101. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1308/2025 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikomotrizisten hiru plaza oposizio bidez betetzeko.

Abenduaren 27ko 115/2024 Foru Dekretuaren bidez (2024ko 264. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 30ekoan), 2024ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, 2024ra luzatutako Estatuaren 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari dagokiona. Foru dekretu horretan sartu ziren, besteak beste, psikomotrizisten plaza huts batzuk, funtzionarioen araubidekoak eta B mailakoak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 1281/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikomotrizisten plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikomotrizisten hiru plaza betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Plazak sarrera prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikomotrizisten hiru plaza betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Plazak sarrera prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Herritarren Arretarako Bulegoak eta Erregistroak Koordinatzeko Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 13an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

DEIALDIA, PSIKOMOTRIZISTEN HIRU PLAZA OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

Honako hauek dira deialdiaren:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da psikomotrizisten hiru plaza oposizio bidez betetzea. Plazak funtzionarioen araubidekoak dira, B mailakoak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzekoak; zehazki, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 1281/2025 Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze-lehiaketaren ondorioz bete gabe gelditzen diren plazak eskainiko dira. Haien plaza zenbakiak, eskakizunak eta destinoak plaza hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen zehaztuko dira.

1.2. Hiru plaza huts horiek txanda hauetan banatuko dira:

–Plaza bat txanda irekian.

–Bi plaza igoera txandan.

1.3. Igoera txandako plaza hutsen bat bete gabe geldituz gero izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, plaza horiek txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Bestalde, igoera txandako plaza hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren plazarik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean, baldin eta deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte hartzen ahalko dute, orobat, Espainiako edo Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea duten pertsonen ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Graduko, diplomako, ingeniaritza teknikoko edo arkitektura teknikoko titulu unibertsitarioa izatea, edo lizentzia edo ingeniaritza bateko edo arkitekturako lehenengo hiru ikasmailak osorik gaindituak izatea, edo aplikatuko beharreko araudiarekin bat horien baliokidetzat hartutako beste titulu bat. Edo, bestela, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako horietako bat erdiesteko moduan izatea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten agiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena eskuratu duten izangaiei, Europar Batasuneko xedapenen babesean eta lanbide arautuen esparruan eskuratu ere.

d) Bete behar diren eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua ez izatea.

2.1.2. Igoera-txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek honako betebehar hauek ere bete beharko dituzte, aurreko atalean adierazitakoez gain:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa izatea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzuak egiten ari bada –langile finko edo aldi baterako langile gisa– deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean.

Aplikatuz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa, Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte har dezakete igoera-txandan, baldin betetzen badituzte txanda horretan parte hartzeko gainerako betebeharrak.

b) Deialdiko plaza hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, salbu Nafarroako polizia-kidegoetako kideen kasuan, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.

2.1.3. Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Baldintza hori egiaztatzearren, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari baimena eman beharko zaio abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez araututako Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiari eska diezaion ziurtagiri hori, edo, bestela, erregistro horrek emandako ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko da.

2.1.4. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako betebehar espezifikoak:

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gain, genero-indarkeriaren biktima gisa aitortuak izan beharko dute.

2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta plazaren jabetza hartu arte.

2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskaerak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bitartez, https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, "Herritarrentzako lan deialdiak" atalean, deialdi honen fitxan sartuz.

Desgaitasuna izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

Funtzio publikoan sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasa 41,60 euro da.

Telematika bidez ordaindu behar da tasa hori, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenak.

b) Hautaproben deialdia argitaratu baino gutxienez hilabete lehenagotik langabe gisa inskribaturik daudenak.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu aurreko paragrafoan adierazitako salbuesteko arrazoia egiaztatzeko (langabezian egotea). Izangaiak ez badu baimenik ematen kontsulta hori egiteko, kasuan kasuko enplegu-bulegoak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko du, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute eta langabezia-egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badute, kasu horretan bakarrik, kasuan kasuko enplegu-bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.

Bi.–Deialdian igoera-txandan parte hartu nahi duten izangaiek, aurrekoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari transferitutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.

Hiru.–%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia-erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat edukitzeagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Lau.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan edota bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.

