 11. oinarrian xedatutakoaren arabera.

j) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

k) Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren baimena eskatu eta eskuratzea diruz lagundutako proiektuan funtsezko aldaketak egiteko, baldin proiektua gauzatzea nabarmen aldatzen edo zailtzen duten inguruabarrak gertatzen badira. Funtsezko aldaketatzat jotzeko, helburuetan, emaitzetan, onura hartzen duen populazioan edo lurralde kokapenean eragina izan beharko du, edo, hasierako aurrekontuarekin alderaturik, partidako multzo bakoitzaren %20ko desbideratze ekonomikoa gertatu beharko da. Aldatzeko eskaeretan aldaketa edo zailtasun horren gainean behar adina arrazoi eman beharko dira, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala azaldu, 2025eko urriaren 1a baino lehen betiere. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan ezer aldatuz gero, Administrazioak onartu ala ez, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da. Proiektua gauzatu bitartean gertatzen diren gainerako gorabeherak eta aldaketa ez-funtsezkoak arrazoituta adieraziko dira justifikazioko txosten partzialean edo amaierakoan, barnean dela Nafarroako Gobernuarenak ez diren finantzabideak handitzeagatik guztirako kostua handitzea.

l) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezarritako gainerako eginbeharrak.

13.–Hornitzaileen azpikontratazioa eta hautaketa.

13.1. Gizarte entitate onuradunek hirugarrenekin azpikontratatzen ahalko dute, baina diruz lagundutako jardueraren %100 gainditu gabe. Era berean, toki entitate onuradunek azpikontratatzen ahalko dute diruz lagundutako jardueraren kostuaren %100.

Jarduerak, dirulaguntzaz gain, funts berekiekin edo beste dirulaguntza edo baliabide batzuekin finantzatu badira, ezin izanen zaio muga horietatik goragoko portzentajea egotzi, azpikontratazio gisa, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak emandako zenbatekoari.

Ondorio horietarako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.1 artikuluaren arabera, ulertuko da onuradun batek azpikontratatzen duela dirulaguntzaren xede den jarduera osorik edo partez gauzatzea hirugarrenekin hitzartzen duenean. Dirulaguntzaren xede den jarduera onuradunak berak egin ahal izateko egin behar dituen gastuen kontratazioa kontzeptu horretatik kanpo gelditzen da.

Ezin izanen dira inola ere azpikontratatu diruz lagundutako jardueraren kostua garestitzen duten jarduerak, haren edukiari baliorik eransten ez badiote.

Diruz lagundutako jardueren onuradunek egindako azpikontratazioa Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoari egokituko zaio betiere.

13.2. Onuradunarekin lotutako pertsona edo entitateak azpikontratatzeari dagokionez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.7.d) artikuluarekin bat, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiaren aldez aurreko baimena lortu beharko da. Horretarako, entitate interesdunak VIII. eranskineko baimen-eskaera aurkeztu beharko du. 15 egun baliodun izanen dira, gehienez, baimenari buruzko ebazpena eman eta jakinarazteko, eskaera aurkezten den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igarota ebazpenik jakinarazi ez bada, ulertuko da azpikontrataziorako baimena eman dela.

13.3. Hala badagokio, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, diruz lagundutako gastuak aholkularitza edo laguntza enpresek zerbitzu emateko baldin badira eta 12.000 eurotik gorakoak badira, entitate onuradunak organo emaileari frogatu beharko dio enpresa edo entitate hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela. Horretarako, helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin edo gehiagorekin kontsultatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak, eta eskaintzarik hoberena egiten duenarekin sinatuko du. Entitate onuradunak kontsulta-tramite horren gaineko agiriak eta dagozkion eskaintzak gorde beharko ditu, eta kontu horiek guztiak agiri bidez frogatu dirulaguntza ematen duen organoaren aurrean, kontratuak indarra hartu bezain laster. Agiri horiekin batera, egindako hautapena arrazoitzeko txosten labur bat aurkeztuko da.

Ez da beharrezkoa izanen enpresa bati baino gehiagori kontsulta egitea baldin eta, gastu diruz lagungarrien ezaugarri bereziengatik, behar adina ez badira merkatuan hornidura edo zerbitzu hori egiten duten enpresak.

13.4. Diruz lagundutako jardueren onuradunek egindako azpikontratazioa Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoari egokituko zaio betiere.

14.–Dirulaguntzen bateragarritasuna.

14.1. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak ematea bateragarria da jarduera egiteko jasotzen diren beste batzuekin.

14.2. Ematen diren dirulaguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo instituzio pribatu zein publiko batzuen laguntzekin edo dirulaguntzekin batuta, diruz lagundutako jardueraren kostua. Horretarako, entitate onuradunak VII. eranskinean jasotako erantzukizunpeko adierazpena bete beharko du.

15.–Ez-betetzeak.

15.1. Oinarri hauetan ezarritako betebeharrak betetzen ez badira, edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aurreikusitako gainerako kausak gertatzen badira, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, dagokion zenbatekoa osorik edo zati batean itzuli beharko da, 35. artikulu horretan ezarritakoaren arabera.

