101. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1309/2025 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kimikarien bost plaza oposizio bidez betetzeko.

Abenduaren 27ko 115/2024 Foru Dekretuaren bidez (2023ko 264. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 29koan), 2024ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, 2024ra luzatutako Estatuaren 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari dagokiona. Eskaintza hartan, besteak beste, kimikarien plaza huts batzuk sartu ziren, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 1280/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kimikarien plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kimikarien bost plaza betetzeko deialdia onestea, bai eta haren oinarriak ere. Plazak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kimikarien bost plaza betetzeko deialdia onestea, bai eta haren oinarriak ere. Plazak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Herritarren Arretarako Bulegoak eta Erregistroak Koordinatzeko Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 13an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

DEIALDIA, KIMIKARIEN BOST PLAZA OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

Honako hauek dira deialdiaren

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da kimikarien bost plaza oposizio bidez betetzea. Plazak funtzionarioen araubidekoak dira, A mailakoak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzekoak; zehazki, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 1280/2025 Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze-lehiaketaren ondorioz bete gabe gelditzen diren plazak eskainiko dira. Haien plaza zenbakiak, eskakizunak eta destinoak plaza hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen zehaztuko dira.

1.2. Bost plaza huts horiek txanda hauetan banatuko dira:

–2 plaza txanda irekian.

–2 plaza igoera txandan.

–1 plaza %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba txandan.

1.3. Igoera txandako plaza hutsen bat bete gabe geldituz gero izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, plaza horiek txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Era berean, desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako plaza hutsak bete gabe geldituz gero izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, egoki den txandakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.

Bestalde, igoera txandan edo desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan plaza hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren plazarik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean, baldin eta deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte hartzen ahalko dute, orobat, Espainiako edo Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea duten pertsonen ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Kimikako gradu edo lizentzia titulua izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten agiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena eskuratu duten izangaiei, Europar Batasuneko xedapenen babesean eta lanbide arautuen esparruan eskuratu ere.

d) Bete behar diren eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua ez izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek honako betebehar hauek ere bete beharko dituzte, aurreko atalean adierazitakoez gain:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa izatea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzuak egiten ari bada –langile finko edo aldi baterako langile gisa– deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean.

Aplikatuz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa, Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte har dezakete igoera txandan, baldin betetzen badituzte txanda horretan parte hartzeko gainerako betebeharrak.

b) Deialdiko plaza hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, salbu Nafarroako polizia kidegoetako kideen kasuan, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.

2.1.3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaien berariazko betebeharrak:

Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gainera, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna eduki beharko dute, ofizialki aitortua.

2.1.4. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako betebehar espezifikoak:

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gain, genero-indarkeriaren biktima gisa aitortuak izan beharko dute.

2.1.5. Gidabaimena izatea eskatzen duen plaza bat eskuratu nahi izanez gero, B motako gidabaimena edukitzea.

2.1.6. Eskuratu nahi izanez gero ingelesezko B2 maila eskatzen duen plaza bat, kasuan kasuko maila frogatzen duen titulu edo ziurtagiri bat edukitzea, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberakoa (horiek jaso dira Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean –2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa–), edo ofizialki baliokidetzat jotako beste titulu bat, edo, bestela, izangaiak behar den hizkuntza maila duela frogatzeko berariaz antolatzen den proba gainditzea.

2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta plazaren jabetza hartu arte.

2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskaerak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bitartez, https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, "Herritarrentzako lan deialdiak" atalean, deialdi honen fitxan sartuz.

Desgaitasuna izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

Funtzio publikoan sartzeko eta gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasa 41,60 euro da.

Telematika bidez ordaindu behar da tasa hori, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenak.

b) Hautaproben deialdia argitaratu baino gutxienez hilabete lehenagotik langabe gisa inskribaturik daudenak.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu aurreko paragrafoan adierazitako salbuespen egoera egiaztatzeko (langabezia egoera). Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko du, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute eta langabezia egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badute, kasu horretan bakarrik, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.

Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, aurrekoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari transferitutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.

Hiru.–%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat edukitzeagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Lau.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan edota bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.

Bost.–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek izaera hori egiaztatu beharko dute, hauetakoren bat aurkeztuz: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial, edo, bestela, Fiskaltzaren txostena, izangaia genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena. Genero-indarkeriaren egoerak egiaztatzeko, halaber, gizarte zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako Administrazio Publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen ziurtagiria eta txostena aurkezten ahalko dira.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web fitxan argitaratzeko aginduko du.