Bost.–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek izaera hori egiaztatu beharko dute, hauetakoren bat aurkeztuz: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial, edo, bestela, Fiskaltzaren txostena, izangaia genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena. Genero-indarkeriaren egoerak egiaztatzeko, halaber, gizarte-zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako administrazio publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen ziurtagiria eta txostena aurkezten ahalko dira.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan argitaratzeko aginduko du.

Izangaien zerrenda horietan, bai eta hautapen prozeduraren barruko ondorengo jarduketetan ere, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak identifikatzeko gezurrezko izen bat erabiliko da, bakoitzari modu pertsonalean esleituko zaiona, deusetan galarazi gabe publikotasun eta gardentasun printzipioak aplikatzea.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute telematika bidez erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Epe hori zenbatzen hasiko da behin-behineko zerrenda Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web fitxan argitaratu eta biharamunetik aurrera. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta erreklamazio horiek ebatzi ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan argitaratzeko aginduko du.

4.4. Ez da itzuliko funtzio publikora sartzeko eta gora egiteko hautapen-prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindutakoa, baldin eta izangaiak bazter gelditzen badira haiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Jesús María Vaca Guergué jauna, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Arreta Goiztiarreko Zerbitzuko Zentro Koordinatzaileko zuzendaria.

Ordeko epaimahaiburua: Amalia Cuartero Arteta andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren zuzendariordea.

–Epaimahaikidea: Idoia Cirez Garayoa andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Arreta Goiztiarreko Zerbitzuko Zentro Koordinatzaileko psikomotrizista.

Ordezko epaimahaikidea: María Luz Igoa Iraurgui andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Haur eta Nerabeen Eskubideen Bulegoko burua.

–Epaimahaikidea: Patricia Díaz de Rada Gil andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Arreta Goiztiarreko Zerbitzuko Zentro Koordinatzaileko psikomotrizista.

Ordezko epaimahaikidea: Cristina Mendive Santos andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Arreta Goiztiarreko Zerbitzuko Zentro Koordinatzaileko fisioterapeuta.

–Epaimahaikidea: Idoia Feliú Martínez andrea, Langileen Batzordea ordezkatuz.

Ordezko epaimahaikidea: Iñigo Ezquer Tiberio jauna, Langileen Batzordea ordezkatuz.

–Epaimahaikide idazkaria: Francisco Pablo Bretos Peralta jauna, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren San Jose zentroko zuzendaria.

Epaimahaikide idazkariaren ordezkoa: Fermín Casado Leoz jauna, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko idazkari tekniko nagusia.

5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak egon beharko dute bertan, edo haien ordezkoek.

5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta abstenitzeko egoera batean badaude, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2026ko martxotik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Epaimahaiak gutxienez 48 ordu lehenago eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan emanen ditu argitara hurrengo probetako deialdiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du, baita oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adierazi ere.

Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.

Zer egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitortu bat duten izangaientzat, denboraren eta baliabideen aldetik, eskaeran hala eskatu badute.

6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehenbiziko proba:

Teorikoa izanen da. Gehienez ere test motako 80 galderari erantzun beharko zaie, idatziz, ebazpen honen I. eranskinean ageri den gai-zerrendako edukiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du; hain zuzen ere, erantzun zuzenaren balioaren herena.

Epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, zenbat denbora izanen den proba hau egiteko.

Lehenbiziko proba honetan, gehienez ere, 30 puntu lor daitezke.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

6.3.2. Bigarren proba:

Teorikoa izanen da. Idatziz erantzun beharko zaie ebazpen honetako I. eranskineko bigarren zatiko gai-zerrendari buruz epaimahaiak proposatutako zortzi galderari.

Proba hau egiteko bi ordu eta hogeita hamar minutu izanen da gehienez ere.

Bigarren proba honi dagokion puntuazioa 30 puntukoa izanen da gehienez ere.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

6.3.3. Hirugarren proba:

Teoriko-praktikoa izanen da. Kasu praktiko bat garatu beharko da idatziz epaimahaiak proposatuko bietatik, zeinak lotuak egonen baitira ebazpen honen I. eranskineko bigarren parteko gai-zerrendako gaiekin eta lanpostuaren berezko eginkizunak betetzeko behar diren ezagutzekin.

