2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Hasiera batean onartzea Oteitza, Añezkar eta Larragetako hodi biltzailerako proiekturako desjabetzea
Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2025eko apirilaren 28an egin zuen saioan, akordio hau hitzartu zuen:
"Oteitza, Añezkar eta Larragetako hodi biltzailerako SM287065a proiektuaren" xedea da herri horietako saneamendurako eta Aratzuriko Hondakin Uren Araztegira konektatzeko beharrezkoak diren obrak definitu eta baloratzea. Era berean, proiektuak barne hartzen du Añezkarko gune hipikoko isurketak biltzea eta dauden hobi septikoak eraistea. Ez da aurreikusten industria-urak biltzea.
2025eko martxoaren 31n, Iruñerriko Zerbitzuak SAren Administrazio Kontseiluak "Oteitza, Añezkar eta Larragetako hodi biltzailea (SM287065_01)" proiektua onartu zuen.
Iruñerriko Mankomunitateak onartzeko aurkeztutako proiektuan administrazioari jakinarazteko 2.663.793,05 euroko aurrekontu zenbatetsia dago (%21eko BEZa barne).
Kontuan hartuta, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 10. artikuluaren eta Nafarroako Toki Administrazioaren uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluaren arabera, Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak obren planei eta tokiko zerbitzuei dagozkien obren proiektuak onartu behar dituela, izan ere, onartzeak inplizitu baitakar erabilera publikokotzat deklaratzea eta haietan jasotako ondasunak okupatu behar izatea, nahitaezko desjabetzearen eraginetarako.
Obra horiek egiteko beharrezkoak diren lursailak desjabetzea beharrezkoa izanik, eta aintzat hartuta, Nafarroako Toki Administrazioaren Foru Legearen 47.4 eta 29. artikuluen, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen Legearen 4.1.d) artikuluaren eta Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 4. artikuluaren arabera, erakunde honek desjabetze-ahalmena gauzatu ahal duela, egokia da desjabetzeko espedientea hastea.
Batzar Nagusiak 2023ko urriaren 19an egin zuen saioan, nahitaezko desjabetzearen espedienteak izapidetzeko Batzar Nagusiaren eskuduntzak Batzorde Iraunkorraren esku uztea onartu zen. Horrenbestez:
HITZARTU DA:
1.–"Oteitza, Añezkar eta Larragetako hodi biltzailea (SM287065_01)" proiektua onartzea, desjabetzeko espedientea hastea eta proiektu horrek ukitzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda hasiera batean onartzea. Onuraduna Iruñerriko Zerbitzuak SA izango da.
2.–Proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra aitortzea eta deklaratzea, onarpenari lotuta baitaude.
3.–Nafarroako Gobernuari eskatzea ukitutako ondasunen eta eskubideen okupazioa presakotzat deklaratu dezala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatuta dagoenaren eraginetarako.
4.–Proiektua eta ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean edukitzea hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean kaleratzen denetik aurrera zenbatuta, beren burua ukitutzat dutenek denbora horretan egokiak iruditzen zaizkien ohar edo alegazio guztiak eta argitaratutako zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak ekar ditzaten, idatziz. Idatzia, ahal izanez gero, telematikoki bidali ahal izango dute (https://sedeelectronica.mcp.es/), Iruñerriko Mankomunitatearen egoitzara (Aduanako Zokoa kalea, 12, 31001, Iruñea, Nafarroa) edo Berriobeitiko eta Orkoiengo udaletxeetara. Egoitza horietan, hain zuzen, proiektuaren eta lursail-planoen kopia bat edukiko dute eskura.
5.–Akordio hau kaleratzea, ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Iruñerriko Mankomunitateko eta Berriobeitiko eta Orkoiengo udaletxeetako iragarki-oholetan, eta iragarkia jartzea Foru Komunitateko egunkari batean.
6.–Akordio hau ukituei jakinaraztea, erabaki hau inpugnatzerik ez dagoela ohartaraziz, administrazio-bidea amaitzen ez duen tramiteko egintza baita.
7.–Akordio hau jakinaraztea Berriobeitiko eta Orkoiengo udalei.
Iruñean, 2025eko apirilaren 28an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.