Izangaien zerrenda horietan, bai eta hautapen prozeduraren barruko ondorengo jarduketetan ere, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak identifikatzeko gezurrezko izen bat erabiliko da, bakoitzari modu pertsonalean esleituko zaiona, deusetan galarazi gabe publikotasun eta gardentasun printzipioak aplikatzea.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute telematika bidez erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Epe hori zenbatzen hasiko da behin-behineko zerrenda Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web fitxan argitaratu eta biharamunetik aurrera. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta erreklamazio horiek ebatzi ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web fitxan argitaratzeko aginduko du.

4.4. Ez da itzuliko funtzio publikora sartzeko eta gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindutakoa, baldin eta izangaiak bazter gelditzen badira haiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Juan Pablo Belzunegui Otano jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Ikuskapenen Ataleko burua.

Ordezko epaimahaiburua: Raúl Salanueva Murguialday jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Francisco Javier Vera Janin jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Airearen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Ataleko burua.

Ordezko epaimahaikidea: Miren Agurtzane Abascal Arbaizagoitia andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kimikaria.

–Epaimahaikidea: María Felicidad Berrueta Diestro andrea, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Enologia eta Olio Laborategiaren Bulegoko burua.

Ordezko epaimahaikidea: Jorge Pascual del Río jauna, Osasun Departamentuko kimikaria (prebentzio diziplina: laneko segurtasuna eta industria-higienea).

–Epaimahaikidea: Mikel Uharte Unzue jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezko epaimahaikidea: Lourdes Moreno Santiago andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Epaimahaikide idazkaria: Lorenzo Serena Puig jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

Ordezko epaimahaikide idazkaria: Luis Angel García Nicolás jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Administrazio Publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta abstenitzeko egoera batean badaude, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2026ko urtarriletik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan emanen ditu argitara hurrengo probetako deialdiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du, baita oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adierazi ere.

Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.

Zer egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitortu bat duten izangaientzat, denboraren eta baliabideen aldetik, eskaeran hala eskatu badute.

6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehenbiziko proba:

Proba teorikoa izanen da. Gehienez ere test motako 80 galderari erantzun beharko zaie idatziz, ebazpen honen I. eranskinean agertzen den gai-zerrendako edukiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du; hain zuzen ere, erantzun zuzenaren balioaren herena.

Proba hau egiteko, hiru ordu izanen dira gehienez.

Lehenbiziko proba honetan, gehienez ere, 30 puntu lor daitezke.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

6.3.2. Bigarren proba:

Proba teoriko-praktikoa izanen da. Bertan, epaimahaiak proposatutako gehienez ere 20 galderari erantzun beharko zaie, ebazpen honen I. eranskinean gai-zerrendaren bigarren zatiari buruz.

Proba idatzi hori egiteko lau ordu izanen dira gehienez.

Bigarren proba honi dagokion puntuazioa 30 puntukoa izanen da gehienez ere.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

6.3.3. Hirugarren proba:

Teoriko-praktikoa izanen da. Bi kasu teoriko-praktiko garatu eta ebatzi beharko dira, idatziz, epaimahaiak proposatuko dituenak, ebazpen honen I. eranskineko gai-zerrendaren bigarren zatiko gaiei buruz, eta lanpostuaren berezko funtzioak garatzeko beharrezkoak diren ezagutzekin loturikoak.

Proba idatzi hori egiteko lau ordu izanen dira gehienez.

Hirugarren proba honen puntuazioa gehienez ere 40 puntukoa izanen da, eta kasu bakoitzean gehienez ere 20 puntukoa izanen da.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Bazterturik geldituko dira, orobat, gai batean zero puntuko kalifikazioa lortzen dutenak.

Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

Ezin izanen da testurik edo dokumentaziorik kontsultatu, epaimahaiak proba horretarako aurkez dezakeen dokumentazio espezifikoa izan ezik. Era berean, ezin izanen da inongo kalkulagailurik erabili, ezta gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere; bolaluma urdin edo beltza baino ez.

6.4. Bigarren eta hirugarren probak plika sistemaren bidez eginen dira.

6.5. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak www.nafarroa.eus helbidean (deialdiaren fitxan) argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

7.–Oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda.

7.1. Hautaprobak bukaturik, gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du kalifikazio-epaimahaiak, oposizioan lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak betetzen diren egiaztatzeko, eta egin daitezen plaza hutsak hautatzeko izapideak.