Proba hau egiteko bi ordu eta hogeita hamar minutu izanen da gehienez ere.

Hirugarren proban 40 puntu lortzen ahal dira gehienez ere.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

6.4. Bigarren eta hirugarren probak plika sistemaren bidez eginen dira.

6.5. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak www.nafarroa.eus helbidean (deialdiaren fitxan) argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

7.–Oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda.

7.1. Hautaprobak bukaturik, gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du kalifikazio-epaimahaiak, oposizioan lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak betetzen diren egiaztatu eta plaza hutsak hautatzeko izapideak egin daitezen.

7.2. Puntu berdinketarik gertatuz gero, hirugarren proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, bigarren proban eta lehenbizikoan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horrexetan.

7.3. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio-epaimahaiak horretarako eginen duen zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

8.–Betebeharrak frogatzea eta plaza hutsak hautatzea.

8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du izangaiek betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten, horretarako ezartzen den bidea erabiliz:

a) Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia, betebehar hori duen plaza bat eskuratu nahi izanez gero.

c) Adingabeekin ohiko harremana izatea dakarren lanpostu bat lortu nahi izanez gero, abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuan araututako Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emandako ziurtagiri negatiboa, baldin eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari ziurtagiri hori eskatzeko baimena eman ez bazaio.

8.2. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, eta horrekin batera argitara emanen ditu aukera daitezkeen plaza hutsen zerrenda eta hautapen-ekitaldira deitutako izangaien zerrenda (plaza hutsak hautatzeko lehentasun-ordenari jarraituz antolatua, txandaren arabera eta puntuazio-ordenaren arabera). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe duten plaza hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean paratuko da, deialdiaren fitxan.

Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epearen barnean, aditzera emanen dute beren lehentasun-ordena, plaza hutsak eskuratzeko.

8.3. Plaza hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo hortik gorakoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Desgaitasun aitortua deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria balorazio- eta orientazio-talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu plaza huts batean edo bestean jarduteko, plazen hautaketa hasi aurretik, haren desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio- eta orientazio-talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

Era berean, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek, hautapen-probak gaindituz gero, lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik plaza hutsak aukeratzeko orduan, deusetan galarazi gabe desgaitasuna duten pertsonentzat ezarritako lehentasun-ordena.

Hautapen-probak igoera-txandatik gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute deialdiaren xede diren plaza hutsak aukeratzeko txanda irekiko izangaien aurretik, baina salbuespena izanda, betiere, desgaitasuna duten izangaientzat eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat ezarritakoa.

9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin plaza hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena, non agertuko baitira hautapen prozesua gainditu duten izangaien artetik deialdiko plaza kopuruan sartzen ahal direnak.

Izendapen proposamen hori deialdiaren fitxan argitaratuko da, 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.

9.2. Izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan izendapen-proposamena argitaratu eta biharamunetik 10 egun balioduneko epearen barnean:

A.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:

a) Nortasun-agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zinpeko aitorpena edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

B.–Administrazio dei-egileaz besteko Nafarroako administrazio publiko bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera-txandan parte hartzen badute, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, frogatzeko jatorrizko administrazioan jardunean daudela, edo borondatezko eszedentzian daudela eta lanean ari direla deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.

9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela frogatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak oposizioa gainditu duten izangaien zerrendan –7. oinarrian aipatzen den horretan– hurrengoa den izangaiarekin beteko du plaza, baldin eta hutsik geratu den plazaren betebeharrak betetzen baditu, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak, bere eskudantziak erabiliz, besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek 9.2 atalean ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

9.6. Ezarritako prozeduraren arabera plaza epe barruan eta behar bezala hautatzen ez bada, hautapen prozesuari uko egiten bazaio, deialdian plaza betetzeko ezarritako baldintzak betetzen ez badira edo eskatutako dokumentazioa ezarritako prozeduraren arabera epe barruan eta behar bezala aurkezten ez bada, plaza hutsen hautaketaren emaitza ez da aldatuko.