15.2. Gardentasunari buruzko betebeharra betetzen dela frogatzeko informazioa eman beharra bete ezean, ez zaie emandako dirulaguntza ordainduko, ezta aurrerakinak ere, eta, hala bada, kobratutako zenbatekoak itzuli beharko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

15.3. Ez-betetzeak mailakatzeko irizpide hauek hartuko dira kontuan bereziki, eman beharreko dirulaguntza edo, hala badagokio, itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko:

–Esku-hartzea noraino bete den, arlo teknikoari eta aurrekontuari dagokienez.

–Zenbat aldaketa egin diren, eta nolakoak, aurretik baimen administratiboa izan gabe.

–Amaierako justifikazioan ez-betetze formal hutsak eginez gero, epemugatik zenbat egun pasa diren kasuan kasuko agiriak aurkeztu arte.

15.4. Aurreko ataletan xedatutakoa gorabehera, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan araututakoari jarraikiko zaio, edo, bestela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean ezarritakoari.

16.–Administrazio-errekurtsoak.

Oinarri arautzaile hauen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz.

17.–Datuen tratamendua.

Deialdi honetan parte hartzeak berekin ekarriko du Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak entitate parte-hartzaileei buruzko datuen tratamendua egitea, eta tratamenduaren arduraduna Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia izanen da.

Datuen tratamendua justifikatuta dago deialdiaren parte-hartzea kudeatu behar delako, eta dirulaguntza ematen denean, alderdien artean sortzen den harreman juridikoa kontrolatu eta gauzatu behar delako. Helburu hori interes publikoko edo ahal publikoko legitimazioa da, Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluan zehazten den moduan, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea da oinarri juridikoa.

Dirulaguntzen entitate onuradunen datuak, tratamenduaren helburukoak, mota honetakoak dira: identifikaziokoak, harremanetarakoak, bankukoak, profesionalak eta ekonomiko-finantzarioak, edo helburu horretarako behar den beste edozein.

Entitate parte-hartzaileei buruzko datuak zein xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta xede horren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Zehazki, gordetzeko aurreikusitako epea izanen da Nafarroako Gobernuaren agiriak gordetzeko indarreko egutegiak adierazten duena.

Interesdunek dpd@navarra.es helbidera joaz erabil dezakete datu pertsonaletan sartzeko eskubidea, bai eta haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramatekoak ere. Konforme ez egonez gero, jo dezakete Datuak Babesteko Espainiako Bulegora: https://www.aepd.es/.

18.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri hauetan aurreikusirik ez dagoen orotan, bete beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritakoa.

II.1 ERANSKINA

A modalitatea

BALORAZIO IRIZPIDEAK, GIZARTE ENTITATEAK

100 puntu GEHIENEZ

A) Irizpide sozialak

(17 puntu gehienez)

a.1.

Generoa:

–Entitatean erantzukizuneko karguetan dauden emakumeen portzentajea:

%50 baino handiagoa (1 puntu).

%20 eta %50 artekoa (0,5 puntu).

%20 baino txikiagoa (0 puntu).

–Kontratatutako emakumeen portzentajea:

%50 baino handiagoa (puntu 1).

%20 eta %50 artekoa (0,5 puntu).

%20 baino txikiagoa (0 puntu).

–Gizon boluntarioen portzentajea:

• %50 baino handiagoa (puntu 1).

%20 eta %50 artekoa (0,5 puntu).

%20 baino txikiagoa (0 puntu).

–Emakumeen eta gizonen berdintasunerako plan bat izatea, behar bezala inskribatua Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan (1 puntu)(legez hura izatera behartuta ez dauden entitateei baino ez zaie punturik emanen).

–Sexu jazarpenaren eta sexuagatiko jazarpenaren prebentzio protokolo bat izatea (1 puntu).

(5 puntu bitarte)

a.2.

Arreta berezia behar duten kolektiboak (emakumeak, haurrak, nerabeak eta familiak):

Proiektua kolektibo horietako bati zuzenduta egotea:

–Taldeetako batekin berariaz lan eginez gero (1 puntu).

–Taldeetako hirurekin berariaz lan eginez gero (1,5 puntu).

–Adierazitako biztanleria-talde guztiekin lan eginez gero (2 puntu).

(2 puntu gehienez)

a.3.

Esku hartzen den udalerriko edo udalerrietako biztanle migratzaileen proportzioa:

Atzerrian jaiotako biztanleen kopuruari buruzko datua, EINek emana: https://www.ine.es/jaxiT3/Tabla.htm?t=33863&L=0):

–%20etik gora (3 puntu).

–%15 eta %20 artean (1 puntu).

–%15etik behera (0 puntu).

(3 puntu gehienez)

a.4.

Esperientzia izatea migratzaileekin lan egiten, kulturen arteko bizikidetzako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako proiektu edo jardueretan:

–Azken 5 urteetan kulturen arteko bizikidetzaren arloan eta arrazismoaren aurkako borrokaren arloan egindako jardueren edo proiektuen kopurua (1 puntu proiektuko; 0 puntu proiekturik ez badago).