7.2. Puntu berdinketarik gertatuz gero, hirugarren proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, lehenengo proban eta bigarrenean lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horrexetan.

7.3. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio-epaimahaiak horretarako eginen duen zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

8.–Betebeharrak frogatzea eta plaza hutsak hautatzea.

8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du izangaiek betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten, horretarako ezartzen den bidea erabiliz:

a) Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia, betebehar hori duen plaza bat eskuratu nahi izanez gero.

c) Ingelesezko B2 maila izan beharra ezarrita duen plaza bat eskuratu nahi duten pertsonek eskatutako maila hori egiaztatzen duten titulu edo ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute. Tituluak edo ziurtagiriak bat etorri beharko du Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin, eta agertu beharko da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean jasotako tituluen zerrendan (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), edo, bestela, ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa izan beharko da, deialdi honen 2.1.4 atalean xedatutakoaren arabera.

8.2. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen plaza hutsen zerrenda eta hautapen ekitaldirako deitutako izangaien zerrenda (plaza hutsak hautatzeko lehentasun-ordenari jarraituz antolatua, txandaren arabera eta puntuazio ordenaren arabera). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe duten plaza hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean jarriko da, deialdiaren fitxan.

Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epearen barnean, aditzera emanen dute beren lehentasun-ordena, plaza hutsak eskuratzeko.

8.3. Plaza hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo hortik gorakoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Desgaitasun aitortua deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu plaza huts batean edo bestean jarduteko, plazen hautaketa hasi aurretik, haren desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

Era berean, hautaprobak gainditu eta genero-indarkeriaren biktima direla egiaztatzen duten emakumezko izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik plaza hutsak hautatzeko, deusetan galarazi gabe desgaitasuna duten pertsonentzat ezarritako lehentasun-ordena lehenestea.

Hautaprobak igoera txandatik gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute deialdiaren xede diren plaza hutsak aukeratzeko txanda irekiko izangaien aurretik, baina kontuan hartuta, betiere, desgaitasuna dutela egiaztatzen duten izangaientzat eta genero-indarkeriaren biktima direla egiaztatzen duten emakumeentzat ezarritako salbuespena.

9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin plaza hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena, non agertuko baitira hautapen prozesua gainditu duten izangaien artetik deialdiko plaza kopuruan sartzen ahal direnak.

Izendapen proposamen hori deialdiaren fitxan argitaratuko da, 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.

9.2. Proposatutako izangaiek, Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web fitxan izendapen proposamena argitaratu eta biharamunetik aurrera, 10 egun balioduneko epearen barnean agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

A.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:

a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zinpeko aitorpena edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

B.–Administrazio dei-egileaz besteko Nafarroako administrazio publiko bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, frogatzeko jatorrizko administrazioan jardunean daudela, edo borondatezko eszedentzian daudela eta lanean ari direla deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.

9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak, eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela frogatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak oposizioa gainditu duten izangaien zerrendan –7. oinarrian aipatzen den horretan– hurrengoa den izangaiarekin beteko du plaza, baldin eta hutsik geratu den plazaren betebeharrak betetzen baditu, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak beste agiriren bat behar izanez gero bere eskudantziak erabiltzeko, proposaturiko izangaiari eskatuko dio, eta honek aurkeztu beharko du, deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan.

9.6. Ezarritako prozeduraren arabera plaza epe barruan eta behar bezala hautatzen ez bada, hautapen prozesuari uko egiten bazaio, deialdian plaza betetzeko ezarritako baldintzak betetzen ez badira edo eskatutako dokumentazioa ezarritako prozeduraren arabera epe barruan eta behar bezala aurkezten ez bada, plaza hutsen hautaketaren emaitza ez da aldatuko.

Administrazioko organo eskudunak gainditzen dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du hutsunea.

10.–Izendapena, plaza hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, deialdiko lanpostuan aritzeko. Ebazpen horren bidez, halaber, plaza hutsak esleituko dira.

10.2. Izendapenaren eta plazaren jabetza hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, baldin izendatutakoak afiliaturik badaude Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean, bi aukera izanen dituzte: edo segitzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan, babes harturik martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidea, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean. Hori dena, aplikatuz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zehazki, bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua).

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Izendatzen diren izangaiek izendapenaren ebazpenean horretarako ezartzen den egunean jabetu beharko dute plazaz, aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik.