Administrazioko organo eskudunak gainditzen dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du hutsunea.

10.–Izendapena, plaza hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, deialdiko lanpostuan aritzeko, eta plaza hutsak esleituko dizkie.

10.2. Izendapenaren eta plazaren jabetza hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, baldin izendatutakoak afiliaturik badaude Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean, bi aukera izanen dituzte: edo segitzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan, babes harturik martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidea, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean. Hori dena, aplikatuz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zehazki, bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua).

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Izendatzen diren izangaiek izendapenaren ebazpenean horretarako ezartzen den egunean jabetu beharko dute lanpostuaz, aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik.

Aipatutako epean izangairen bat plazaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

10.4. Baldin funtzionario bihurtutako izangaiei borondatezko eszedentzia ematen bazaie jabetza hartzen duten egunetik beretik, lanpostuan batere aritu gabe eta berek eskatuta, hutsik gelditzen den plaza ere beteko da deialdiaren 9.4 atalean ezarritako moduan, indarreko araudian ezarritako kasuetan.

10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako plaza hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko plazak.

11.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere, deialdiaren fitxan argitaratuko da, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus.

12.–Administrazio Erroaren eremuan aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak.

12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta plazarik lortzen ez duten izangaiekin:

a) Hautapen prozesua gainditu arren, plaza lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda.

12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira, alde batetik, hautapen prozesua gainditu arren plaza lortu ez duten izangaien zerrenda, eta bestetik, prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda, aplikatu beharreko kudeaketa-arauekin bat.

Berdinketak ebazteko, kontuan hartuko dira deialdi honetan horretarako ezarritako irizpideak.

12.3. Izangaiei lanerako deitzeko eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzeko, honako arau hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Kontrataziorako deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak.

Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.

Kontrataziorako izangaien zerrendak onetsi baino lehen, kasua bada, epe bat irekitzen ahalko da hizkuntzen maila egiaztatzeko, eta betebehar hori eskatzen hasiko da horretarako emanen den epea bukatu eta gero.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak; izan ere, oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

13.–Errekurtsoak.

Kalifikazio-epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, haren oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio-epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

Lehenbiziko zatia.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere Judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.

3. gaia.–Europar Batasuneko zuzenbidea: haren iturriak. Sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europar Batasuneko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika erkideak.

4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedura eta ebazpenak.

6. gaia.–Nafarroako Gobernua: eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

8. gaia.–Administrazio Publikoa eta sektore publikoa: kontzeptuak. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio publikoetako organoak. Hitzarmenak. Administrazioen arteko harremanak.

9. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. I. titulua: "Xedapen orokorrak". II. titulua: I. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoa". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren antolaketa". III. kapitulua, "Eskumenen erabileraren araubide juridikoa". IV. kapitulua, "Kide anitzeko organoak". III. titulua: I. kapitulua, "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa". VI. titulua: I. kapitulua, "Pertsonen eskubideak".

10. gaia.–Administrazio egintzak: Administrazio egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

11. gaia.–Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: Prozedurako interesdunak. Administrazio publikoen jarduera: jarduteko arau orokorrak; epemugak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearaztea.

12. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: Langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Administrazio egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

13. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: aplikazio eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.

14. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: atariko titulua. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak. 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa: Xedapen orokorrak eta laguntzak emateko eta kontrolatzeko prozedura. Dirulaguntzak itzultzea.

15. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio Elektronikoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.

16. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

17. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak. Datu babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.

18. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Gizonen eta Emakumeen Berdintasun Eragingarrirakoa: Berdintasun printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

Bigarren zatia.

1. gaia.–39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa.

2. gaia.–Giza garapenari aplikatutako eredu biopsikosoziala. Bizi-zikloen ereduak.

3. gaia.–Garapenaren oinarri neurobiologikoak. Garapenaren psikologiari neurozientziak egindako ekarpenak.

4. gaia.–Garapenaren azalpen ereduak. Zenbait teoria esplikatiboak (ikaskuntzaren teoriak, teoria kognitiboak, konstruktibistak, teoria soziokulturala, eredu ekologikoak, garapen sistemen ikuspegia).

