101. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Deialdia, dirulaguntzak emateko kirol amateurrerako, jarduera arruntak antolatzeko denboraldi honetan. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 829551.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/829551).

Onuradunak: irabazi asmorik gabeko kirol talde eta elkarteak, kirol klubak, kirol sozietateak, legez eratuak eta kasuan kasuko erregistroan inskribatuak daudenak. Helbide soziala eta fiskala Tafallan izan behar dute, eta dirulaguntza zer kirol jardueratarako eskatzen den, jarduera hori egin behar dute denboraldi honetan.

Xedea: dirulaguntzak ematea, denboraldi honetan jarduera arruntak antolatzeko.

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udalaren Bulego Bakarrean (Nafarroa Plaza 5, 31300 Tafalla), edo www.tafalla.es/eu webgunean eta 2017ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 8koan.

Zenbatekoa: 63.000 euro.

1.–Errendimenduko kirol-jarduerak: 56.000 euro.

2.–Aisialdiko kirol jarduerak: 7.000 euro.

Partida horietako bat ez bada osorik banatzen, soberakina gainerako partiden artean hainbanatuko da.

Deialdiko laguntzak aurrekontu-aplikazio honen bidez finantzatuko dira: "Kirol klubetarako dirulaguntzak 0.3410.4820006".

Eskabideak aurkezteko epea: 15 egun natural, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tafallan, 2025eko apirilaren 30ean.–Zerbitzu Soziokulturalen eta Kirol Zerbitzuen Arloko zinegotzi ordezkaria, Gonzalo Ibarrola Inchusta.

Iragarkiaren kodea: L2506350