Aipatutako epean izangairen bat plazaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

10.4. Baldin funtzionario bihurtutako izangaiei borondatezko eszedentzia ematen bazaie jabetza hartzen duten egunetik beretik, lanpostuan batere aritu gabe eta berek eskatuta, hutsik gelditzen den plaza ere beteko da deialdiaren 9.4 atalean ezarritako moduan, indarreko araudian ezarritako kasuetan.

10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako plaza hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondorioz bete gabe gelditzen diren plazak.

11.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere, deialdiaren fitxan argitaratuko da, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus.

12.–Administrazio Erroaren eremuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta plazarik lortzen ez duten izangaiekin:

a) Hautapen prozesua gainditu arren, plaza lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda.

12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira, alde batetik, hautapen prozesua gainditu arren plaza lortu ez duten izangaien zerrenda, eta bestetik, prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda, aplikatu beharreko kudeaketa-arauekin bat.

Berdinketak ebazteko, kontuan hartuko dira deialdi honetan horretarako ezarritako irizpideak.

12.3. Izangaiei lanerako deitzeko eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzeko, honako arau hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Kontrataziorako deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak.

Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.

Kontrataziorako izangaien zerrendak onetsi baino lehen, kasua bada, epe bat irekitzen ahalko da hizkuntzen maila egiaztatzeko, eta betebehar hori eskatzen hasiko da horretarako emanen den epea bukatu eta gero.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak; izan ere, oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

13.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, haren oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

Lehenbiziko zatia.

1. gaia.–1978ko Espainiako Konstituzioa: atariko titulua. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere Judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.

3. gaia.–Europar Batasuneko zuzenbidea: Haren iturriak. Sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europar Batasuneko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika erkideak.

4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedurak eta ebazpenak.

6. gaia.–14/2004 Foru Legea, abenduaren 3koa, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzkoa: Nafarroako Gobernua: eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

8. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua. Administrazio publikoen organoak. Hitzarmenak. Administrazioen arteko harremanak.

9. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. I. titulua: "Xedapen orokorrak". II. titulua: I. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoa". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren antolaketa". III. kapitulua, "Eskumenen erabileraren araubide juridikoa". IV. kapitulua, "Kide anitzeko organoak". III. titulua: I. kapitulua, "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa". VI. titulua: I. kapitulua, "Pertsonen eskubideak". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren betebeharrak izapidetze elektronikoaren arloan".

10. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: Prozedurako interesdunak. Administrazio publikoen jarduera: jarduteko arau orokorrak; epemugak eta epeak.

11. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: Egintza administratiboak: administrazio egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

12. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearaztea. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

13. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: Langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Administrazio egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

14. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: Aplikazio eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.

15. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa: IV. titulua: Foru Administrazio Publikoaren funtzionamendu elektronikoa.

16. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

17. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa: Xedapen orokorrak. Datu babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.

18. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eragingarriari buruzkoa: Berdintasun printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

Bigarren zatia.

1. gaia.–Klima-aldaketaren kontzeptua. Berotegi-efektuko gasak. Klima-aldaketaren ondorioak.

2. gaia.–Isurtzeko eskubideen salerosketa. Kontzeptua, elementuak. Instalazio finkoetan aplikatzea.

3. gaia.–Isurtzeko eskubideen salerosketa, bizitegietan, errepideko garraioan eta beste sektore batzuetan aplikatzea.

4. gaia.–2018/2066 (EB) Exekuzio Erregelamendua, 2018ko abenduaren 19koa, berotegi-efektuko gasen isurien jarraipenari eta jakinarazpenari buruzkoa.

5. gaia.–2003/87 Zuzentaraua, Europar Batasunean berotegi-efektuko gasak isurtzeko eskubideen merkataritzarako araubidea ezartzen duena, eta 2023/959 (EB) Zuzentaraua, hura aldatzen duena.

6. gaia.–1/2005 Legea, martxoaren 9koa, berotegi-efektuko gasak isurtzeko eskubideen salerosketa erregimena arautzen duena, eta ondorengo aldaketak.

7. gaia.–7/2021 Legea, martxoaren 22koa, Klima-aldaketari eta Energia-trantsizioari buruzkoa.

8. gaia.–4/2022 Foru Legea, martxoaren 22koa, Klima-aldaketari eta Energia-trantsizioari buruzkoa.

9. gaia.–Klima-aldaketaren bide-orria, Klina. Arintzea.

10. gaia.–Klima-aldaketaren bide-orria, Klina. Egokitzapena.

11. gaia.–Berotegi efektuko gas isurien inbentarioak. Isurtzen duten sektoreak eta bilakaera Espainian eta Nafarroan.