UKITUTAKO ONDASUNEN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA
Fasea: proiekuta
LURZATIAREN DATUAK | JABEAREN DATUAK | UKIPENAK |
| Poligono zk. | Lurzati zk. | Udalerria | Herria | Lurraren erabilera | Izen-abizenak | Akueduktu zortasuna metro linealak | Zortasun ezarpena m² | Okupazioa erregistroak Unitateak | Behin-behineko okupazioak m² |
LO-01 | 11 | 168 | Berriobeiti | Lotza | Lehorreko alorra | LOTZAKO KONTZEJUAREN HERRI-LURRA | 221 | 1.326 | 4 | 4.420 |
LO-02 | 11 | 167 | Berriobeiti | Lotza | Lehorreko alorra | LARREA CENOZ, JOSE ANTONIO | 227 | 1.362 | 4 | 4.540 |
LO-03 | 11 | 166 | Berriobeiti | Lotza | Lehorreko alorra | LARUMBE SANMARTIN, ALFREDO | 88 | 528 | 1 | 1.760 |
11 | 166 | Berriobeiti | Lotza | Lehorreko alorra | LARUMBE SANMARTIN, LUIS |
11 | 166 | Berriobeiti | Lotza | Lehorreko alorra | LARUMBE SANMARTIN, MARIA |
11 | 166 | Berriobeiti | Lotza | Lehorreko alorra | LARUMBE SANMARTIN, MARIA ISABEL |
LO-04 | 11 | 165 | Berriobeiti | Lotza | Lehorreko alorra | SAN MARTIN LEYUN, PEDRO MARIA | 358 | 2.148 | 7 | 7.160 |
LO-05 | 11 | 150 | Berriobeiti | Lotza | Lehorreko alorra | AZCARATE ECHENIQUE, JOSE JOAQUIN | 327 | 1.962 | 5 | 6.540 |
LO-06 | 11 | 149 | Berriobeiti | Lotza | Lehorreko alorra | LOTZAKO KONTZEJUAREN HERRI-LURRA | 130 | 780 | 2 | 2.600 |
LO-07 | 11 | 145 | Berriobeiti | Lotza | Lehorreko alorra | LARREA CENOZ, JOSE ANTONIO | 175 | 1.050 | 3 | 3.500 |
LO-08 | 11 | 144 | Berriobeiti | Lotza | Larreak | AZPIEGITURAREN ADMINISTRATZAILEA | 36 | 216 | 1 | 720 |
LO-09 | 11 | 143 | Berriobeiti | Lotza | Larreak | AZPIEGITURAREN ADMINISTRATZAILEA | 32 | 192 | 1 | 640 |
LO-10 | 11 | 142 | Berriobeiti | Lotza | Lehorreko alorra | ALDAZ BIURRUN, DEMETRIO | 160 | 960 | 3 | 3.200 |
LO-11 | 11 | 141 | Berriobeiti | Lotza | Lehorreko alorra | LOTZAKO KONTZEJUAREN HERRI-LURRA | 115 | 690 | 1 | 2.300 |
LO-12 | 11 | 101 | Berriobeiti | Lotza | Lehorreko alorra | SARASA ELORZ, EUGENIA CAMINO | 30 | 180 | 1 | 600 |
LA-01 | 8 | 190 | Berriobeiti | Larrageta | Lehorreko alorra | SARASA ELORZ, EUGENIA CAMINO | 172 | 1.032 | 3 | 3.440 |
LA-02 | 8 | 184 | Berriobeiti | Larrageta | Lehorreko alorra | ALDAZ BIURRUN, DEMETRIO | 233 | 1.398 | 4 | 4.660 |
LA-03 | 8 | 179 | Berriobeiti | Larrageta | Lehorreko alorra | LECUMBERRI DONAZAR, JOSE MARIA | 210 | 1.260 | 4 | 4.200 |
8 | 179 | Berriobeiti | Larrageta | Lehorreko alorra | LECUMBERRI DONAZAR, MARIA SAGRARIO |
8 | 179 | Berriobeiti | Larrageta | Lehorreko alorra | LECUMBERRI ESLAVA, MARIA ANGELES |
8 | 179 | Berriobeiti | Larrageta | Lehorreko alorra | LECUMBERRI ESLAVA, MARIA JOSE |
8 | 179 | Berriobeiti | Larrageta | Lehorreko alorra | LEKUNBERRI ESLABA, JESUS MARIA |
8 | 179 | Berriobeiti | Larrageta | Lehorreko alorra | LEKUNBERRI ESLABA, PABLO |
8 | 179 | Berriobeiti | Larrageta | Lehorreko alorra | LEKUNBERRI ESLABA, ROSALIA |