–Kulturen arteko bizikidetzako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako jarduera espezifikoak eta/edo askotariko herritarren parte-hartzea berariaz sustatzen duten jarduerak bakarrik puntuatuko dira.

(5 puntu bitarte)

a.5.

Entitatean boluntariotza sustatzea eta garatzea:

–Boluntariotza-plan bat du, boluntariotzaren helburuak, eskubideak eta betebeharrak, prestakuntza eta abar jasotzen dituena (2 puntu).

–Boluntarioekin egindako lanaren ildoaren deskribapena (1 puntu gehienez).

(2 puntu gehienez)

B) Proiektuaren koherentziaren azterketa

(45 puntu gehienez)

b.1.

Proiektuaren oinarriak:

–Abiapuntuko egoera, datu demografikoak, dauden baliabideak eta hautemandako beharrak deskribatzen ditu. Atal guztiak deskribatzen ditu, 8 puntu gehienez, atal bakoitzeko (2 puntu gehienez).

(8 puntu gehienez)

b.2.

Proiektuaren jarduketaren lurralde eremua:

–Iruñetik eta Iruñerritik kanpoko herri batean edo gehiagotan garatuz gero (gutxienez 40 kilometro) (5 puntu).

–Iruñean eta Iruñerrian eta, halaber, Foru Komunitateko beste udalerri batean egiten bada (gutxienez 40 kilometro) (3 puntu).

–Iruñean eta Iruñerrian soilik egiten bada (1 puntu).

(5 puntu gehienez)

b.3.

Helburuak:helburu orokorraren eta espezifikoen koherentzia-maila, definizioa eta xehetasuna

(5 puntu gehienez)

b.4.

Hartzaileak:bat dator hautemandako beharrekin eta proiektuaren helburu eta ekintzekin

(3 puntu gehienez)

b.5.

Jarduerak:deskribapen- eta egokitasun-maila (zer, nola, noiz, maiztasuna, iraupena)

(5 puntu gehienez)

b.6.

Jardueren egutegia:deskribapen- eta egokitasun-maila

(2 puntu gehienez)

b.7.

Oinarrien, helburuen eta jardueren arteko koherentzia-maila:

–Oinarriak, helburuak eta jarduerak bat datozen (8 puntu gehienez).

–Helburuak beharrekin bat datozen: 4 puntu gehienez (guztira 4 puntu, zati batean 2 puntu).

–Jarduerak helburuekin bat datozen: 4 puntu gehienez (guztira 4 puntu, zati batean 2 puntu).

(8 puntu gehienez)

b.8.

Zabalkunderako plana eta erabiliko diren euskarriak:kalitate-maila:

–Euskarriak: 0,5 puntu adierazten den euskarri bakoitzeko (1,5 puntu gehienez).

–Zabalkunde plana: 0,5 puntu, zer ekintza eginen diren eta noiz zehazten badu.

(2 puntu gehienez)

b.9.

Proiektu osoan genero-ikuspegiak duen txertatze maila:

–Jarduera espezifikoak genero-ikuspegia / intersekzionalitatea, kontziliazio-neurriak eta hizkera aintzat hartuta: 3

–Jarduera espezifikoak genero-ikuspegia/intersekzionalitatea eta hizkera aintzat hartuta: 2.5.

–Hizkera inklusiboa (1 puntu).

(3 puntu gehienez)

b.10.

Proiektu osoan kulturen arteko ikuspegiak duen txertatze maila:

–Ekitatea sustatzen du, kultura-aniztasuna baloratzen du, askotariko pertsonak sartzen ditu plangintzan eta parte-hartzean, kulturen arteko bizikidetza sustatzen du (3 puntu, guztiak hartzen baditu, bi edo gehiago hartzen baditu: 2,5)

–Hizkera inklusiboa (hainbat jatorritako pertsonak, gutxiengoak aipatzen ditu) (1 puntu).

(3 puntu gehienez)

b.11.

Proiektu osoan 2030erako Agendako GJHak noraino txertatu eta aipatu diren

(1 puntu gehienez)

C) Sareko lana eta beste entitate eta baliabide batzuekiko koordinazioa

(5 puntu gehienez)

c.1.

Sareko lana:zehaztu partaide den sarearen/sareen helburuak, lan-metodologia eta ezaugarriak (3 puntu gehienez).

c.2.

Kanpoko eragileekiko koordinazioa:deskribapena (norekin eta zer helbururekin) (2 puntu gehienez).

D) Proiektua zenbateraino osatzen den jarduketa eremuko beste baliabide batzuekin: deskribapena

(2 puntu gehienez)

E) Giza baliabideen eta baliabide tekniko eta ekonomikoen azterketa

(16 puntu gehienez)

e.1.

Giza baliabideen egokitasuna(kontratatutako langile berekiak eta kanpoko langileak): profil profesionalen, lanaldien eta esleitutako eginkizunen egokitasuna.

(5 puntu gehienez)

e.2.

Proiektuan boluntarioak noraino txertatu diren:

Esleitutako pertsona kopurua eta funtzioak (2 puntu gehienez).

(2 puntu gehienez)

e.3.