12. gaia.–Giroko airearen kutsatzaileak: jatorria, ondorioak eta neurtzeko teknikak.

13. gaia.–102/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, airearen kalitateari buruzkoa.

14. gaia.–2024/2881 (EB) Zuzentaraua, 2024ko urriaren 23koa, Europako giroko airearen kalitateari eta atmosfera garbiagoari buruzkoa.

15. gaia.–Airearen kalitatearen ebaluazioa. Ebaluatzeko prozedura. Egoera Nafarroan.

16. gaia.–Giroko airearen kutsatzaileak neurtzeko sareak. Kontzeptua, elementuak eta funtzionamendua. Nafarroako Airearen Kalitatea Zaintzeko Sarea.

17. gaia.–Analisi kimiko bolumetrikoa. Erreakzio bolumetriko baterako betebeharrak. Azido-base bolumetriak, erredoxa, konplexometriak. Adierazle sistema motak. Patroi primarioen betebeharrak. Material bolumetrikoa eta eragiketak. Aplikazio analitikoak.

18. gaia.–Disoluzioak: Sarrera eta definizioak. Kontzentrazio unitateak. Diluzioak. Henryren legea. Banaketa koefizienteak. Disoluzio idealak. Lurrun-presioa. Jarduerak eta jarduera koefizienteak. Disoluzioen propietate koligatiboak.

19. gaia.–Metodo potentziometrikoak: Sarrera. Elektrodo adierazle metalikoak. Mintzezko elektrodoak. Balorazio potentziometrikoak. Elektrodo ioi-hautatzaileak. Interferentziak. Aplikazio analitikoak.

20. gaia.–Fase solidoko estrakzioa: Sarrera. Fase solidoko erauzketaren teoria. Mikroerauzketa. Automatizazioa. Aplikazioak.

21. gaia.–Kromatografiarako deribatizazioa: Sarrera. (I) Kromatografia likidorako deriatizazioa. Zutabe aurreko deribatizazio sistemak (UV-ikusgaiaren detekzioa, fluorimetrikoa, elektrokimika). Zutabe ondoko deribatizazio sistemak. (II) Deribatizazioa, gasen kromatografia detektatzeko. Erreakzio motak. Prozesu pirolitikoak. Kromatografia likidoko eta gasen kromatografia aplikazio praktikoen adibidea.

22. gaia.–Entzimak aztertzeko metodoak: Printzipio orokorrak. Eragina duten faktoreak. Alderdi praktikoak. Metodo motak. Aplikazioak.

23. gaia.–UV-VIS absortzio molekularreko espektrofotometria. Oinarri teorikoak. Beer-Lamberten legea. Tresneria. Aplikazio analitikoak. Informazio estrukturala.

24. gaia.–Atomo-xurgapeneko espektroskopia. Atomizazio teknikak. Erradiazio iturriak. Interferentziak. Lagina prestatzea. Aplikazio analitikoak. Emisio atomikoko espektroskopia: sugarrezko fotometria. Sugarrezko fotometroak. Aplikazio analitikoak.

25. gaia.–Gasen kromatografia. Oinarri teorikoak. Gas eramaileak. Laginak injektatzeko sistemak. Fase egonkorrak. Detekzio sistemak. Aplikazio analitikoak.

26. gaia.–Likidoen kromatografia. Oinarri teorikoak. Fase mugikorrak, prestaketa. Laginak injektatzeko sistemak. Ponpaketa sistemak. Fase egonkorrak. Detekzio sistemak. Aplikazio analitikoak.

27. gaia.–Teknika molekularrak analisi-laborategietan. PCR: Oinarrizko kontzeptuak. Motak. Azido nukleikoak erauztea. Azido nukleikoen sekuentziazioa. Animalien osasuneko eta landareen osasuneko laborategietan aplikatzea.

28. gaia.–Teknika immunologikoak analisi-laborategietan. Printzipio orokorrak. Motak. Animalien osasuneko eta landareen osasuneko laborategietan aplikatzea.

29. gaia.–UNE-EN ISO/IEC 17025:2017 Araua. Baldintza orokorrak: inpartzialtasuna, konfidentzialtasuna, betebeharrak egituraren aldetik: betebeharrak baliabideen aldetik: langileria, instalazioak eta ingurumen arloko baldintzak, ekipamendua, trazabilitatea, produktuak eta zerbitzuak.

