2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERREGERENAKO MANKOMUNITATEA
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Aurrekontua hasiera batean onesteko erabakia 2025eko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 10ean.
Jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu. 2025eko aurrekontua behin betiko onetsita dago.
Aplikatu beharreko araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 1.000,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 7.795,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 15.577,00 euro.
Gastuak, guztira: 24.372,00 euro.
SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 50,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 15.801,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital transferentziak eta kapitaleko beste diru-sarrerak: 8.521,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 24.372,00 euro.
Baztanen, 2025eko maiatzaren 12an.–Mankomunitate-burua, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2506882