Baliabide teknikoak(materialak, lokalak, etab.)

Proiektuarekiko egokitzapen-maila (2 puntu gehienez).

(2 puntu gehienez)

e.4.

Baliabide ekonomikoak:

–Aurrekontua proiektuarekin bat datorren (4 puntu gehienez):

Baldintza ekonomikoak betetzea.

Ordainsarien egokitasuna (Nafarroako Gobernuaren hitzarmenaren edo ordainsarien arabera). Gehienez 74,95 euro prestakuntza-orduko edo mahai-inguru batean parte hartzeagatik, eta gehienez 150 euro + kilometrajea Foru Komunitatean, ponentzia edo hitzaldi bakoitzeko).

Gainerako kostuak, merkatuko prezioaren arabera.

–Bat etortzea eta argiak izatea eskaera teknikoan aurkeztutako informazioa eta eskaera ekonomikoan aurkeztutakoa (Excel dokumentua) (3 puntu gehienez).

(7 puntu gehienez)

F) Proiektuaren hartzaileen parte-hartzea

(2 puntu gehienez)

Onuradunek proiektuan parte hartzeko dituzten mekanismoak (parte hartzeko metodologiaren deskribapena, aurreikusitako talde eragileak, aurreikusitako partaidetza-taldeak, boluntariotza, mentoretza, idatzizko akordioak, gogobetetasun inkestak edo bestelakoak):

0,5 puntu aipatu eta deskribatutako partaidetza-mekanismo bakoitzeko

G) Proiektuaren berrikuntza maila: atzemandako behar berriei heltzea. Artatu gabeko gizataldeak. Metodologia berriak garatzea. Premiei erantzun berritzaileak ematea

(2 puntu gehienez)

H) Ebaluazio sistemaren kalitate maila: adierazleak, egiaztatzeko iturriak, ebaluazio eta jarraipen prozesua

(10 puntu gehienez)

h.1.

Adierazleak:

Egokitasuna eta bidezkotasuna (1,5 puntu gehienez):

–Zerrenda eta jarduera bakoitzarekin lotuta: 1,5.

–Zerrenda bakarrik (1 puntu gehienez).

Definizio-maila (1,5 puntu gehienez): adierazlea sexuaren, jatorriaren, adinaren eta intersekzionalitatearen arabera bereizita deskribatzen du.

(3 puntu gehienez)

h.2.

Egiaztapen iturriak:

Egokitasuna (1,5 puntu gehienez):

Definizio-maila: egiaztapen-iturrien deskribapena (1,5 puntu gehienez):

–Zerrenda eta jarduera bakoitzarekin lotuta (1,5 puntu).

–Zerrenda bakarrik (1 puntu gehienez).

(3 puntu gehienez)

h.3.

Ebaluazio prozesua:deskribatzen du nola, nork eta noiz eginen duen:

–Egokitasuna (1 puntu gehienez).

–Definizio-maila (1 puntu gehienez).

(2 puntu gehienez)

h.4.

Jarraipen prozesua:deskribatzen du nola, nork eta noiz eginen duen:

–Egokitasuna (1 puntu gehienez).

–Definizio-maila (1 puntu gehienez).

(2 puntu gehienez)

I) Jarraipena

(1 puntu gehienez)

–Proiektuak jarraitutasuna dauka, eta bi urte baino gehiago darama abian (1 puntu).

Proiektuak jarraitutasuna dauka, eta bi urte baino gutxiago darama abian (0,5 puntu).

ERANSKINA

B eta C modalitateak

BALORAZIO IRIZPIDEAK, TOKI ENTITATEAK

100 puntu

A) Irizpide sozialak

(17 puntu gehienez)

a.1.

Generoa:

–Emakumeen eta gizonen berdintasunerako plan bat izatea, behar bezala inskribatua Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan (2,50 puntu).(legez hura izatera behartuta ez dauden entitateei baino ez zaie punturik emanen).

–Sexu jazarpenaren eta sexuagatiko jazarpenaren prebentzio protokolo bat izatea (2,50 puntu).

(5 puntu gehienez)

a.2.

Arreta berezia behar duten kolektiboak (emakumeak, haurrak, nerabeak eta familiak). Gazteak:

Proiektua kolektibo horietako bati zuzenduta egotea:

–Taldeetako batekin berariaz lan eginez gero (1 puntu).

–Taldeetako birekin berariaz lan eginez gero (1,5 puntu).

–Adierazitako biztanleria-talde guztiekin lan eginez gero (2 puntu).

(2 puntu gehienez)

a.3.

Esku hartzen den udalerriko edo udalerrietako biztanle migratzaileen proportzioa:

Atzerrian jaiotako biztanleen kopuruaren datua, EINk emana: https://www.ine.es/jaxiT3/Tabla.htm?t=33863&L=0):

–%20 baino handiagoa (5 puntu).

– %15 eta %20 artekoa (2 puntu).

–%15 baino txikiagoa (0 puntu).

(5 puntu gehienez)

a.4.

