102. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko legelari izateko bi lanpostu huts, funtzionario-araubidekoak eta A mailakoak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen-proposamena.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2025eko maiatzaren 12an eginiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2023ko azaroaren 27ko erabakiaren bidez, deialdi bat onetsi zuen, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko legelari izateko bi lanpostu huts, funtzionario-araubidekoak eta A mailakoak, oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Deialdia argitaratu zen 2023ko abenduaren 14ko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (deialdiaren aldaketa, 2023ko abenduaren 21eko 263. NAOn argitaratua) eta 2023ko abenduaren 14ko 47. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean (deialdiaren aldaketa, 2023ko abenduaren 22ko 50. NPAOn argitaratua). Bada, deialdi horretako epaimahaiak, 2025eko maiatzaren 6an, deialdia gainditu duten bi izangaien aldeko izendapen-proposamena aurkeztu du.

Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuaren 5. artikuluan eta Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hau,

ERABAKITZEN DA:

1. Izendapen-proposamena onestea, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko legelari izateko bi lanpostu huts, funtzionario-araubidekoak eta A mailakoak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak deialdia gainditu duten bi izangaien alde eginikoa. Honako hauek dira, guztizko puntuazioaren hurrenkeran:

IGNACIO ORDOKI GUARCH JAUNA

MIGUEL ÁNGEL NÚÑEZ IRIARTE JAUNA

2. Ignacio Ordoki Guarch jaunari eta Miguel Ángel Núñez Iriarte jaunari eskatzea aurkez dezatela Parlamentuaren Erregistro Orokorrean deialdiaren 8.3 oinarrian adierazitako dokumentazioa, 30 egun naturaleko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

3. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 12an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2507089