5. gaia.–Garapen testuinguruak. Familia giza garapenaren oinarrizko testuinguru gisa: hezkuntza estiloak. Gurasotasun positiboaren kontzeptua.

6. gaia.–Lotura goiztiarra lehen haurtzaroan. Atxikimendua. Atxikimendua azaltzen duten teoriak, atxikimendu motak. Atxikimendua eratzea eta eboluzioa.

7. gaia.–Garapenean eragina duten alderdiak eta aldagaiak. Faktore indibidualak eta testuinguruko faktoreak (zoritxar goiztiarra, aldagai sozialak, etab.).

8. gaia.–Haurren erresilientzia: osagaiak. Faktore babesleak. Familia erresilientzia, kontzeptua, eragiten duten faktoreak.

9. gaia.–Garapena bizitzako lehenengo hiru urteetan: garapen motorra.

10. gaia.–Garapena 3. urtetik 6. urtera: garapen motorra.

11. gaia.–Garapena bizitzako lehenengo hiru urteetan: garapen kognitibo/sentsoriala.

12. gaia.–Garapena 3. urtetik 6. urtera: garapen kognitiboa/sentsoriala.

13. gaia.–Garapena bizitzako lehenengo hiru urteetan: komunikazioaren eta hizkuntzaren garapena.

14. gaia.–Garapena 3. urtetik 6. urtera: komunikazioaren eta hizkuntzaren garapena.

15. gaia.–Garapena bizitzako lehenengo hiru urteetan: garapen emozionala.

16. gaia.–Garapena 3. urtetik 6. urtera: garapen emozionala.

17. gaia.–Garapena bizitzako lehenengo hiru urteetan: garapen soziala.

18. gaia.–Garapena 3. urtetik 6. urtera: garapen soziala.

19. gaia.–Emozioak erregulatzeko zailtasun handiak dituzten haurrak. Eragina duten aldagaiak, arrisku-faktoreak eta babesa. Esku-hartzeko printzipioak.

20. gaia.–Zoritxar goiztiarra. Kontzeptua, eragina duten aldagaiak. Zoritxar goiztiarrak garapenean duen eragina. Esku-hartzeko printzipioak.

21. gaia.–Lotura goiztiarrak indartzea eta konpontzea. Haurren traumaterapia sistemikoaren eredua (Barudy eta Dantagnan). Stephen W. Porges-en teoria polibagala.

22. gaia.–Ana Berásteguiren eta Carlos Pitillasen lehen aliantzaren eredua.

23. gaia.–Kulturarteko aldagaiak. Haurrekin eta haien familiekin lan egiten duten profesionalen kulturarteko gaitasuna. Kultura aldagaiak behar bezala ezagutzea eta lantzea.

24. gaia.–Funtzionamenduaren, desgaitasunaren eta osasunaren nazioarteko sailkapena.

25. gaia.–Desgaitasunaren kontzeptu berria. Pertsona ardatz duen plangintza. Laguntzen paradigma. Autonomia pertsonalaren gaitasunak eguneroko bizitzan garatzeko programak.

26. gaia.–Balio, jarrera eta jokamolde profesional etikoak zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen laguntzan. Erabaki etikoak hartzea zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen laguntzan. Kalte, zabarkeria, gehiegikeria eta tratu txarren egoerak zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen laguntzan.

27. gaia.–Bizi kalitatearen dimentsioak desgaitasuna duten pertsonentzako arretan.

28. gaia.–Partaidetza eta inklusioa desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko funtsezko elementu gisa. Diseinu unibertsala, irisgarritasuna eta arrazoizko doikuntzak.

29. gaia.–Jokabide-laguntza positiboa. Ildo teorikoa eta testuingurua (kalitatea, normalizazioa, balioak). Prozedura positiboak. Prebentziozko aplikazioa eta aplikazio proaktiboa, hezteko eta trebetasunak indartzeko.

30. gaia.–Arreta goiztiarra: esparru teorikoa, arreta goiztiarraren oinarrizko printzipioak, ereduak, esku-hartze mailak. Erronka berriak arreta goiztiarrean.