Esperientzia izatea migratzaileekin lan egiten, kulturen arteko bizikidetzako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako proiektu edo jardueretan:

–Azken 5 urteetan kulturen arteko bizikidetzaren arloan eta arrazismoaren aurkako borrokaren arloan egindako jardueren edo proiektuen kopurua (1 puntu proiektuko; 0,00 puntu proiekturik ez badago).

–Kulturen arteko bizikidetzako eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako jarduera espezifikoak eta/edo askotariko herritarren parte-hartzea berariaz sustatzen duten jarduerak bakarrik puntuatuko dira (5 puntu gehienez).

(5 puntu gehienez)

B) Proiektuaren koherentziaren azterketa

(46 puntu gehienez)

b.1.

Proiektuaren oinarriak:

–Abiapuntuko egoera, datu demografikoak, dauden baliabideak eta hautemandako beharrak deskribatzen ditu. Atal guztiak deskribatzen ditu, 8 puntu gehienez, atal bakoitzeko (2 puntu gehienez).

(8 puntu gehienez)

b.2.

Proiektuaren jarduketaren lurralde eremua:

–Iruñetik eta Iruñerritik kanpoko herri batean edo gehiagotan garatuz gero (gutxienez 40 kilometro) (6 puntu).

–Iruñean eta Iruñerrian eta, halaber, Foru Komunitateko beste udalerri batean egiten bada (gutxienez 40 kilometro) (3 puntu).

–Iruñean eta Iruñerrian soilik egiten bada (1 puntu).

(6 puntu gehienez)

b.3

Helburuak:helburu orokorraren eta espezifikoen koherentzia-maila, definizioa eta xehetasuna

(5 puntu gehienez)

b.4

Hartzaileak:hautemandako premiekin eta proiektuaren xede eta ekintzekin bat dator

(3 puntu gehienez)

b.5.

Jarduerak:deskribapen- eta egokitasun-maila (zer, nola, noiz, maiztasuna, iraupena)

(5 puntu gehienez)

b.6.

Jardueren egutegia:deskribapen- eta egokitasun-maila

(2 puntu gehienez)

b.7.

Oinarrien, helburuen eta jardueren arteko koherentzia-maila:

–Oinarriak, helburuak eta jarduerak bat datoz (8 puntu gehienez).

–Helburuak beharrekin bat datoz (4 puntu gehienez).

–Jarduerak helburuekin bat datoz (4 puntu gehienez).

(8 puntu gehienez)

b.8.

Zabalkunderako plana eta erabiliko diren euskarriak:kalitate-maila:

–Euskarriak: 0,5 puntu adierazten den euskarri bakoitzeko (1,5 puntu gehienez).

–Zabalkunde plana: 0,5 puntu, zer ekintza eginen diren eta noiz zehazten badu.

(2 puntu gehienez)

b.9.

Proiektu osoan genero-ikuspegiak duen txertatze maila:

–Jarduera espezifikoak genero-ikuspegia / intersekzionalitatea, kontziliazio-neurriak eta hizkera aintzat hartuta: 3.

–Jarduera espezifikoak genero-ikuspegia/intersekzionalitatea eta hizkera aintzat hartuta: 2,5.

–Hizkera inklusiboa (1 puntu).

(3 puntu gehienez)

b.10.

Proiektu osoan kulturen arteko ikuspegiak duen txertatze maila:

–Ekitatea sustatzen du, kultura-aniztasuna baloratzen du, askotariko pertsonak sartzen ditu plangintzan eta parte-hartzean, kulturen arteko bizikidetza sustatzen du (3 puntu, guztiak hartzen baditu, bi edo gehiago hartzen baditu: 2,5).

–Hizkera inklusiboa (jatorri desberdineko pertsonak, gutxiengoak aipatzen ditu: 1 puntu).

(3 puntu gehienez)

b.11.

Proiektu osoan 2030erako Agendako GJHak noraino txertatu eta aipatu diren:

–Aipatzen da soilik, 0,5 puntu.

–Proiektuan sartuta daude, 1 puntu.

(1 puntu gehienez)

C) Sareko lana eta beste entitate eta baliabide batzuekiko koordinazioa

(5 puntu gehienez)

c.1.

Sareko lana:zehaztu partaide den sarearen/sareen helburuak, lan-metodologia eta ezaugarriak (3 puntu gehienez).

c.2.

Kanpoko eragileekiko koordinazioa:deskribapena (norekin eta zer helbururekin) (2 puntu gehienez).

D) Proiektua zenbateraino osatzen den jarduketa eremuko beste baliabide batzuekin: deskribapena

(2 puntu gehienez)

E) Giza baliabideen eta baliabide tekniko eta ekonomikoen azterketa

(16 puntu gehienez)

e.1.

Giza baliabideen egokitasuna (entitateko langile kontratatuak eta kanpoko langileak):profil profesionalen, lanaldien eta esleitutako eginkizunen egokitasuna

(5 puntu gehienez)

e.2.

Proiektuan boluntarioak noraino txertatu diren:Pertsona kopurua eta esleituriko eginkizunak

(2 puntu gehienez)

e.3.

Baliabide teknikoak(materialak, lokalak, etab.) proiekturako egokitzapen-maila

(2 puntu gehienez)

e.4.

