2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
Xehetasun-azterketa, UO-B jarduketa-unitateko 2. poligonoko 1135., 1136. eta 1137. lurzatietan. Hasierako onespena
2025eko apirilaren 25ean, udal honetako alkate udalburuak ebazpen bat eman zuen. Horren bidez hasiera batez onesten da xehetasun-azterketa, Alesbesko katastroko 2. poligonoko 1135., 1136. eta 1137. lurzatietan. Lurzati horiek dagozkio, UO-B jarduketa-unitateari, Alesbesko Plan Orokorraren industria-erabilerako lurzoru urbanizagarriaren barnean. Xehetasun-azterketaren sustatzailea izan da "Precocinados Frisa SL" enpresa, zeina lurzatien jabea baita.
Xehetasun-azterketa jendaurrean jartzen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egoki irizten dituzten alegazioak aurkez ditzaten, indarreko legediak agindutakoari jarraikiz eta bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 149. artikuluarekin eta hurrengoekin, 76. artikuluarekin lotuta.
Alesbesen, 2025eko maiatzaren 13an.–Alkate udalburua, María Carmen Segura Moreno.
Iragarkiaren kodea: L2506957