31. gaia.–Familiak eta inguruneak arreta goiztiarrean duten zeregina. Kontzeptu-esparrua. Familia, esku-hartzearen eragile nagusia.

32. gaia.–Arreta goiztiarra Espainiako Estatuan. Eskubide Sozialetako Estatu Idazkaritzaren 2023ko ekainaren 28ko ebazpena, argitara ematen duena Gizarte Zerbitzuen eta Autonomiaren Aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren Lurralde Kontseiluaren Akordioa, zeinaren bidez ibilbide-orria ezartzen baita Espainian arreta goiztiarra hobetzeko, oinarri hartuta unibertsaltasun, erantzukizun publiko, ekitate, doakotasun eta kalitateko esparru erkide bat.

33. gaia.–Arreta goiztiarra Espainiako Estatuan. Eskubide Sozialetako Estatu Idazkaritzaren 2025eko otsailaren 13ko ebazpena, argitara ematen duena Gizarte Zerbitzuen eta Autonomiaren Aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren Lurralde Kontseiluaren Akordioa, 2025eko urtarrilaren 31koa, zeinaren bidez ezartzen baita "Estatuko Kontsentsua Arreta Goiztiarra Hobetzeko. Ibilbide-orriaren garapena: helburuak, neurriak eta kalitate estandar orokorrak".

34. gaia.–Arreta goiztiarra Nafarroan: 198/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitateko Arreta Goiztiarreko Sarea arautzen duena.

35. gaia.–Arreta goiztiarra Nafarroan: 94/2019 Foru Agindua, irailaren 9koa, Nafarroako Arreta Goiztiarreko Zerbitzua arautzen duena.

36. gaia.–Arreta goiztiarra. Garapenaren ebaluazioa lehen haurtzaroan. Garapena ebaluatzeko tresnak. Inguruneko guraso gaitasunen eta hezkuntza gaitasunen ebaluazioa. Guraso gaitasunei buruzko autohausnarketarako tresnak.

37. gaia.–Arreta goiztiarrean esku-hartzearen esparru orokorra Nafarroako Foru Komunitatean: esku-hartze programa.

38. gaia.–Arreta goiztiarrean esku-hartzearen esparru orokorra Nafarroako Foru Komunitatean. Familiak esku-hartze programan duen zeregin aktiboa. Familian eta ingurunean zentratutako jardunbideetarako tresna aplikatuak. Familiarekin, haurrarekin eta ingurunearekin esku hartzeko printzipioak.

39. gaia.–Arreta goiztiarrean esku-hartzearen esparru orokorra Nafarroako Foru Komunitatean; erreferentearen zeregina. Diziplinartekotasuna arreta goiztiarreko talde batean. Diziplinartekotasuna. Gatazkak eta kezkak konpontzea. Ikuspegi dialogikoa.

40. gaia.–Nafarroako Foru Komunitatean arreta goiztiarrean esku hartzeko esparru orokorra; lan egitea haur eskola baten testuinguruan.

41. gaia.–Arreta goiztiarrean esku-hartzearen esparru orokorra Nafarroako Foru Komunitatean: koordinazioa beste eragile batzuekin.

42. gaia.–Nafarroako Foru Komunitatean arreta goiztiarrean esku hartzeko esparru orokorra; beste sistema batzuetarako trantsizio-prozesua arreta goiztiarra bukatu ondoan.

43. gaia.–Garapenaren alterazioak edo nahasmenduak lehen haurtzaroan. Sailkapen desberdinak. Lehen haurtzaroko alterazio edo nahasmenduen funtsezko ezaugarriak.

44. gaia.–Garapenaren alterazioak edo nahasmenduak lehen haurtzaroan. Esku hartzeko oinarrizko printzipioak/ereduak.

45. gaia.–Arrisku biologikoa. Definizioa. Haurraren garapenaren gaineko ondorioak.

46. gaia.–Arrisku psikosoziala. Definizioa. Haurraren garapenaren gaineko ondorioak.

47. gaia.–Komunikazioaren sistema alternatiboak eta handigarriak.

48. gaia.–Psikomotrizitatea. Eboluzioa, korronteak eta egungo joerak.