Baliabide ekonomikoak:

–Aurrekontua proiektuarekin bat datorren (4 puntu gehienez):

Baldintza ekonomikoak betetzea.

Ordainsarien egokitasuna (Nafarroako Gobernuaren hitzarmenaren edo ordainsarien arabera). Gehienez 74,95 euro prestakuntza-orduko edo mahai-inguru batean parte hartzeagatik, eta gehienez 150 euro + kilometrajea Foru Komunitatean, ponentzia edo hitzaldi bakoitzeko).

Gainerako kostuak, merkatuko prezioaren arabera.

–Bat etortzea eta argiak izatea eskaera teknikoan aurkeztutako informazioa eta eskaera ekonomikoan aurkeztutakoa (Excel dokumentua) (3 puntu gehienez).

(7 puntu gehienez)

F) Proiektuaren hartzaileen parte-hartzea

(2 puntu gehienez)

Onuradunek proiektuan parte hartzeko dituzten mekanismoak (parte hartzeko metodologiaren deskribapena, aurreikusitako talde eragileak, aurreikusitako partaidetza-taldeak, boluntariotza, mentoretza, idatzizko akordioak, gogobetetasun inkestak edo bestelakoak): 0,5 puntu aipatutako eta deskribatutako partaidetza mekanismo bakoitzeko (2 puntu gehienez)

G) Proiektuaren berrikuntza maila: atzemandako behar berriei heltzea. Artatu gabeko gizataldeak. Metodologia berriak garatzea. Premiei erantzun berritzaileak ematea

(2 puntu gehienez)

H) Ebaluazio sistemaren kalitate maila: adierazleak, egiaztatzeko iturriak, ebaluazio eta jarraipen prozesua

(10 puntu gehienez)

h.1.

Adierazleak:

–Egokitasuna eta bidezkotasuna (1,50 puntu gehienez):

Zerrenda eta jarduera bakoitzarekin lotuta: 1,5.

Zerrenda bakarrik: puntu 1 gehienez

–Definizio-maila (1,50 puntu gehienez).

Adierazlea deskribatzen du (sexuaren, jatorriaren, adinaren, intersekzionalitatearen eta abarren arabera bereizita)

(3 puntu gehienez)

h.2.

Egiaztapen iturriak:

–Egokitasuna: 1,50 puntu gehienez:

Zerrenda eta jarduera bakoitzarekin lotuta: 1,5.

Zerrenda bakarrik: puntu 1 gehienez

–Definizio-maila: egiaztapen-iturrien deskribapena (1,50 puntu gehienez):

(3 puntu gehienez)

h.3.

Ebaluazio prozesua:deskribatzen du nola, nork eta noiz eginen duen:

–Egokitasuna (1 puntu gehienez).

–Definizio-maila (1 puntu gehienez).

(2 puntu gehienez)

h.4.

Jarraipen prozesua:deskribatzen du nola, nork eta noiz eginen duen:

–Egokitasuna (1 puntu gehienez).

–Definizio-maila (1 puntu gehienez).

(2 puntu gehienez)

III. ERANSKINA.–DIRUA AURRERATZEKO ESKAERA

Izen-deiturak: ………………………………….....………………………………….. (NAN zenbakia ………………) ...........................................................................ren lege-ordezkaria naizen aldetik (IFZa: .................................. eta jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: ............................................................................
......................................................................................................................................................................).

Honetarako dirulaguntza emateari dagokionez: ........................................................................................................................................................................................

ERANTZUKIZUNEZ ADIERAZTEN DU:

Ordezkatzen dudan gizarte entitateak gaur egun ez duela behar adina kapital Nafarroako Gobernuak, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren bidez, ematen duen dirulaguntzaren xedeko zerbitzua aldi batez finantzatzeko, eta ez duela behar adina baliabide ekonomiko diruz lagundutako proiektuaren funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren eta aurreikusita dauden ordainketak gauzatzeko.

Aurrekoaren frogagarri, honako hauek egiaztatzeko agiriak eransten dira:

–Elkartearen kontu korronteen eta entitateak egun dituen saldoen zerrenda (aurkeztu bankuko ziurtagiria).

–Elkarteak hurrengo 6 hilabeteetan gaurtik hasita izanen dituen gastuen eta diru-sarreren aurreikuspena.

Hortaz, honako hau ESKATZEN DUT:

Dirulaguntzaren xede den proiekturako emandako dirulaguntzaren zenbateko osoa aldez aurretik ordaintzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Honako hau jakinarazten zait: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikuluari jarraikiz, eta egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko eskumenak alde batera utzi gabe, adierazpen honi eransten zaion edozein datu edo adierazpenetan funtsezko zehaztasunik eza, faltsutasuna edo omisioa gertatuz gero, ezin izanen da jarraitu eraginpeko eskubidea edo jarduera gauzatzen gertaera horien berri jakiten denetik aurrera, nolanahi ere, sor litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak galarazi gabe.