30. gaia.–UNE-EN ISO/IEC 17025:2017 Araua. Betebeharrak prozesuaren aldetik: eskaerak, eskaintzak eta kontratuak berrikustea, hautatzea, metodoak egiaztatzea eta balidatzea, saiakuntzarako edo kalibraziorako itemak manipulatzea, erregistro teknikoak, saiakuntzaren txostena, adostu gabeko lana. Kudeaketa arloko betebeharrak; kudeaketa-sistemaren dokumentazioa, agirien kontrola, erregistroen kontrola, zuzenketa ekintzak, barne auditoriak, zuzendaritzaren berrikuspenak.

31. gaia.–Interkonparazio-saiakuntzak. NT-03: ENACen politika elkarren arteko konparaketetan: familiak eta parte-hartzearen maiztasuna; laborategiek elkarren arteko konparaketetan duten parte-hartzea; programa egokia hautatzea. G-ENAC-14: elkarren arteko konparaketen programetan parte hartzeari buruzko gida: elkarren arteko konparaketarako ariketetan parte hartzearen onurak; parte-hartze programa bat ezartzeko irizpideak; elkarren arteko ariketetan izandako parte-hartzea ebaluatzeko alderdiak.

32. gaia.–CEA-ENAC-26: Landare osasunaren esparruko saiakuntza laborategia: Akreditaziorako jarraibideak. CEA-ENAC-20: Akreditaziorako irizpide espezifikoak. Analisi mikrobiologikoa. CEA-ENAC-22 Rev. 2 Animalien osasunaren arloko saiakuntza laborategia: Akreditaziorako jarraibideak.

33. gaia.–Absortzio infragorriaren espektroskopia eta NIR: Sarrera. Xurgatzeari buruzko teoria infragorrian. Bibrazio formak. Instrumentazioa eta laginen prestaketa. Aplikazio analitikoak.

34. gaia.–Oinarrizko estatistika kimika analitikoan: erroreak analisi klasikoan, neurri errepikatuen estatistika, esangura probak: t proba, F proba, ezohiko balioak: Q proba. Erroreak analisi instrumentalean: erregresioa eta korrelazioa.

35. gaia.–Laneko arriskuen prebentzioa analisi kimikoko laborategietan. Dauden arriskuak. Minimizatzea. Lanaren printzipio orokorrak. Aplikatu beharreko araudia.

36. gaia.–Biosegurtasuna laborategietan. Agente biologikoen sailkapena. Arriskuaren ebaluazioa. Euste-mailak. Aplikatu beharreko araudia. Animalien osasuneko eta landareen osasuneko laborategietako biosegurtasuna.

37. gaia.–Kontrol ofizialeko laborategien sarea. Egitura. Laborategi ofizialen funtzionamendurako betekizunak. Laborategi ofizialak izendatzea.

38. gaia.–Zarata: Magnitudeak eta ezaugarriak. Kutsadura akustikoaren iturriak. Zarataren aurkako jarduera zuzentzaileak eta jarduera babesleak. Usainak.

39. gaia.–Ura: Parametroak, dinamika biofisiokimikoa eta kutsadura. Uraren zikloa: azaleko hidrologia eta hidrogeologia. Akuiferoen kutsadura: tratamenduak eta lehengoratzea. Nitratoek eragindako kutsadura. Kausak eta ondorioak. Nitratoek eragindako kutsadurarekiko kalteberak diren eremuak Nafarroan.

40. gaia.–Hondakinen tratamendua: Balorizatzeko eta ezabatzeko lanak. Lehentasun hierarkikoa kudeaketan. Hondakin organiko biodegradagarrien tratamenduak: konpostatzea eta biometanizazioa. Abeltzaintzako hondakinak eta ingurumenean dituzten eraginak.

41. gaia.–Etxeko hondakinak: Konposizioa. Horiekin parekagarriak diren industria hondakinak. Etxeko hondakinak tratatzeko instalazioak. Errefus zatiaren eta zati organikoaren aprobetxamendua. Ontzien hautaketa eta berreskuratutako produktuen merkaturatzea.

42. gaia.–Hondakin-uren arazketa: Aldez aurretiko tratamenduak. Lehen mailako tratamenduak: materia koloidala eta esekia bereiztea. Tratamendu biologikoaren printzipioak. Bakterio-ohantzea (edo iragazki perkolatzailea). Ohantze biologiko mugikor aireztatua (MBBR). Lohi aktiboen prozesua. Prozesu anaerobioak. Urmaeleratzea. Tratamendu biologikoko sistema bat hautatzeko irizpideak. Tratamendu tertziarioak. Nitrogenoa eta fosforoa ezabatzea. Lohien tratamendua.