49. gaia.–Psikomotrizitatea: definizioa eta esku hartzeko eremuak.

50. gaia.–Psikomotrizitatea: psikomotrizistaren funtzioak.

51. gaia.–Psikomotrizitatea; heltzea (teknika). Psikomotrizistaren profila, jarrera- eta ekintza-sistema.

52. gaia.–Psikomotrizitatearen ebaluazioa arreta goiztiarrean. Helburua. Tresnak. Prozedura.

53. gaia.–Arreta goiztiarrean psikomotrizitatearen esku-hartzeko programa. Osagaiak.

54. gaia.–Psikomotrizitatea arreta goiztiarrean. Psikomotrizitatea eta jolasa.

55. gaia.–Psikomotrizitatea arreta goiztiarrean. Psikomotrizitatea eta taldeko proposamenak.

56. gaia.–Psikomotrizistaren eginkizuna adimen-desgaitasuna duten pertsonen zentro batean: psikomotrizitatearen definizioa eta nola aplikatu adimen-desgaitasunaren esparruan. Psikomotrizitatea egoiliarren ongizatean. Psikomotrizistaren lana, adierazpena eta komunikazioa lagundu, ziurtatu eta errazten duen figura gisa.

57. gaia.–Adimen-desgaitasuna duten helduen garapen psikomotorra. Gorputzaren, emozioaren eta komunikazioaren arteko erlazioa. Ikuspegi terapeutiko nagusiak pertsona helduekiko psikomotrizitatean: esku hartzea harremanen, adierazpenen eta zentzumen eta mugimenduen arloan. Eustearen eta laguntzearen garrantzia emozioen erregulazioan.

58. gaia.–Psikomotrizitatearen ebaluazioa adimen-desgaitasuna duten helduen zentro batean: psikomotrizitatearen balorazioa egiteko tresnak eta teknikak. Esku-hartze modalitatea zehazteko irizpideak: banakako edo taldeko saioak. Psikomotrizitatearen esku-hartzearen programa egitea, egoiliarren premien eta ezaugarrien arabera. Psikomotrizitatearen prozesuaren jarraipena eta ebaluazioa.

59. gaia.–Psikomotrizitatearen esku-hartzearen estrategiak adimen-desgaitasuna duten helduen zentro batean: deskarga-jarduerak: jolasak. Eusteko eta erlaxatzeko jarduerak. Komunikazioa eta adierazpena sustatzea: gorputz-hizkuntzaren erabilera, laguntza ematea komunikazio sistema handigarri eta alternatiboekin. Gorputz-kontzientziaren garapena: miaketa multisentsorialeko eta sentsorialeko ariketak, gorputz-eskema ezagutzea. Ingurune seguru eta egituratua sortzea: psikomotrizitaterako espazio sentsorial egokiak diseinatzea.

60. gaia.–Talde-lana eta diziplinarteko koordinazioa adimen-desgaitasuna duten helduen zentro batean: lankidetza zentroko beste profesional batzuekin: terapeuta okupazionalak, psikologoak, hezitzaileak, zaintzaileak. Profesionalei aholku ematea psikomotrizitatearen estrategiei buruz antsietatea murrizteko eta egokitzapena hobetzeko. Psikomotrizitatearen materialak erabiltzea eta zentroko bizikidetza-eremuetan behar bezala aplikatzea. Estrategiak eta laguntza bisualak erabiltzea egoiliarrekin komunikazioa errazteko.

61. gaia.–Psikomotrizitatearen lanaren dokumentazioa eta erregistroa desgaitasun intelektuala duten helduen zentro batean: ebaluazio- eta jarraipen-txostenak egitea. Egoiliarren saioen eta aurrerapenen erregistroa. Hobekuntza estrategiak diseinatzea lortutako emaitzen arabera.

62. gaia.–Psikomotrizitatearen lanari buruzko ebaluazioa eta gogoeta adimen-desgaitasuna duten helduen zentro batean: kasu eta egoera espezifikoen azterketa. Autoebaluaziorako eta etengabeko hobekuntzarako estrategiak. Ikuskapenerako eta etengabeko prestakuntzarako espazioak psikomotrizitatearen arloan.

Iragarkiaren kodea: F2507017