LA-04 | 8 | 128 | Berriobeiti | Larrageta | Lehorreko alorra | EGUARAS ECHALECU, FELIX JOSE MARIA | 379 | 2.274 | 7 | 7.580 |
8 | 128 | Berriobeiti | Larrageta | Lehorreko alorra | EGUARAS ECHALECU, JESUS |
LA-05 | 8 | 127 | Berriobeiti | Larrageta | Lehorreko alorra | ALDAZ BIURRUN, DEMETRIO | 183 | 1.098 | 2 | 3.660 |
LA-06 | 8 | 243 | Berriobeiti | Larrageta | Lehorreko alorra | LECUMBERRI OLLO, MONTSERRAT | 75 | 450 | 1 | 1.500 |
LA-07 | 8 | 23 | Berriobeiti | Larrageta | Eraikuntza | NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (AP-15) | 57 | 342 | 0 | 0 |
AO-01 | 7 | 137 | Berriobeiti | Añezkar-Oteitza | Lehorreko alorra | LAZCOZ LIZASOAIN, ESTEBAN | 35 | 210 | 0 | 700 |
AO-02 | 7 | 135 | Berriobeiti | Añezkar-Oteitza | Lehorreko alorra | LAZCOZ IRIBARREN, FRANCISCO JAVIER | 160 | 960 | 3 | 3.200 |
7 | 135 | Berriobeiti | Añezkar-Oteitza | Lehorreko alorra | SANZ ALVAREZ, LOREA |
AO-03 | 7 | 134 | Berriobeiti | Añezkar-Oteitza | Lehorreko alorra | PEREZ DE ZABALZA MUSQUIZ, JOSE JAVIER | 243 | 1.458 | 3 | 4.860 |
AO-04 | 7 | 131 | Berriobeiti | Añezkar-Oteitza | Lehorreko alorra | LEKUNBERRI ESLABA, PABLO | 34 | 204 | 1 | 680 |
AO-05 | 2 | 197 | Berriobeiti | Añezkar-Oteitza | Lehorreko alorra | VALLEJO ECHALECU, SABINO | 90 | 540 | 2 | 1.800 |
AO-06 | 2 | 196 | Berriobeiti | Añezkar-Oteitza | Lehorreko alorra | GONZALO BIURRUN, MARTA | 117 | 702 | 1 | 2.340 |
AO-07 | 2 | 190 | Berriobeiti | Añezkar-Oteitza | Lehorreko alorra | VALLEJO ASTIZ, TEODORO | 74 | 444 | 1 | 1.480 |
AO-08 | 2 | 179 | Berriobeiti | Añezkar-Oteitza | Lehorreko alorra | SAGUES ERRO, JESUS MARIA | 214 | 1.284 | 4 | 4.280 |
AO-09 | 2 | 173 | Berriobeiti | Oteitza Berriobeiti | Lehorreko alorra, eraikuntza | AÑEZKARKO KONTZEJUAREN HERRI-LURRA | 55 | 330 | 1 | 1.100 |
2 | 173 | Berriobeiti | Oteitza Berriobeiti | Lehorreko alorra, eraikuntza | OTEITZAKO KONTZEJUAREN HERRI-LURRA |
AO-10 | 2 | 169 | Berriobeiti | Añezkar-Oteitza | Lehorreko alorra | GONZALO BIURRUN, MARTA | 5 | 30 | 0 | 100 |
AO-11 | 2 | 37 | Berriobeiti | Añezkar | Biltegia, etxebizitza, lurzorua | BELTRAN SILVA, MARIA BELLA | 8 | 48 | 0 | 160 |
2 | 37 | Berriobeiti | Añezkar | Biltegia, etxebizitza, lurzorua | SENRA IGLESIAS, JESUS |
AO-12 | 2 | 25 | Berriobeiti | Añezkar-Oteitza | Eraikuntza | NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (NA-4508) | 6 | 36 | 0 | 0 |
OR-01 | 1 | 1109 | Orkoien | Orkoien | Lehorreko alorra | ORKOIENGO KONTZEJUAREN HERRI-LURRA | 97 | 582 | 1 | 1.940 |
OR-02 | 1 | 7 | Orkoien | Orkoien | Lehorreko alorra | ELIO RODRIGUEZ, ALVARO FERNANDO | 214 | 1.284 | 3 | 4.280 |
OR-03 | 1 | 6 | Orkoien | Orkoien | Lehorreko alorra | AZCONA HUARTE, MARIA TERESA | 119 | 714 | 2 | 2.380 |
OR-04 | 1 | 2 | Orkoien | Orkoien | Lehorreko alorra | ORKOIENGO KONTZEJUAREN HERRI-LURRA | 542 | 3.252 | 8 | 10.840 |
Iragarkiaren kodea: L2506359