43. gaia.–Atmosferako kutsadura: Kutsatzaile nagusiak eta haiei loturiko arazoak. Kutsatzaile nagusien isuriak murrizteko sistemak: karbono monoxidoa, sufre oxidoak, nitrogeno oxidoak, partikula solidoak. Konposatu organiko lurrunkorren isuriak. Isuriak egiten dituzten jarduerak eta isuriak murrizteko sistemak. Oxidazio termikoa eta adsortzioa.

44. gaia.–1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena.

45. gaia.–815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzeko eta industriako emisioei buruzko Erregelamendua onesten duena.

46. gaia.–17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena.

47. gaia.–26/2022 Foru Dekretua, martxoaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzen duen erregelamendua.

48. gaia.–508/2007 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, E-PRTR Erregelamenduko emisioei buruzko eta ingurumen baimen integratuei buruzko informazioa ematea arautzen duena.

49. gaia.–7/2022 Legea, apirilaren 8koa, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoa eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzekoa.

50. gaia.–553/2020 Errege Dekretua, ekainaren 2koa, Estatuko lurraldearen barrenean hondakinak garraiatzea arautzen duena.

51. gaia.–1055/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzkoa.

52. gaia.–1310/1990 Errege Dekretua, urriaren 29koa, nekazaritza sektorean arazketako lohien erabilera arautzen duena. AAA/1072/2013 Agindua, ekainaren 7koa, nekazaritza sektorean arazketako lohiak erabiltzeari buruzkoa, eta 359/2010 Foru Agindua, uztailaren 26koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko nekazaritzan arazketako lohiak erabiltzeko arauak ematen dituena.

53. gaia.–105/2008 Errege Dekretua, otsailaren 1ekoa, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen sorrera eta kudeaketa arautzen dituena. 23/2011 Foru Dekretua, martxoaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean eraikuntza eta eraispenetako hondakinen sorrera eta kudeaketa arautzen dituena.

54. gaia.–646/2020 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, hondakinak hondakindegira eramanez ezabatzea arautzen duena.

55. gaia.–Hondakinen kudeaketa Nafarroan. Nafarroako Hondakinen Plana (2017-2027).

56. gaia.–Nafarroako Hondakinen Funtsa: 14/2018 Foru Legea, ekainaren 18koa, Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzkoa. 49/2020 Foru Dekretua, uztailaren 15ekoa, Hondakinen Funtsa arautzen duena.

57. gaia.–12/2006 Foru Dekretua, otsailaren 20koa, urak saneamenduko kolektore publikoetara isurtzen ahal dituzten jarduerak ezartzeko eta funtzionatzeko baldintza teknikoak ezartzen dituena.

58. gaia.–1/2001 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Uraren Legearen testu bategina onesten duena.

59. gaia.–11/1995 Errege Lege Dekretua, abenduaren 28koa, hiriko hondakin-uren tratamenduari aplikagarri zaizkion arauak ezartzen dituena.

60. gaia.–1085/2024 Errege Dekretua, urriaren 22koa, Ura berrerabiltzeko Erregelamendua onesten duena eta uraren kudeaketa arautzen duten zenbait errege dekretu aldatzen dituena.

61. gaia.–34/2007 Legea, azaroaren 15ekoa, Airearen Kalitateari eta Atmosferaren Babesari buruzkoa.

62. gaia.–117/2003 Errege Dekretua, urtarrilaren 31koa, jarduera batzuetan disolbatzaileak erabiltzeagatik aireratzen diren konposatu organiko lurrunkorrak mugatzeari buruzkoa.

63. gaia.–100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratu eta haren aplikaziorako oinarrizko xedapenak ematen dituena.

64. gaia.–1042/2017 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, errekuntza instalazio ertainetatik atmosferara egiten diren zenbait agente kutsatzaileren emisioak mugatzeari buruzkoa, eta airearen kalitateari eta atmosferaren babesari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legearen IV. eranskina eguneratzen duena.

65. gaia.–6/2002 Foru Dekretua, urtarrilaren 14koa, atmosferara kutsatzaileak isurtzen ahal dituzten jardueren ezarpenari eta funtzionamenduari aplikatu beharreko baldintzak ezartzen dituena.

66. gaia.–37/2003 Legea, azaroaren 17koa, Zaratari buruzkoa.