Data eta sinadura

IV. ERANSKINA.–ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA, DIRULAGUNTZEI BURUZKO AZAROAREN 9KO 11/2005 FORU LEGEAREN 13. ARTIKULUKO BALDINTZAK BETETZEARI BURUZKOA

Izen-deiturak: ……………………………………………….. (NAN zenbakia: …………………………………) ...........................................................................ren lege-ordezkaria naizen aldetik (IFZa: .................................. eta jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: ............................................................................
......................................................................................................................................................................).

Nire erantzukizunpean ADIERAZTEN DUT ezen ordezkatzen dudan entitatea eta hura administratzen edo ordezkatzen dutenak ez daudela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan dirulaguntzen onuradun izateko aurreikusitako debeku-egoeretan.

Data eta sinadura

ESKATZAILEARENTZAKO JAKINGARRIAK:

–Eskaeran eta erantzukizunpeko adierazpenean aurkezten diren datuen tratamendua bat etorriko da Datuak Babesteko 2016ko Erregelamendu Orokorrean xedatutakoarekin (apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2018ko maiatzetik indarrean dagoena) Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2016 Lege Organikoarekin. Datuetan sartu eta haiek zuzendu eta ezerezteko eskubideak aipatutako legerian oinarriturik erabiliko dira, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuan.

–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak ikertzen ahalko du ea adierazitako datuak egiazkoak diren, eta, gezurrezkoak badira, eskatzen ahalko du emandako dirulaguntza eta kasuan kasuko berandutze-interesak itzul daitezela, eta arau-haustea oso astuna bada, zehapen espedientea irekitzen ahalko du.

V. ERANSKINA.–SEXUAGATIKO EDO GENEROAGATIKO DISKRIMINAZIORIK EZARI BURUZKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

Izen-deiturak: ……………………………………………….. (NAN zenbakia: …………………………………) ...........................................................................ren lege-ordezkaria naizen aldetik (IFZa: .................................. eta jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: ............................................................................
......................................................................................................................................................................).

ADIERAZTEN DUT, nire erantzukizunpean, ordezkatzen dudan entitatea ez dela betetzen ari zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik, eta ez dagoela zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.

Data eta sinadura

ESKATZAILEARENTZAKO JAKINGARRIAK:

–Eskaeran eta erantzukizunpeko adierazpenean aurkezten diren datuen tratamendua bat etorriko da Datuak Babesteko 2016ko Erregelamendu Orokorrean xedatutakoarekin (apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2018ko maiatzetik indarrean dagoena) Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin. Datuetan sartu eta haiek zuzendu eta ezerezteko eskubideak aipatutako legerian oinarriturik erabiliko dira, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuan.

–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak ikertzen ahalko du ea adierazitako datuak egiazkoak diren, eta, gezurrezkoak badira, eskatzen ahalko du emandako dirulaguntza eta kasuan kasuko berandutze-interesak itzul daitezela, eta arau-haustea oso astuna bada, zehapen espedientea irekitzen ahalko du.

VI. ERANSKINA.–TRIBUTU-DATUAK ETA GIZARTE SEGURANTZAREN DATUAK KONTSULTATZEA

ZERGEN DATUAK KONTSULTATZEA:

Izen-deiturak: …………………………………………………………………….. (NAN/AIZ zenbakia: …………………………………) .....................................................................entitatearen lege-ordezkaria naizen aldetik (IFZa: ..................................).

BAIMENA EMATEN diot Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuari deialdi honen esparruan, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari ZUZENEAN ESKATZEKO zerga betebeharrak egunean izatea frogatzen duen ziurtagiria, eskaera ebazteko datuak beharrezkoa baitira. (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 e artikulua).

EZ DIOT BAIMENA EMATEN Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuari deialdi honen esparruan, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari zuzenean eskatzeko eskatzaileak zerga betebeharrak eguneratuak dituela frogatzen duen ziurtagiria, eta eskatzaileak aurkezten du eskaera ebazteko behar den ziurtagiria.

GIZARTE SEGURANTZAREN DATUAK KONTSULTATZEA:

Aditzera ematen da ezen Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak datu pertsonalak eskuratzen ahalko dituela edozein erakunde edo administrazio publikori eskatuta, zuzenean edo bide telematikoak erabiliz datuak egiaztatzeko zerbitzuaren bitartez, informazio pertsonal hori dirulaguntza emateko beharrezkoa bada; zehazki, eskatzaileak Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharrak bete dituela frogatzen duten datuak. Interesdunak aurka egiten ahalko dio Gizarte Segurantzaren datu horiek kontsultatzeari, arrazoiak emanez, ondoren adierazten den moduan, eta, kasu horretan, interesdunak berak aurkeztu beharko ditu datu horiek, eskaera izapidetu dadin.

Izen-deiturak: ....................................................................................................................... (IFZ / AIZ zenbakia: ...................................) ................................................................ entitatearen lege-ordezkaria naizen aldetik, eskatzaileak Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten datuak kontsultatzearen aurka nago, honako arrazoi hauengatik:

Data eta sinadura

VII. ERANSKINA.–BESTE DIRULAGUNTZA BATZUK ESKATU ETA/EDO JASO IZANARI BURUZKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

Izen-deiturak: …………………………………………….. (NAN zenbakia: …………………………………) ...........................................................................ren lege-ordezkaria naizen aldetik (IFZa: .................................. eta jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: ............................................................................
......................................................................................................................................................................).

Nire erantzukizunpean honako hau ADIERAZTEN DUT (X batez adierazi bidezko dena):

Entitateak ez d(it)u eskatu, edo ukatu za(izki)o, deialdi honetan aurkeztutako proiektu bererako beste dirulaguntza bat(zuk).

Entitateak beste dirulaguntza bat(zuk) eskatu d(it)u deialdi honetan aurkeztutako proiektu bererako, eta laguntza hori(ek) emateko ebazpena eman gabe dago.

Adierazi zer departamentu eta erakundetan egin diren eskaera horiek.

– .........................................................................................................................................................

– .........................................................................................................................................................

– .........................................................................................................................................................

Entitateak beste dirulaguntza bat(zuk) eskatu d(it)u deialdi honetan aurkeztutako proiektu bererako, eta guztira eman zaio ..................................................... euro, eta hori egiaztatzen duten dokumentuak aurkezten ditu.

Adierazi zer departamentu eta erakundetan egin diren eskaera horiek.

– .........................................................................................................................................................

– .........................................................................................................................................................

– .........................................................................................................................................................

Honako hau jakinarazten zait: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikuluari jarraikiz, eta egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko eskumenak alde batera utzi gabe, adierazpen honi eransten zaion edozein datu edo adierazpenetan funtsezko zehaztasunik eza, faltsutasuna edo omisioa gertatuz gero, ezin izanen da jarraitu eraginpeko eskubidea edo jarduera gauzatzen gertaera horien berri jakiten denetik aurrera, nolanahi ere, sor litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak galarazi gabe.

Data eta sinadura

VIII. ERANSKINA.–BAIMEN-ESKAERA, DIRUZ LAGUNDUTAKO JARDUERAK EGITEKO, ENTITATEAREKIN LOTURA DUTEN PERTSONAK/ENTITATEAK AZPIKONTRATATZEKO

ESPEDIENTEA:

DIRUZ LAGUNDUTAKO PROIEKTUAREN/EKINTZAREN IZENA:

Izen-deiturak: …………………………………………….. (NAN zenbakia: …………………………………) ...........................................................................ren lege-ordezkaria naizen aldetik (IFZa: .................................. eta jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: ............................................................................
......................................................................................................................................................................).

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.7.d) artikulua aplikatuz, honako hau ESKATZEN DIOT dirulaguntza emateko eskumena duen organoari:

BAIMENA, AZPIKONTRATAZIOA EGITEKO entitatearekin lotutako pertsona / entitate honekin:

PERTSONAREN EDO SOZIETATEAREN IZENA

IFZa/IFKa

LOTURA MOTA, Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 68.2 artikuluaren arabera (*):

AZPIKONTRATAZIOAREN DESKRIBAPENA:

BAIMEN-ESKAERAREN XEDE DEN AZPIKONTRATAZIOAREN ZENBATEKOA:

Halaber, HITZEMATEN DUT kontratazioa merkatuko baldintza normalen arabera eginen dela.

Data eta sinadura

(*) Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamenduaren 68.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.7 d) artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, ulertuko da lotura dagoela inguruabar hauetakoren bat betetzen duten pertsona fisiko edo juridikoekin edo nortasunik gabeko elkarteekin:

a) Ezkontza-harremanez edo antzeko afektibitate-harremanez lotutako pertsona fisikoak, edo laugarren mailarainoko odol-ahaideak edo bigarren mailarainoko ezkontza-ahaideak.

b) Aldizkako ordainketen bidez ordaindutako lan-harremana duten pertsona fisiko eta juridikoak.

c) Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 11. artikuluaren 2. apartatuan aipatzen den onuradunaren kide elkartuak izatea eta 3. apartatuan aipatzen diren nortasun juridikorik gabeko entitateetako kide edo partaide izatea.

d) Sozietate bat eta haren bazkide maioritarioak edo kontseilari edo administratzaileak, bai eta ezkontideak edo antzeko afektibitate-harremana duten pertsonak eta laugarren mailarainoko odol-ahaideak edo bigarren mailarainoko ezkontza-ahaideak ere.

e) Balio Merkatuen eta Inbertsio Zerbitzuen martxoaren 17ko 6/2023 Legearen 4. artikuluaren arabera, talde bereko kide izateko baldintzak betetzen dituzten sozietateak.

f) Pertsona juridikoak edo nortasunik gabeko taldeak eta horien legezko ordezkariak, patronoak edo administratzen dituztenak, bai eta ezkontideak edo antzeko afektibitate-harremana dutenak eta laugarren mailarainoko odol-ahaideak edo bigarren mailarainoko ezkontza-ahaideak ere.

g) Pertsona juridikoak edo nortasunik gabeko taldeak eta pertsona fisikoak, juridikoak edo nortasunik gabeko taldeak, lege- edo estatutu-arauen edo kontratu-akordioen arabera, lehenengoen onurarako %50etik gorako partaidetza izateko eskubidea dutenak.

Iragarkiaren kodea: F2505008