67. gaia.–1367/2007 Errege Dekretua, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duena soinu-eremuen banaketari, kalitate-helburuei eta emisio akustikoei dagokienez.

68. gaia.–Kutsatzen ahal duten jarduerak eta lurzoru kutsatuak: 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, lurzorua kutsatzen ahal duten jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuak deklaratzeko irizpide eta estandarrak ezartzen dituena. Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen VIII. titulua: lurzoru kutsatuak eta hondatuak.

69. gaia.–Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko 2012/134/EB Betearazpen Erabakia, beira fabrikatzeko dauden teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituena, bat etorriz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emisio industrialei buruz onetsitako 2010/75/EB Zuzentarauarekin.

70. gaia.–Batzordearen 2013ko martxoaren 26ko 2013/163/EB Betearazpen Erabakia, zementua, karea eta magnesio-oxidoa fabrikatzeko dauden teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituena, bat etorriz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emisio industrialei buruz onetsitako 2010/75/EB Zuzentarauarekin.

71. gaia.–Batzordearen 2014ko irailaren 26ko 2014/687/EB Betearazpen Erabakia, orea, papera eta kartoia ekoizteko dauden teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituena, bat etorriz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emisio industrialei buruz onetsitako 2010/75/EB Zuzentarauarekin.

72. gaia.–Batzordearen 2016ko ekainaren 13ko 2016/1032 (EB) Betearazpen Erabakia, burdinazkoak ez diren metalen industrietarako dauden teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituena, bat etorriz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emisio industrialei buruz onetsitako 2010/75/EB Zuzentarauarekin.

73. gaia.–Batzordearen 2017ko otsailaren 15eko 2017/302 (EB) Betearazpen Erabakia, etxeko hegaztien edo zerrien hazkuntza intentsiboari buruz dauden teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituena, bat etorriz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emisio industrialei buruz onetsitako 2010/75/EB Zuzentarauarekin.

74. gaia.–Batzordearen 2018ko abuztuaren 10eko 2018/1147 (EB) Betearazpen Erabakia, hondakinen tratamendurako dauden teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituena, bat etorriz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emisio industrialei buruz onetsitako 2010/75/EB Zuzentarauarekin.

75. gaia.–Batzordearen 2019ko azaroaren 12ko 2019/2031 (EB) Betearazpen Erabakia, elikagaien, edarien eta esnearen industrietan dauden teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituena, bat etorriz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emisio industrialei buruz onetsitako 2010/75/EB Zuzentarauarekin.

76. gaia.–Batzordearen 2020ko ekainaren 22ko 2020/2009 (EB) Betearazpen Erabakia, disolbatzaile organikoekin egindako azaleren tratamendurako, zura eta zuretik eratorritako produktuak produktu kimikoak erabiliz kontserbatzekoa barne, dauden teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituena, bat etorriz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emisio industrialei buruz onetsitako 2010/75/EB Zuzentarauarekin.

77. gaia.–Batzordearen 2021eko azaroaren 30eko 2021/2326 (EB) Betearazpen Erabakia, errekuntzako instalazio handietarako dauden teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituena, bat etorriz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emisio industrialei buruz onetsitako 2010/75/EB Zuzentarauarekin.

78. gaia.–Batzordearen 2016ko maiatzaren 30eko 2016/902 (EB) Betearazpen Erabakia, sektore kimikoan hondakin ur eta gasen tratamendu eta kudeaketa sistema komunetarako dauden teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituena, bat etorriz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emisio industrialei buruz onetsitako 2010/75/EB Zuzentarauarekin.

79. gaia.–Batzordearen 2013ko otsailaren 11ko 2013/84 (EB) Betearazpen Erabakia, larruak ontzeko dauden teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituena, bat etorriz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emisio industrialei buruz onetsitako 2010/75/EB Zuzentarauarekin.

80. gaia.–Batzordearen 2019ko azaroaren 12ko 2019/2010 (EB) Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak onetsitako 2010/75/EB Zuzentarauari jarraikiz, zehazki hondakinen errausketarako.

81. gaia.–148/2003 Foru Dekretua, ekainaren 23koa, abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituena. 234/2005 Foru Agindua, otsailaren 28koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Nafarroako abeltegietan simaurra sortu, bildu eta kudeatzeko baldintzak ezartzen dituena.

82. gaia.–47/2022 Errege Dekretua, urtarrilaren 18koa, ura nekazaritzako nitratoek eragindako kutsaduratik babesteari buruzkoa.

Iragarkiaren kodea: F2507009